Zure ETEarengana hurbiltzen gara
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak zure herrira hurbiltzen da berrikuntzako benetako kasu praktikoak eta soluzioak aurkezteko, zure enpresari hobetzen laguntzeko, eta, laguntza horren bidez, emaitza hobeak lortzeko, aurrera egiteko eta zuen proiektuak garatzeko.
Fechas
Hurrengo jardunaldiak
- 2024/09/20: Berrikuntza, lehiakortasunerako funtsezko faktore gisa. Itziar (Deba)
Aurreko jardunaldiak
- 2024/07/04: Berrikuntza, lehiakortasunerako funtsezko faktore gisa. Meatzalde, Enkarterri, Ezkerraldea.
- 2024/06/14: Berrikuntza produktuan eta marketinean
- 2024/05/14: Berrikuntza lehiakortasunerako funtsezko faktore gisa. Jundizko Enpresa Zentroan
Zer ekarpen egingo dizu jardunaldi honek?
Jardunaldi honen helburua da berrikuntza erabiltzea zure eguneroko beharrei erantzuteko eta, horrela, zure emaitzak hobetzeko. Zure erakundeko edozein arlotan berrikuntza aplikatzeak zure lehiakortasuna areagotzen laguntzen duela ikusiko duzu.
Bertatik bertara ezagutu ditzakezu proiektu berritzaileak gauzatu dituzten sektore desberdinetako ETEen benetako esperientziak eta nola heldu dioten arrakastaz beren enpresa-erronkei.
Azalduko dizute nola erabaki zuten berrikuntzaren alde egitea, eta horrek nola eragin duen haien emaitzen hobekuntzan. Berrikuntza-prozesu honetan aurre egin behar izan dieten zailtasunak eta nola gainditu dituzten ere azalduko dute.
Jardunaldi bakoitza amaitzean, “networking”-era zuzendutako gune bat prestatuko da. Hala nahi duten enpresek bertan eta minutu gutxitan jakin dezakete zein den beren berrikuntza-maila eta zein laguntza eta zerbitzu dituzten eskura beren erronkei eta beharrei aurre egiteko.
Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko doako zerbitzua aurkezten dizu, zuk ere parte har dezazun.
- Zure berrikuntza-profil espresa egin ezazu. 9 minututan, aurkitu zure enpresara gehien egokitzen diren hobekuntza-aukerak.
- Erregistratu eta murgildu Euskal Berrikuntzaren Mapan. 5 minutu eta zure beharren araberako laguntza, kasu praktiko, prestakuntza eta gehiago erakutsiko dizkizugu.
- Entzuten dizugu eta hobekien egokitzen zaizkizun konponbideak aholkatuko dizkizugu. Hazinnova bezalako programak izan daitezke, edo beste akonpainamendu mota batzuk.
15 minutu | Ongietorria eta harrera anfitrioiaren aldetik. |
15 minutu | ETEentzako laguntza-zerbitzuak eta aditu baten bidez jardunaldia aurkeztu. |
Ordu 1 | Enpresen ordezkariek ETEen berrikuntza-kasu praktikoak aurkeztu. |
30 minutu | Kafea eta networking-a. Enpresen eta bertaratutako eragileen artean harremanak ezartzeko eta/edo sendotzeko espazioa. |
30 minutu | Aukerakoa. Instalazioak bisitatzea. |