Bilboko konpainiak aldaketa-prozesuak ezartzen laguntzen die enpresei eta erakundeei, guztien onura lortzeko ikuspegiarekin, eta elkarlana eta helburu partekatuak oinarritzat hartuta. Eoh-for Good aholkularitzak bestelako kudeaketa-eredu batzuen alde egiten du apustu, horien bidez erakundeek aukera izan dezaten enpresa-errealitate berrien arabera aurrera egiteko, pertsonen eta korporazioaren beraren ahalmen berritzailea beste zeregin batzuetarako liberatuz. Hauek dira konpainiak garatutako metodologiaren hiru euskarriak: aurrea hartzea, pentsamendu sistemikoa eta etengabeko ikaskuntza. Ongi etorri!