Global Innovation Day 2023-ko protagonistei buruzko informazioa
Global Innovation Day 2023-ko parte-hartzaileak talentua gainditzen duten diziplina eta bagage heterogeneotako pertsonak dira.
Irekierako hitzaldia
MANUEL SALAVERRIA, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea.
Manuel Salaverriak bere ibilbide profesionalaren zati handi bat euskal I+G alorrean egin du enpresa industrialetan, teknologikoetan nahiz zerbitzuen enpresetan. Zientzia Fisikoetan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean eta Enpresa Zuzendaritza masterra egina Deustuko Unibertsitatean, gaur egun Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea da, Tecnaliako batzorde eragileko kidea eta batzorde estrategikoko presidentea.
Bere ibilbide profesionalean Gaia Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkarteko buru izan da eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako Basque Industry 4.0 gidaritza-taldeko zuzendari betearazlea ere bai. R telekomunikazio-enpresako zuzendaria izan zen eta Euskaltel taldeko korporazio-marketineko zuzendaria, beste zenbait kargu izateaz gain.
Solasaldia
MAR MENDIBE, Neurologoa eta Biobizkaia Ikerketa Sanitarioko Institutuko zuzendari zientifikoa.
Neurologoa eta Biobizkaia Ikerketa Institutuko zientzia-zuzendaria da, eta erakunde horretako Neuroimmunologiako ikertzailea. Medikuntza eta Kirurgia ikasi zuen UPV/EHUn, eta orain bertako Neurozientzien Departamentuko irakasle elkartua da. Bertan defendatu zuen “Esklerosi Anizkoitz Pediatrikoaren Historia naturala, Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren populazio-kohortean”, Cum Laude kalifikazioarekin.
Osasun Arloko Zerbitzu Integratuen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra ESADEn eta Kudeaketa Sanitarioko masterra Deusto Business School-en. Espainiako Neurologia Elkarteko (SEN) Zuzendaritza Batzordean parte hartzen du, eta Esklerosi Anizkoitzari buruzko komunikazio zientifiko onenen hainbat sari eta aipamen berezi jaso ditu. Gaixotasun horren dibulgazio-lan handia egiten du. Zenbait paziente-elkarteren aholkulari medikoa da. Azken urteotan, interes berezia du osasunaren eraldaketa digitalaren, Balioaren Medikuntzaren eta e-Health-en inguruan. Biobizkaia Ikerketa Institutuko Neuroimmunologiaren taldeko ikertzailea da. Osakidetzan neurologo gisa lan egin du 2000tik 2022ra.
ALEX RAYON, Informatikan eta Telekomunikazioetan doktorea, Brainandcode.tech enpresaren sortzaileetako bat eta CEOa.
Teknologia digitalen jarraitzaile sutsua da, eta Informatikako eta Telekomunikazioetako doktorea. Informatikako Ingeniaritza eta Industri Antolaketako Ingeniaritza ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, eta bertan, Giza Baliabideetako Masterra ere egin eta Nazioarteko Harremanetako eta Eraldaketa Digitaleko errektoreordea izan zen.
Gaur egun, Brain.Code-ren sortzailea eta CEOa da; enpresa horrek eskuragarri egiten ditu pertsona guztientzat hezkuntza teknologikoa zenbait gai teknologikoren inguruan neurrira eginiko programen eta programa irekien bidez (adimen artifiziala, programazioa, weba, zibersegurtasuna, aplikazio mugikorrak, etab.). digitaldata.substack.com-en egilea eta editorea da, Comillasko Unibertsitate Pontifikaleko irakaslea ere bada, eta FairSaturday fundazioko Zuzendaritza Batzordeko kide.
Haren intereseko eta espezializazioko arloa, oro har, ekonomia digitala da, eta zehazki, Big Data, Industria 4.0, Gauzen Interneta, hiri adimendunak, gamifikazioa, aplikazio mugikorrak, web semantikoa eta Linked Open Data, besteak beste.
Mahai-ingurua
IRAIA IBARZABAL, Chief Growth Officer (Directora de Crecimento) de Multiverse Computing.
Ingeniari Kimikoa EHUn. Deustuko Unibertsitatean energia- eta lehiakortasun-graduondokoa eta proiektuen garapenean masterra ditu. 10 urte baino gehiagoko esperientziarekin, bekadun hasi zen Hanburgoko unibertsitatean, eta Euro-Funding, SAYMA, i-Tec eta antzeko enpresetako aholkulari-lanetan aritu da, Multivarse Computing-era iritsi arte. Bere ibilbide profesionala Grant Manager gisa hasi zen, Head of Institutional Corporate Growth delakora pasatu zen eta, orain, Chief Growth Officer (CGO) postuaren buru da.
JOSÉ ANTONIO LORENZO, Lantek-eko Data Area Manager-a.
Fisikako doktorea da (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea). 15 urtetik gorako esperientzia dauka software-garapenean, eta 2020az geroztik, Lantekeko Data Arloko burua da. Arlo horren helburua da sistemak diseinatu eta garatzea datuak atzitu, prozesatu eta ustiatzeko, bai aplikazioetako funtzionalitate berrietarako, bai enpresa-inteligentziarako tresna gisa. Gainera, José Antonio, Deustuko Unibertsitateko Hodeiko konputazioa irakasgaiaren irakaslea da.
MIKEL SANTAMARÍA, Indumetal Recycling-eko zuzendari industriala.
Euskal Herriko Unibertsitatean graduatutako ingeniari metalurgikoa. Hainbat master egin ditu: Enpresen Administrazioko Master Exekutiboa, IE Business School-en; Produkzioaren Zuzendaritza Masterra, Bazkundea eta ETSIIn; eta Laneko Arriskuen Prebentzio Masterra, Francisco de Vitoria Unibertsitatean. Bere lan-ibilbidea siderometalurgiaren sektoreko industria-enpresen sailak kudeatuz garatu da, Celsa taldean eta Tubos Reunidos taldean. 2019an Indumetal taldean sartu zen, eta gaur egun Indumetal Recycling, Recypilas eta Induplast Recycling-eko Industria eta Berrikuntzako zuzendaria da.
Modera la mesa: LEIRE BILBAO, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari orokorra.
Leire Bilbao ingeniaritza informatikoan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta kudeaketa aurreratuan aditua IE Business School-en eta Enpresen goi-zuzendaritzan aditua IESE Business School-en. Giza-taldeen eta merkataritza-harremanen kudeaketan aditua, bere ibilbide profesionala industria pribatuan eta publikoan garatu du, hasieran Erresuma Batuko sektore petrokimikoan eta elektronikoan eta azken 20 urteetan berrikuntzaren arloan. Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendaritzaren kargu egin zen 2013tik 2017ra. BCBL, BCAM eta Euskaliteko zuzendaritza-batzordeetako kide da.
Adimen artifizialaren berrikuntzako kasu praktikoak
ERIK ISUSQUIZA, ULMA Medical Technologies enpresako Merkataritza Arloko arduraduna.
Ingeniaritza Biomedikoko graduduna da eta Teknologia Biomedikoen Masterra dauka (Mondragon Unibertsitatea). Zortzi urtetik gorako eskarmentua dauka osasunaren sektoreari aplikatutako adimen artifizialaren arloan, eta nagusiki softwarearen eta I+G+Baren arloetan aritu da lanean. Gaur egun, Merkataritza Arloko arduradun gisa, enpresak garatzen dituen soluzio medikoen salmenta- eta sustapen-jarduerak gidatzeaz arduratzen da.
AITOR MORENO FERNÁNDEZ DE LECETA, Adimen Artifizialaren eta Konputazio Kuantikoaren arloko arduraduna Ibermatica an Ayesa Companyn.
Aitor Moreno Fdz. de Lecetak Informatikako Goi Mailako Ingeniaritza egin zuen 1995ean Deustuko Unibertsitatean, eta Adimen Artifizialeko doktoregoa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun Adimen Artifiziala eta Konputazio Kuantikoa Saileko arduraduna da Ibermátican. Horrez gain, Big Data eta Konputazio Kuantikoko irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, Adimen Artifiziala eta Konputazio Kuantikoa programako irakaslea Nafarroako Unibertsitatean eta Automatismoak eta Kontrola irakasgaiko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, besteak beste. Sistema hibridoetan optimizazio eta simulazio kuantikoetan oinarritutako sistemak ezartzearekin lotutako proiektuak kudeatzen ditu, nagusiki erlazioak eta ezagutza grafo semantiko gisa ateratzera eta inferitzera bideratuak. Europako eta nazio-mailako I+G proiektuen kudeaketan parte hartzen du, betiere adimen artifizialaren eta konputazio kuantikoaren aplikazio-arloetan, eta nazio-mailako nahiz nazioarteko biltzar, hitzaldi, argitalpen eta dibulgazio zientifikoetan parte hartu ohi du.
ANDRÉS PORTELA DEL RIO, Arabatuboko I+G+b zuzendaria.
Andrés Portela industria-ingeniari tekniko elektrikoa da eta “Proyect Management. Nazioarteko egiaztapenak” masterra egin zuen, INSEM Business School-en. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du I+G+b jardueraren arduradun-lanetan eta teknologia adimendun eta berezko hardwaredun automatizazioko proiektu teknologikoak garatzeko zuzendari-lanetan.
Ingurumen-iraunkortasunaren berrikuntzako kasu praktikoak
JON ANDER AGUIRREBENGOA, zuzendari nagusia Emica Bombas-en.
Jon Ander Aguirrebengoa goi-mailako industria-ingeniaria da eta Lean Industria Instalazioen Zuzendaritzako masterra du. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du automobilgintzaren, berriztagarrien eta ekipo mekanikoen sektoreetan. Gaur egun, EMICA ponpa zentrifugoak eta eguzki-egitura flotatzaileak fabrikatzeko enpresako zuzendari nagusia da.
UNAI ARGARATE BELATEGI, Fagor Arrasateko Ikerketa eta Garapeneko Teknikaria.
Unai Argarate Ingeniari Tekniko Mekanikoa da Euskal Herriko Unibertsitatetik eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ikerketa jardueretan. Jarduera horietako gehienak, konpositeak, altzairua edo aluminioa bezalako materialen konformaketa-eragiketak beharrezkoak diren fabrikazio-prozesuak eta makineria ikertzera bideratu ditu.
RUBÉN FERNÁNDEZ, Negozio eta Berrikuntza Garapeneko zuzendaria Construcciones Fhimasa-n.
Rubén Fernández Informatikako ingeniaria da (Deustuko Unibertsitatea), eta executive MBA egin zuen ESEUNE Business School-en. 26 urteko esperientzia dauka eraikuntzaren industrian, hainbat lanpostutan, besteak beste: azterlanak, kalitatea eta ingurumena edo proiektu-arduraduna. Gaur egun, FHIMASAren Negozio Garapeneko eta Berrikuntzako zuzendaria da.