Ezagutu zure potentzial berritzailea
Egungo enpresa-munduan, berrikuntza da hazkundearen eta arrakastaren motorra. Egokitzeko, eboluzionatzeko eta aldaketarekin bat egiteko gai diren enpresak dira merkatu oso lehiakorretan nabarmentzen direnak. Innobasquen bikaintasun berritzailera egingo duzun bidaian laguntzeaz arduratuko gara. Enpresa-berrikuntzarako zure gaitasuna ulertzen, ebaluatzen eta hobetzen laguntzen dizugu, etengabe eboluzionatzen ari den munduan arrakasta izan dezazun.
Nola egingo dugu?
Berritzen lagunduko dizugu, zu ezagutuz eta aholkatuz; zure enpresaren berrikuntza-profila egingo dugu zure erronketatik eta beharretatik abiatuta, eta horiei erantzuteko gomendio eraginkorrak eskainiko dizkizugu. Zergatik da hori guztia garrantzitsua? Enpresa bakoitza berezia dela uste dugulako, bakoitzak bere erronkak eta aukerak dituelako. Berrikuntzarako ez dago neurri bakarreko ikuspegia. Aitzitik, konponbide pertsonalizatuak eskaini nahi dizkizugu, zure erakundeak aurre egin beharreko erronkak kontuan hartuta.
Autodiagnostikorako tresna
Gure prozesuaren lehenengo etapa Berrikuntzaren autodiagnostikoko tresna da. Tresna horri esker 10 minutuan ebaluatu ahal izango duzu zure enpresaren berrikuntza-egoera. Estrategikoki diseinatutako galdera batzuk erantzutean, argi ikusiko duzu non zauden enpresa-berrikuntzaren arloan, zein puntu hobetu behar dituzun eta zein bide jarraitu ditzakezun.
Autodiagnostiko tresna – Berrikuntza profilaren onurak:
Sakon ezagutzea
Berritzeko zure gaitasuna eta hobetzeko arloak sakon ulertuko dituzu.
Erronkak identifikatzea
Zure enpresak berrikuntzaren arloan dituen erronka espezifikoen berri izango duzu.
Gomendio pertsonalizatuak
Zure erantzunetan oinarrituta, zure enpresaren berrikuntza hobetzeko gomendio espezifikoak emango dizkizugu.
Konponbideen mapa
Zuretzako lagungarriak izan daitezkeen laguntzen eta programen zerrenda emango dizugu.
Berritzeko eta nabarmentzeko garaia da
Ez utzi zure enpresa atzean geratzen. Berrikuntza da hazkundearen eta arrakastaren motorra. Aprobetxatu aukera hau zure enpresaren berrikuntza-egoeraren berri izateko eta zure negozioa sustatzeko gomendio pertsonalizatuak jasotzeko.
Eman etorkizun berritzaile eta arrakastatsuagorako lehenengo urratsa. Euskadin berrikuntzaren alde egindako epe luzerako apustua.
Bete ezazu gaur bertan Berrikuntzaren Autodiagnostikorako Tresna
Bidaia honetan ez zaude bakarrik
Gure taldea prest dago zure estrategia berritzaileak ezartzen laguntzeko. Zure ondoan izango gara urrats bakoitzean eta beharrezko babesa eta orientazioa emango dizkizugu, zure helburu berritzaileak lortzeko: