Innobasque argiltapenak
Nabarmenena
2014 , March - 11
Jarduera-txostena, 2. seihilabetea 2013
Txosten honetan erakusten ditugu, bigarren seihilekoan zehar, ekimen desberdinetan lortutako emaitzak eta aurrera Innobasque-n ditugun proiektuak. Emanaldi berri honek, gainera, 2012aren hasieran hasten dugun bidean, jarduera-txostena berrikuntza-magazine bat bihurtzeko horizontearekin, gehiago pauso bat dakar. Hartarako, Innobasque sarera berezko edukiak areagotzen joan gara.
2014 , January - 5
2015 Mundu Itunaren Aurrerapen Txostena
<p>Mundu Itunaren II. Aurrerapen Txostena aurkeztu dugu, eta bertan gure konpromisoa azaldu dugu Nazio Batuen Mundu Itunaren helburuekin eta printzipioekin, eta gure stakeholder-en eta oro har euskal gizartearen interesekin.</p>
2013 , December - 19
Parte hartzearen korapiloak
Parte-hartzeaz hitz egitea gobernatzen dugun eta adostasunak lortzen ditugun moduaz hitz egitea ere bada. Garapenerako Nazio Batuen Programak jasotzen duen bezala, ‘gobernantza eraginkor’ deitzen ditugun gobernu-eredu parte-hartzaileago berriak oso loturik daude konfiantzazko eta lankidetzazko harremanak sendotzearekin, eta helburuak eta amets kolektiboak partekatzen dituen gizarte batekin. Gobernantza eraginkorrak, beraz, jarrera irekia inplikatzen du kudeatze-prozesu horizontalagoak ezartzeko, beste erakunde batzuekin taldean lan egiteko eta herritarrak eta gizarte-eragile garrantzitsuak erabaki publikoen prozesuan txertatzeko.
2013 , December - 17
Berrikuntzaren gida Euskadin 2013
Berrikuntzaren Gidaren edizio honetan, berrikuntzaren aldeko apustuak dakartzan lau erronka nagusiei buruzko ikuspegiak, gogoetak eta erantzunak eransten dira: zientzia eta teknologia, gizarte, enpresa eta eskualde mailako erronkak. Azken batean, Gida honek berrikuntzaren aldeko apustu iraunkorrari lagundu nahi dio, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gure ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko tresna baita, inondik ere.
2013 , September - 30
Indizea,Berrikuntzaren Euskal Indizea (Laburpen exekutiboa)
Indizea,Berrikuntzaren Euskal Indizeak, enpresek kapital immaterialean (I+G+b) zenbat inbertitzen duten eta produktibitatea hobetzen inbertsio horrek zer ekarpen egiten duen neurtzen du. Horri esker, Indizeak I+G-tik harago iristeko zabaldu du berrikuntzaren kontzeptua eta horrek orain arte ezkutuan zegoen berrikuntza azaleratu du eta berrikuntzak hazkunde ekonomikoan duen eragina ere neurtu du kapital immateriala osatzen duten (I+G+b) berrikuntzarako aktibo immaterialen bidez.
2013 , September - 30
Indizea, Berrikuntzaren Euskal Indizea (Txosten osoa)
Indizea, Berrikuntzaren Euskal Indizeak, enpresek kapital immaterialean (I+G+b) zenbat inbertitzen duten eta produktibitatea hobetzen inbertsio horrek zer ekarpen egiten duen neurtzen du. Horri esker, Indizeak I+G-tik harago iristeko zabaldu du berrikuntzaren kontzeptua eta horrek orain arte ezkutuan zegoen berrikuntza azaleratu du eta berrikuntzak hazkunde ekonomikoan duen eragina ere neurtu du kapital immateriala osatzen duten (I+G+b) berrikuntzarako aktibo immaterialen bidez.