Emana
Oier Zelaieta. Ideko-ko fabrikazio-prozesuen ikerketa-taldeko arduraduna.
Ingeniaritza tekniko mekanikoa Mondragon Unibertsitatean eta industria ingeniaria unibertsitate berean.
Erreferentea produkzio-sistemen diseinuan eta hobekuntzan, tresnak, osagarriak eta ekipoak barne. “Lean Manufacturing” sistemen inplementazioan ere aditua da.
Learning goals
Prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak hauek dira:
- Industria-digitalizazioaren esparrua ezagutzea, industria-arloko ETEentzat duen potentziala azaltzea eta enpresaren digitalizazio-proiektu bati nola ekin erakustea.
- Fabrikazio plantan produkzio-ingurunea digitalizatzearen potentziala azaltzea, alderdi eta jardun-arlo nagusiak azaltzea eta digitalizatze progresiborako metodoak proposatzea.
Contents of the training
• Monitorizatu beharreko ekipamendu motak (makinak, robotak, instalazioak…).
• Datu-iturri erabilgarriak (sentsoreak, PLCak, CNCak).
• Prozesuko datuak eskuratzetik, erabakiak hartzeko informazio baliagarrira.
• Datuak atzemateko eta kudeatzeko metodoak eta tresnak:
Eskuratzea.
Monitorizazioa.
Biltegiratzea.
Tratamendua eta diagnostikoa.
Analisia eta hobekuntza.
• Informazioa integratzea eta bistaratzea (MES sistemak).
• Negozio-eredu berri posibleak (Pay per use eta beste batzuk).
• Digitalizazio-proiektu baterako metodoak eta tresnak.
• Nork bere egoerari buruz hausnartzeko ariketa.
• Hurbileko kasu praktikoak.
ERAKUNDE LAGUNTZAILEA: SAVVY DATA SYSTEMS.
Nori zuzendua
- Honako hauek ezagutzeko beharra edo interesa duten 10 langile baino gehiagoko manufaktura-industriako ETEentzat soilik:
- digitalizazioak ekoizpen-prozesuan eta/edo kudeaketa-sistemetan duen potentziala.
- nola ekin proiektu bati eremu horretan.
- Produkzio-prozesuko barne-digitalizazioko proiektuen kudeatzaileak, ekoizpen-zuzendaritzak, fabrikazio-zuzendaritzak eta profesional arduradunak.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
Presentziala
urr. 17
09:30 - 13:30 CEST
Parque Tecnológico de Euskadi-Campus Vitoria-Gasteiz. Hermanos Lumiere, 11. 01510 Vitoria-Gasteiz
Seats 30
Duration 4 h
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque