Berrikuntzako kasu praktikoen bankua
Ezarritako esperientzia berritzaileen adibideak aurkitzen ditu, era guztietako erakundeen emaitza onak dituztenak.
Zure jarduera berritzailea hainbat esparrutan inspiratzeko balio diezazukete.
ALFA 2020-1920: Haritutako istorioak
Alfak marketin-estrategia berritzailea garatu du lankidetzan, eta horri esker bere merkatua zabaldu, gizarte-balioa sortu eta joskintzaren merkatua irauli duen tokiko eta nazioarteko erreferente bihurtu da.
BECOLD: mekanizazio-prozesuetako lubrifikazio- eta hozte-sistema kriogenikoa
MQL sistema bat (lubrifikazioko olio biodegradagarriaren gutxieneko kopuruekin mekanizatua) eta CO2 bidezko hozte-sistema bat konbinatzen dituen ekipoa da BeCold. Bi teknologia horiek batuta, mekanizazio-prozesuan zehar erreminta hoztea eta lubrifikatzea lortzen da.
INTELLIGENT CLIMATE: eraikinen energia-kudeaketa adimenduna
Garapen iraunkorraren helburuarekin jarraituz, eraikinen kontrol eta kudeaketa energetikoaren ikuspegi tradizionaletik aktibo konektatu edo "Bunding as a Service" batera igaro gara, eta, bertan, jasotako datuak balioetsi egiten dira erabakiak denbora errealean hartzeko.
Eguzki-jarraitzaileak zerbitzatzeko SUNTRACK eredu berria
Eguzki-jarraitzaileak saltzeko eta ezartzeko negozio-eredu batetik serbitizazio-eredu batera igarotzea (erabilera bidezko ordainketa), instalazio fotovoltaikoaren egoerari buruzko informazioa etengabe bilduz eta prozesatuz eta monitorizazio-plataforma batean integratuz.
ELoGE: gobernantzaren bikaintasunaren Europako zigilua, euskal udalen gobernu onaren zerbitzura dagoen berrikuntza demokratikoa
EUDELek tokiko gobernuek bikaintasuneranzko etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisorik handiena sustatu nahi du, Europako Kontseiluaren "ELOGE" zigilua lortuta.
VIROO-Patente teknologiko batetik enpresa eta erakundeen berritzeko gaitasuna areagotzen duen konponbide bat sortzera
Virtualwarek unean uneko proiektuak garatzetik bezero bakoitzaren beharretara egokitutako zeharkako software-zerbitzua eskaintzera igaro da, negozio-aukera handiak eta berriak ekarri dituen elkarlaneko garapen-prozesu baten bidez.
Marketin solidarioko ekimena COVID-19a dela eta Bizkaiko enpresei laguntzeko
Harrobia ikastola lanbide-heziketako ikastetxe integratu bat da, enplegurako heziketa-zikloak eta lanbide-heziketako zikloak kudeatu eta emateko (lana dutenentzat eta langabezian daudenentzat) Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Administrazioak baimendu eta hitzartua.
NYMIZ: datuak babesteko software propioa garatzea
Nymiz Software Company SL startup bizkaitar bat da, 2020ko otsailean sortua, eta plataforma bat sortu du enpresek eta administrazio publikoek sortutako datu pertsonalen anonimizaziorako eta seudoanonimizaziorako software propio batekin (B2B)
Banatu Berrikuntza-kasua
Berrikuntza-esperientziak eta -jarduerak bilatzen ditugu, arazoak eta/edo zailtasunak konpontzen lagunduko duten emaitza onak izango dituztenak eta beste batzuentzat eredu izan daitezkeenak.