Erreferentziako topaketak berrikuntzaren euskal ekosistemako eragileak biltzen ditu, Euskadiko I+G+b jarduerari pultsua hartzeko.

Gai ordenari jarraituz, Innobasqueko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, agentziaren aurreko ekitaldiko kontuak aurkeztuko ditu eta jardueren laburpena egingo du, eta, ondoren, Zuzendaritzako kide guztien kargu-uztea eta izendapena egingo da. Guztira 60 kidek osatzen dute zuzendaritza: berrikuntzaren esparru estrategikoetako maila goreneko ordezkariek (administrazioa, enpresa, zientzia, teknologia eta gizartea) eta lehentasunezko jardun-esparruetako pertsona esanguratsuek.

Batzar Nagusia aurten, I+Gko enpresa bazkide trakziogileen foro bat izango da (Danobatgroup, Faes Farma, Gestamp, Iberdrola, ITP Aero, Sener,Sidenor, eta Ulma bilduko dira), gai hau ardatz harturik: “I+Garen oraina eta etorkizuna euskal ekonomiaren sektore nagusietan”. 

Batzar Nagusiko egitarauan, Jaime García Cantero analista independentearen eta Prisa Median Retina-ko zuzendariaren hitzaldia ere izango da: “Mundu baten amaiera. Berrikuntza, Adimen Artifiziala eta D hirukoitzaren geopolitika”.  

Manuel Salaverriak, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, irekiko du Batzar Nagusia, eta Iñigo Urkullu Renteria Innobasqueko ohorezko presidenteak itxiko du. 

10:00 Akreditazioak
11:00 Innobasqueko bazkideen Batzar Nagusia

  • Manuel Salaverriak, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, hasiera emango dio batzarrari.

 

  • 2023 ekitaldiko urteko kontuak eta kudeaketa-txostena aztertzea eta onartzea, horrela badagokio.

 

  • 2024ko aurrekontua onartzea, horrela badagokio.

 

  • Erakunde bazkideen 2024ko kuotei buruzko informazioa.

 

  • Zuzendaritzako kide guztien kargu-uztea eta izendapena.

 

  • Galde-eskeak.

 

  • Akta onartzea.
Atsedenaldia
12:10 Jaime García Canteroren hitzaldia

Prisa Mediako Erretina Zuzendaria

12:40 I+Gko enpresa bazkide trakziogileen foroa.

Danobat Group, Faes Farma, Gestamp, Iberdrola, ITP Aero, Sener, Sidenor eta Ulma.

“I+Garen oraina eta etorkizuna euskal ekonomiako sektore nagusietan”

13:20 Manuel Salaverriaren esku-hartzea
13:30 Batzarraren itxiera-ekitaldia, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik
13:40 ARGAZKI OFIZIALA
13:45 Koktela

 

Partekatu albiste hau

Presentziala

mai. 29

11:00 - 13:45 CEST

Euskadiko Parke Teknologian Campus Donostia

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque