Emana
Nora Inoriza. Erabiltzaileen estrategian eta esperientzian espezializatutako diseinatzailea.
Diseinu Estrategikoan eta Zerbitzuen Diseinuan liderra da DIARADESIGNen, eta mugikortasun, osasun eta industria arloko proiektuetan parte hartzen du. Bere prestakuntza teknikoa eta sortzailea uztartzeak aukera ematen dio pertsonen eta ingurunearen portaera ikertzeko, ikuspegi holistiko, sistemiko eta enpatiko batetik estrategiak, esperientziak, produktuak edo zerbitzuak sortu eta diseinatzeko. 2022tik Euskadi Irratiko BAIPASA irratsaioan parte hartzen du, eta Diseinu Estrategikoa entzuleei hurbiltzen die, hausnarketen eta kasu praktikoen bidez.
Angélica Barco. Sormenezko zuzendaria, estrategian eta marken diseinuan aditua, eta Deustuko Unibertsitatean irakaslea.
20 urte baino gehiagoko eskarmentua du brandingean, lidergoan, diseinu-estrategian eta ikus-komunikazioan. Gaur egun, bere enpresa propioa zuzentzen du, Angelica Barco Studio, marka-estrategien, identitate korporatiboaren eta identitate digitalaren diseinuan eta ezartzean espezializatutako aholkularitza. Markak funtsezko lau ikuspegitatik ulertzen ditu: estrategia, estetika, konpromisoa eta berrikuntza.
Learning goals
Hauek dira prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak:
- Pertsonengan zentratutako diseinuak berrikuntza bultzatuz arazoak nola konpontzen dituen eta aukerak nola zabaltzen dituen ulertzea.
- Diseinua enpresaren estrategietan integratzen ikastea, produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko.
Contents of the training
Diseinu estrategikoa
- Zer da diseinu estrategikoa eta zergatik da garrantzitsua enpresentzat.
Diseinu Holistikoa: Produktuak, Zerbitzuak eta Esperientziak
- Diseinuaren dimentsioak txertatzea eta aztertzea: produktuen diseinua, zerbitzuen diseinua eta esperientzien diseinua.
- Elementu desberdinek (produktuak eta zerbitzuak) multzo edo sistema koherente bat osatzeko elkarrekin nola lan egiten duten.
Pertsonarengan oinarritutako diseinua
- Design Thinking metodologia.
- Erabiltzaileak sakonki ezagutzearen garrantzia.
- Erabilgarritasuna, Design for All, Diseinu inklusiboa, irisgarritasuna.
- Pertsonarengan oinarritutako ikerketa-metodoak eta -teknikak.
Iraunkortasuna, ekodiseinua, diseinu zirkularra
- Diseinuaren erantzukizunari buruzko gogoeta.
- Iraunkortasuna, ekodiseinua eta diseinu zirkularra integratzea.
Ideiak sortzea
- Ideiak sortzeko sormen-teknikak aztertzea.
- Berrikuntza eta ikuspegien aniztasuna sustatzea.
Erabiltzaile-esperientzia
- Erabiltzaile-esperientziaren garrantzian sakontzea (UX).
- Esperientzia esanguratsuen diseinua.
Prototipatze azkarra
- Prototipatzearen garrantzia diseinu-prozesuan.
- Prototipatze azkarrerako tresnak eta teknikak.
Diseinuaren kudeaketa
- Iterazioaren garrantzia diseinu-prozesuan.
- Inpaktua kudeatzeko, kontrolatzeko, doitzeko, ebaluatzeko eta neurtzeko estrategiak.
Itxiera eta ondorioak
Nori zuzendua
- Diseinua berritzeko erabili nahi duten 10 langile baino gehiagoko ETEentzat bakarrik.
- Gerentziak, berrikuntza-arduradunak, produktu-buruak.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
Presentziala
ira. 25
09:30 - 13:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203. Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.
Seats 30
Duration 4 h
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque