Hizlarien informazioa
I+Grako pizgarri fiskalen eta berrikuntza teknologikoen berritasunei buruzko ikastaroa
Aitor Soloeta, Euskadiko arlo fiskalaren arduraduna Gómez-Acebo & Pombon.
Aitor espezializatuta dago Foru Zerga Zuzenbidean, eta nazioko eta nazioarteko erakundeei aholkularitza eman die.
Abokatu ekonomista da (Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen), eta enpresen aholkularitza juridikoko masterra du. Esparru pribatuan lan egin du 13 urtez (zenbait bulegotan, hala nola Cuatrecasas eta PwC) eta administrazio publikoan 21 urtez. Horietatik 7 urte egon zen Instituzio Publikoetako arlo ekonomikoetako arduradun gisa (hala nola Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Getxoko Udala), 10 urte finantza ikuskatzaile gisa eta azken 4 urteak Bizkaia Foru Ogasunaren zuzendari nagusi gisa.
Horrez gain, Bilbao Bizkaia Kutxa finantza-erakundearen Administrazio Kontseiluaren lehendakariordea izan da, banku-fundazio bihurtu aurretik. Halaber, erakunde horretan ere parte hartu du, patronatuaren kide gisa.
Egile eta egilekide gisa parte hartu du aldizkari espezializatuetako zenbait argitalpen eta artikulutan.
Zuriñe Martinez Andueza, arlo fiskaleko aholkularia Gómez-Acebo & Pombon
Ekonomian graduatua, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (EHU). Aholkularitza Fiskaleko Nazioarteko masterra egin zuen ISDE Zuzenbide eta Ekonomia Institutu Gorenean.
Zerga eta zerga zuzenbidean espezializatuta dago. Aurretik, Euskaltax eta Deloitte bezalako bulegoetan lan egin du arlo fiskalean, eta behin eta berriz parte hartu du familia-enpresei eta multinazionalei aholkularitza fiskala ematen.
Era berean, esperientzia sendoa du berregituraketa-eragiketetan, egiaztapen- eta ikerketa-jarduketetan eta prozedura ekonomiko-administratiboetan aholkularitzan.
Alaitz Landaluze. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatea zuzendaritza
Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan aditua.
8 urte egon ostean Accentureko gerente lanetan, 2008an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatea zuzentzen du. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egiten du Lehendakaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen, eta I+Gko eta berrikuntzako programak diseinatzen eta kudeatzen zenbait Sail eta Foru Aldunditan. Zehazki, BFArekin batera lan egin du sozietateen gaineko zergaren I+Gko eta berrikuntza teknologikoko baldintza berriak ezartzen.
Iñaki Ganzarain. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatearen koordinatzailea
Iñaki Ganzarain Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua, eta Kudeaketako Informatikako ingeniari teknikoa da Deustuko Unibertsitatean.
4 urte egon ostean Minsaiteko aholkulari lanetan, 2016an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatearen koordinatzaile teknikoa da. Bere jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egitea Lehendakaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen; aholkularitza ematea zenbait saili eta foru-aldundiri I+Gko zenbait tresna diseinatzen eta garatzen; eta analisiak egitea Euskadiko berrikuntzaren egoerari buruz. Zehazki, BFArekin batera lan egin du sozietateen gaineko zergaren I+Gko eta berrikuntza teknologikoko baldintza berriak ezartzen.