Argazkia: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako egungo Zuzendaritza Batzordeko kide batzuen argazkia.
- Berrikuntzaren esparru estrategikoetako maila goreneko 60 kidek eta lehentasunezko beste jardun-esparru batzuetako pertsona nabarmenek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea. Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (Innobasque) Batzar Nagusiko eguneko gai ordenako puntuetako bat izango da organo hori berritzea. Urteko hitzordu horretan biltzen dira berrikuntzaren euskal ekosistemako eragile nagusiak
- Batzarrean, I+Gko 8 enpresa bazkide trakziogileren foro bat ere izango da, gai hau ardatz harturik: “I+Garen oraina eta etorkizuna euskal ekonomiaren sektore nagusietan”. Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusia izango da foro horren moderatzailea
- Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak, Innobasqueko ohorezko presidenteak, itxiko du Batzar Nagusia
INNOBASQUE, 2024ko maiatzaren 23a. Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Zuzendaritza Batzordea berrituko du maiatzaren 29an, Batzar Nagusiaren baitan, Agentziaren Estatutuetan jasotakoarekin bat etorriz. Euskadiko Parke Teknologikoko (Miramon) Donostiako Kanpusean, Eraikin Nagusiko Entzunaretoan, izango da batzarra, 11:00etatik aurrera. Erakunde publiko-pribatu honen urteko hitzordu nagusietako da Batzar Nagusia, hor biltzen baitira berrikuntzaren euskal ekosistemako eragileak, Euskadiko I+G+b arloko jarduerari pultsua hartzeko.
Berrikuntzaren esparru estrategikoetako maila goreneko 60 kidez osaturik dago Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza. Nahitaez honela banatuta daude batzordekideak: %25 Euskadiko erakunde publikoetako ordezkariak eta langileen eta enpresarien ordezkariak dira; %25 enpresa eta elkarteetako kideak; %25 eragile zientifiko-teknologikoen eta irabazi asmorik gabeko erakundeen ordezkariak; eta, azkenik, beste %25, gizarte, ekonomia eta kulturako pertsona esanguratsuak dira.
Batzar Nagusiaren eguneko gai-ordenari dagokionez, aurreko urtean agentziak eginiko jardueren balantze bat aurkeztuko da, baita aurreko ekitaldiko kontuak eta 2024ko aurrekontua ere, erakunde bazkideek onartzeko, horrela badagokio.
Alderdi formal horiek bete ondoren, berrikuntzako erakunde bazkide trakziogileen foro bat izango da batzarrean, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak gidatuta, gai hau ardatz harturik: “I+Garen oraina eta etorkizuna euskal ekonomiaren sektore nagusietan”.
Partaide hauek izango dira aparteko topaketa horretan: Nerea Aranguren, Danobat Group-eko Berrikuntzako eta Negozio Berrien Sustapenerako zuzendaria; Tatiana Suárez, FAES Farma enpresan I+G+b-ren Sustapenerako Gerentea; Katia de Luis, Gestamp-eko Planifikazio Estrategikorako zuzendaria; Roberto Mariscal, Iberdrola Espainiako Berrikuntza zuzendaria; Erlantz Cristóbal, ITP Aero enpresako Ingeniaritza eta Teknologia arloko zuzendari eragilea; Oscar Julia, Sener enpresako Berrikuntza zuzendaria; Javier Ciriza, Sidenorreko I+Gko zuzendaria eta Josetxo De Frutos, ULMA Taldeko Garapen eta Berrikuntza zuzendaria.
Batzar Nagusiaren egitarauan Jaime García Cantero Prisa Media komunikazio-taldeko Retina plataformaren zuzendariaren hitzaldi bat ere izango da. “Mundu baten amaiera. Berrikuntza, Adimen Artifiziala eta D hirukoitzaren geopolitika” du izenburu haren hitzaldiak. Adimen artifizialaren eta I+Gren artean dauden zehar-lerroak eta bat-egiteak aztertuko ditu adituak.
Manuel Salaverriak, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, irekiko du Batzar Nagusia, eta Iñigo Urkulu Renteria Innobasqueko ohorezko presidenteak itxiko du.
ETE-en funtsezko aliatua
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, ETE-en funtsezko aliatua bihurtu da enpresetan berrikuntza areagotzeko. Berritzen laguntzeko bide horretan, enpresei hainbat soluzio, tresna, jarduera, programa eta aliantza eskaintzen dizkie Innobasquek, hala nola Hazinnova –programa horren bidez dagoeneko 1.604 proiektu gauzatu dira 868 ETErekin–, berrikuntza-profilak, formakuntza-saioen eskaintza zabala, administrazioekin eta erakundeekin eginiko akordioak enpresa-egitura eraldatzeko eta jarduera berritzailea bideratzeko.
Berrikuntzaren Euskal Agentziak 902 erakunde bazkide ditu (erdia enpresak dira), eta erakunde horiek Euskadin I+G arloan egiten den inbertsioaren %63,07 ordezkatzen dute. Horrenbestez, Innobasqueren hausnarketak eta ekimenak funtsezkoak dira berrikuntzaren esparruan Euskadi punta-puntako eskualdea izan dadin.
Innobasqueri buruz
2007an sortua, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque, interes publikoko eta irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da. Agentzia osatzen duten erakunde bazkideekin batera, Euskadiko Eraldaketa prozesua bultzatzea, dinamizatzea eta monitorizatzea da Innobasqueren xedea eta egitekoa, esparru guztietan gizarte berritzaile baterantz bidea egiteko.
Innobasquek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko kide den aldetik, gai horiei loturiko euskal politikak ebaluatzen ditu, eta orobat, Euskadiko I+G+b arloaren nazioartekotzea Europan zenbatekoa den eta horrek zer inpaktu duen neurtzen du.
Horrez gain, berritzen laguntzen die ETE-ei, erakunde bazkideen esperimentazioaren eskutik sortutako ekintzen bidez.
Agentziaren beste helburuetako bat gazteen artean, eta bereziki nesken artean, zientziarekiko eta teknologiarekiko lotura eta interesa sustatuko duten programak eta ekintzak bultzatzea da.
Azkenik, Innobasqueren zereginetako bat Euskadin berrikuntza sozializatzea da, eta, alde horretatik, palanka eraginkorra da enpresen lehiakortasuna eta herrialdearen oparotasun ekonomikoa bultzatzeko.
EGITARAUA
11:00. Manuel Salaverriak, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, batzarraren sarrerakoa egingo du.
- 2023ko ekitaldiko urteko kontuak eta kudeaketa-txostena aztertzea eta onartzea, horrela badagokio.
- 2024ko aurrekontua onartzea, horrela badagokio.
- Erakunde bazkideen 2024ko kuotei buruzko informazioa.
- Zuzendaritzako kide guztien kargu-uztea eta izendapena
- Galde-eskeak.
- Akta onartzea.
12:10 h. Jaime García Cantero Prisa Mediataldeko Retinaplataformaren zuzendariaren hitzaldia. “Mundu baten amaiera. Berrikuntza, Adimen Artifiziala eta D hirukoitzaren geopolitika”
12:40. I+Gko enpresa bazkide trakziogileen foroa.
Danobat, Faes Farma, Gestamp, Iberdrola, Sidenor, ITP Aero, Sener eta Ulma.
“I+Garen oraina eta etorkizuna euskal ekonomiako sektore nagusietan”
13:20 Manuel Salaverria Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentearen esku-hartzea.
- Hedabide grafikoen une berezia: Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Manuel Salaverria Berrikuntzaren Euskal Agentziako, Innobasque presidentearen argazkia eszenatokian.
13:30 Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak, Innobasqueko ohorezko presidenteak, Batzarra itxiko du.
- Argazkia Zuzendaritza Batzorde berriarekin Halleko eskaileretan.
13:45. Koktela.
Akreditazioak:
Bidali e-mail bat helbide honetara: komunikazioa@innobasque.eus
Kontaktuak:
Olalla Alonso / T. 652 728 014 / oalonso@innobasque.eus
Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / alarizgoitia@innobasque.eus