Hazinnova 2024, Zure ETEak hobetzeko behar duen laguntza
Nahi duzu zure ETEa emankorragoa izatea? Gehiago saldu? Zure finantzak hobeto kudeatu? Edo merkatu berriak ezagutu?
Produktuetan eta negozio-prozesuetan berrikuntza dakarten proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza espezializatua: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.
Hazinnova proiektuak egin dituzten enpresa batzuen esperientziak
Lagundu zure ETEari
Hazinnovak zure ETEari proiektuen bidez zure negozioaren 8 arlotan berritzen laguntzen dio:
Handitu egiten du zure ekoizpen- eta zerbitzu-prozesuen produktibitatea eta kalitatea irtenbide eta teknologia berritzaileak integratuz.
Hona hemen arlo horretan garatu beharreko proiektuen adibide batzuk:
- Plangintza aurreratua: optimizatu nola eta noiz ekoizten duzun; bermatu plangintza zehatz eta efizienteagoa eta aztertu azken belaunaldiko softwarea erabiltzea.
- Ekoizpen doitua: sortu estrategia bat ekoizpen doituko proiektuak ezartzeko; optimizatu lan-fluxuak, minimizatu xahutzeak eta hobetu etengabe.
- 5S metodologia: aplikatu teknika hori zure languneak antolatuta, garbi, seguru eta produktiboago egon daitezen, jarraipen eta etengabeko hobekuntzarako tresna digitalez lagunduta.
- Mantentze-lan autonomoa: zure lantaldeak mantentze-lanak proaktiboki kudeatuko ditu eta akatsak prebenituko ditu, denbora errealean prozesuen segimendua egiteko teknologia erabiltzea baloratuz.
- Produkzioko lay-out berria: berriz diseinatu zure instalazioaren eremua, lan egiteko modua errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
- Kostuak murriztea: identifikatu produkzio-kostuak nabarmen aurrezteko aukerak, datuak aztertzearen eta prozesuak automatizatzearen bidez.
Areagotu salmentak eta bideratu zure enpresaren hazkundea merkataritza-estrategia berritzailea erabiliz; eta, estrategia horren bidez, fidelizatu zure oraingo bezeroak eta erakarri beste batzuk.
Hona hemen arlo horretan garatu beharreko proiektuen adibide batzuk:
- Merkataritza-estrategia berritzailea: lortu bezero gehiago eta hobetu salmentak teknika eta tresna berritzaileak erabiliz.
- Bezeroak identifikatu eta segmentatzea: ulertu zein diren zure bezeroak (areago, lortu bezero posibleen datu-basea), jakin zer behar duten eta nola erosten duten, era horretara arreta pertsonalizatua emateko.
- Joerek bezeroengan zer inpaktu duten: adi egon zure bezeroengan eta lehiakideengan eragina duten merkatuko aldaketei, aldaketa horietara bizkor egokitzeko eta lehiakor izaten jarraitzeko.
- Marka-estrategia: zure markak berdingabea izan behar du lehiakideen aurrean, eta haren balioa posizionatu behar duzu xede-bezeroentzat.
- Merkataritza-plan dinamikoa: egokitu zure merkataritza-estrategiak eta salmenta-prezioak eta -kanalak merkatuko eskari berrietara.
- Optimizatu marketina eta salmentak: ezarri barneko prozedurak marketin- eta salmenta-ekintzak era antolatu eta eraginkorrean garatzeko, eta zure kanpainak bultzatzeko.
- Bezeroak kudeatzeko tresnak: erabili zenbait sistema zure bezeroei buruzko datuak bildu eta aztertzeko. Horrek lagunduko dizu zure produktuak eta zerbitzuak hobetzen, eta zure zerbitzu-produkzioa eta -eskaintza hobeki planifikatzen.
- Merkataritzako aginte-taula: ebaluatu nola funtzionatzen duten zure merkataritza-ekintzek, etengabe doitzeko eta hobetzeko.
- Komunikazio efektiboa: ikasi komunikazio-plan bat garatzen, zure produktuen onurak nabarmentzeko, eta bezeroak erakarri eta atxikitzeko.
- Digitalizatu bezeroekin duzun harremana: ikasi zer teknologia digitalen bitartez hobe dezakezun bezeroen esperientzia, euskarria eta erosketa errazagoak eta atseginagoak izan daitezen.
Kudeatu lantalde beste modu batera, langileen motibazioa bultzatzeko eta lan-giroa hobetzeko, zure enpresa erakargarriagoa izan dadin behar dituzun lanbide-profilentzat.
Hona hemen arlo horretan garatu beharreko proiektuen adibide batzuk:
- Kultura eta motibazioa: ebaluatu lan-giroa eta garatu lan arloan langileen berdintasuna eta gogobetetzea sustatuko dituzten planak.
- Antolamendu-berrikuntza: berriz diseinatu zure antolamendu-egitura, sortu eragiketa-eskuliburuak eta barneko komunikazio-planak, eta ezarri bilerak egiteko errutina efektiboak.
- Rolak eta erantzukizunak: eguneratu lanpostuen deskribapenak, eta argi zehaztu profilak, autonomia-mailak eta erantzukizunak.
- Prestakuntza: eskaini ongietorri-programak, prestakuntza-planak eta gaitasunak garatzeko ibilbideak zure lantaldearen lanbide-hazkundea sustatzeko.
- Belaunaldi-aldaketarako prestakuntza: planifikatu langileen trantsizioa ezagutza-transferentzia bermatzeko eta plantilla etorkizuneko erretiroetara egokitzeko.
- Jardunaren eta garapenaren ebaluazioa: ezarri zenbait metodo lantaldearen errendimendua eta gaitasunak baloratu eta indartzeko metodoak, eta finkatu etengabeko hobekuntzaren kultura.
- Ordainsari bidezkoa eta malgua: ezarri soldata finkoak eta aldakorrak uztartuko dituzten ordainsari-politikak, eta egin auditoretzak ekitatea bermatzeko.
Lortu zure enpresaren finantzei buruzko ikuspegi argia (gastuak, diru-sarrerak eta errentagarritasuna), zure negozioak dirua non irabazten eta galtzen duen kontrolatzeko, aukerak eta erronkak identifikatzeko, eta erabaki estrategikoak zehaztasunez hartu ahal izateko.
Hona hemen arlo horretan garatu beharreko proiektuen adibide batzuk:
- Kostu-kontrolaren optimizazioa: berrikusi eta hobetu kostuak nola kalkulatu eta murrizten dituzun, errentagarritasuna handitzeko.
- Produktu/zerbitzu bakoitzeko errentagarritasun-mapa: aztertu eta ikusi zein den produktu eta zerbitzu bakoitzaren errentagarritasuna, zure katalogoko indarguneak eta ahulguneak zein diren identifikatzen laguntzeko.
- Diruzaintza-kudeaketaren hobekuntza: zaindu gertutik zure gaur egungo eta etorkizuneko likidezia, finantzaketari eta inbertsioari buruzko erabaki proaktiboak errazago hartzeko.
- Etorkizuneko agertokien simulatzailea: baloratu zure etorkizuneko planek zenbait agertokitan zer finantza-inpaktu duten, egonkortasuna bermatzeko.
- Adierazleak eta finantzen aginte-taula: sortu panel interaktibo bat funtsezko datuen berri izateko, zure enpresaren osasun ekonomikoari buruzko ikuspegi osoa izan dezazun begirada bakar batez.
- Finantzen digitalizazioa: ezagutu zer tresna digital izan ditzakezun lagungarri zure finantza-kudeaketa berritzeko eta automatizatzeko (ordainketak eta datu-analisiak, besteak beste).
Irauli zure enpresaren barne-funtzionamendua. Efikazia handiagoz egin funtsezko zenbait jarduera (hala nola nominak, dokumentuak, erosketak, inbentarioak eta proiektuak kudeatzeko modua eta ordainketen eta kobratzen segimendua). Gehitu berrikuntzak eta tresna modernoak ataza horiek sinplifikatu eta bizkortzeko.
Hona hemen arlo horretan garatu beharreko proiektuen adibide batzuk: Prozesuen eta lan-fluxuen optimizazioa: berraztertu administrazio-prozesuak erredundantziak identifikatu eta ezabatzeko, bai eta eragiketa-prozesuekin zer lotura duten ere, lan-fluxua optimizatzeko.
- Prozesuen eta lan-luxuen optimizazioa: berraztertu administrazio- prozesuak erredundantziak identifikatu eta ezabatzeko, bai eta eragiketa-prozesuekin zer lotura duten ere, lan-fluxua optimizatzeko.
- Rolak eta erantzukizunak argitzea: segurtatu zure lantaldeko kide orok badakiela zer ataza, rol eta erantzukizun dituen, eta haiek egiteko behar diren baliabideak eskura dituela.
- Metodologia arinak hartzea: ezarri azkartasuna eta talde-lana bultzatuko dituzten lan-estrategiak.
- Proiektuen kudeaketa efektiboa: gehitu proiektuak kudeatzeko praktika sendoak, hobekuntza eta eraldaketa helburu duten ekimen guztiak planifikatu, gauzatu eta ikuskatzeko.
- Berrikuntzaren kudeaketa: sortu hobekuntzak eta ideia berriak etengabe bilatzea sustatzen duen prozesu bat.
- Kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko programa: ezarri kalitatea kontrolatzeko praktikak, eginiko lanaren estandarra ziurtatu eta handitzeko.
- Dokumentu-kudeaketa aurreratua: antolatu eta eskuragarri eduki dokumentu garrantzitsuak, dokumentuak kudeatzeko sistemen bitartez.
- Adierazleak eta aginte-taula operatiboa: garatu adierazleak eta egin haien jarraipena zure enpresaren lan-jarduna zenbateraino den eraginkorra neurtzeko, eta identifikatu hobetzeko moduko arloak.
- Administrazio-atazen automatizazioa: gehitu prozesu errepikakorrak automatizatzeko tresnak, lantaldeak aukera izan dezan balio handiagoko atazak egiteko.
- Administrazioaren digitalizazioa: hautatu eta ezarri enpresaren behar espezifikoei egokitzen zaizkien irtenbide teknologikoak (ERP eta CRM).
Areagotu zure irismena eta eraman zure negozioa hurrengo mailara merkatu berrietako aukerak esploratuz.
Hona hemen arlo horretan garatu beharreko proiektuen adibide batzuk:
- Merkatuak esploratzea: ikertu sektore eta eremu geografiko berriak, jakiteko zure produktuak eta zerbitzuak non izan litezkeen arrakastatsu.
- Beharren eta joeren analisia: egin azterketak merkatu potentzialen eskariaren beharrak eta joerak ulertzeko, bai zure oraingo eskaintzetarako, bai ideia berrietarako.
- Merkatuak garatzeko estrategiak: egokitu edo sortu garapen estrategia berriak, posizionamendu diferentziala hartuta, merkatu berri horietako bezeroen ezaugarriekin zuzeneko lotura edukitzeko.
- Hedapen-planak: garatu plan zehatzak zure negozioa merkatu berrietan sartzeko, barne harturik egokituta produktuak eta zerbitzuak abiaraztea edo onlineko presentzia, bezeroak lortzeko kanala den aldetik.
- Bezero potentzialen feedbacka: hartu-emanean egon bezero potentzialekin zure produktuek zer harrera duten eta haiek nola hobetu ditzakezun ebaluatzeko.
- Merkatu berrietara irekitzeko prozesua digitalizatzea: garatu zure enpresaren presentzia digitala merkatu berrietara iristeko kanal modura.
Eman bultzada zure negozioari, eskaintza berrituz. Sortu produktu eta zerbitzu guztiz berriak horien bidez beste merkatu batzuk zabaltzeko, eta hobetu lehendik dituzunak bezeroen espektatibak gainditzeko; horretarako, erabili teknologia aliatu estrategiko gisa. Horri esker, lehiakideengandik bereiziko zara, diru-sarrerak handituko dituzu, eta zure enpresa indartuko duzu.
Hona hemen arlo horretan garatu beharreko proiektuen adibide batzuk:
- Produktuak eta zerbitzuak egokitzea eta pertsonalizatzea: Egokitu zure oraingo produktuak eta zerbitzuak bezeroen behar zehatzetara, eta baliatu teknologia irtenbide pertsonalizatuak emateko.
- Merkatuen ikerketa eta produktuen garapena: erabili datu-analisiak bete gabeko beharrak identifikatzeko, eta gidatu produktu berrien garapena edo lehendik daudenen hobekuntza.
- Prototipatzea eta gutxieneko produktu bideragarriak (GPB): garatu eta balidatu produktu-ideia berriak prozesu arin baten bidez, zeinak uztartzen baititu prototipoak diseinatzea eta gutxieneko produktu bideragarriak sortzea. Erabili bezeroen hasierako feedbacka, tresna teknologiko aurreratuak erabiliz irtenbideak azkar egokitzeko, eta etorkizuneko garapenetarako ikasketa baliotsuak eskuratzeko.
- Bideragarritasun-azterketa: ebaluatu zure ideiak teknikoki eta komertzialki egingarriak diren, aintzat hartuta teknologiak balio-proposamena nola hobetu ahal duen.
- Negozio-ereduaren berrikuspena edo definizioa: definitu produktu berriaren edo birdiseinatuaren balio-proposamena, baita askotariko alderdien tipologia ere (bezeroak, funtsezko bazkideak, eta diru-sarrera zein kostu iturriak).
- Prezioen dinamizazioa: simulatu askotariko prezio-egiturak lehiakorragoa izateko.
- Merkaturatze-estrategia espezifikoak: garatu marketin-planak zein produktu eta zerbitzu berriak saltzeko materialak, enpresaren merkataritza-estrategia osoan txertatuta, eta gehitu haietan ikuspegi digitala, zure xede-taldera eraginkortasunez iristeko.
- Merkatu-balidazioa: egin probak bezero potentzialekin zure produktu edo zerbitzu berriak onartzen dituztela berresteko, eta erabili plataforma digitalak feedbacka bildu eta aztertzeko.
- Berrikuntza babestea: kudeatu patenteen, marken eta jabetza intelektualaren erregistroa, kudeatzea produktu-berrikuntzak babesteko eta lehiarako abantaila bermatzeko.
Hazinnovaz baliatzea oso erraza da hiru urrats hauen bitartez
Proiektuaren fase guztietan zehar 50 orduko doako aholkularitza eta agentearen laguntza eskaintzen dizugu .
Hazinnova
Dagoeneko 868 ETEk jaso dute 4.500 €-ko laguntza hori.
Berrikuntza-proiektua amaitzean, ETEek Hazinnova ziurtagiria jasotzen dute.
Agente saria eta aholkularitza enpresak
Hemen ezagutu ditzakezu zure Hazinnova proiektua garatzen lagunduko dizuten eragile eta aholkularitza-enpresa guztiak.