Meatzaldeko Behargintza, Enkarterriko (Enkartur) eta Ezkerraldeko (Inguralde, Santurtzilan, Portugalete udala eta Sestao udala) eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek enpresa txiki eta ertainak deitu dituzte uztailaren 4an egingo den jardunaldira.
Topaketaren helburua eskualdeko enpresa txiki eta ertainei berrikuntzari laguntzeko eskuragarri dauden zerbitzuak ezagutaraztea da, eta horiek emaitzak hobetzen nola lagun dezaketen azaltzea.
Ingurune hurbileko lau ETEetako ordezkariek parte hartuko dute jardunaldian, eta beren prozesuetan irtenbide berritzaileak ezartzean lortutako onurak eta aurkitutako zailtasunak azalduko dituzte. Parte hartzen duten ETEak hainbat sektoretakoak dira, eta erakusten dute berrikuntza funtsezkoa dela edozein enpresaren lehiakortasunerako.
Jardunaldian parte hartu ahal izango dute aldez aurretik izena emanda dauden hiru eskualdeetako ETEek. Plaza mugatuak
Egitaraua:
8:30-8:40 | BOngi etorria Energy Intelligence Center-era, trantsizio energetikoko bikaintasun-zentroa euskal industriarentzat (Euskadiko Parke Teknologikoa eta Meatzaldeko Behargintza). |
8:40-9:00 | Zure ETEan berrikuntza sustatzeko irtenbideak. – Josu Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko-Beazko enpresa eta lurralde lehiakortasuneko zuzendaria. – Inmaculada Ugarteche, Uniporteko zuzendari nagusia – Luis Manero, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ETEetako berrikuntza-zuzendaria. |
9:00-10:00 | Meatzaldeko, Ezkerraldeko eta Enkarterriko enpresa txiki eta ertainetako berrikuntza-kasu praktikoak: – Jose Miguel Aranzabal, Grupo Lacillako zuzendaria nagusia – Andrés Urrego, Gurenergietako zuzendaria nagusia- Mireia de Diego, Gutrameko berrikuntza-arduraduna – Alex López, Revenanteko zuzendaria nagusia – Arrate Robertson, Meatzaldeko Behargintzako enpresentzako zerbitzuen arduraduna |
10:00-10:30 | Kafea eta networkinga. Bultzatu zure konexio profesionalak inspirazio-iturri den ingurune batean, katilu bat kafe eskuan duzula. |
Presentziala
uzt. 4
08:30 - 10:30 CEST
EIC -Energy Intelligence Center. Barrio Revilla, 6R, Abanto-Zierbena. Parque Tecnológico de Euskadi. Campus Abanto
Harremanetan jarri
Innobasque