STEAM Euskadi Topaketak
STEAM Euskadi Topaketak online topaketen ziklo bat da, STEAM Hezkuntzaren arloan STEAM Euskadi Sariak sarietan irabazle edo finalista suertatu diren jardunbide egokiak ikusarazteko. Orain arte hainbat gai jorratu dira, hala nola irakasgaien integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo ikasgelarako jardueren diseinuan aniztasuna nola txertatu.