KITCHEN EYE: ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzako sukalde inklusiboa
Mondragón Osagaiak MONDRAGON Korporazioaren INDUSTRIA negozio arloko dibisio bat da. Haren helburua lerro zuriko, etxeko konfort eta elektronika sektoreetako 7 kooperatibetan industrializazio eta berrikuntza politikak eta estrategiak dinamizatzea da.
Sukaltzea ikusmenarekin edo mugikortasun finarekin arazoak dituzten pertsonen autonomia sustatzen duen jarduera bat da. Garatutako sukaldean egungo interfaze minimalistek sortutako arazoak minimizatzen dituzten teknologia digital batzuk (apps + laguntzaile birtuala) aplikatu dira.