2024ko Batzar Nagusiko protagonistei buruzko informazioa
MANUEL SALAVERRIA, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Zuzendaria.
Ibilbide luzea egin du bai Euskadiko I+Garen esparruan, bai industria, teknologia eta zerbitzuen arloko izaera oso berritzaileko hainbat enpresatan.
Zientzia Fisikoetan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta Enpresen Zuzendaritzan Masterra Deustoko Unibertsitatean; gaur egun, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea da.
Bere ibilbide profesionalean, Gaia, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteko presidentea izan da, baita Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Basque Industry 4.0 programaren Gidaritza Taldeko zuzendari eragilea ere. Era berean, Tecnaliako Zuzendaritza Batzordeko kide eta Estrategia Batzordeko presidente ere izan da. Euskaltel Taldeko hainbat arlotan ( I+G, IT, Erosketak eta Logistika, Negozio Zuzendaritza, Marketina, Estrategia eta Berrikuntza) zuzendaritzako postuetan aritu izan da, eta Galiziako R telekomunikazio enpresako zuzendari ere izan da.
LEIRE BILBAO, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendari Nagusia.
Informatika ingeniaria da Deustoko Unibertsitatean, eta kudeaketa aurreratuan aditua IESE Business School-en eta Enpresen Goi Zuzendaritzan aditua IESE Business School-en. Horrez gain, Enpresa Gidaritzako Institutuaren nazioarteko egiaztagiria du administrazio eta gobernu oneko aholkuetan. Hogei urtetik gorako esperientzia du Kudeaketan eta Berrikuntzan, lantaldeak eta harreman komertzialak kudeatzen. Industria pribatuan eta publikoetan egin du ibilbide profesionala, hasiera batean, Erresuma Batuan, petrokimikaren eta elektronikaren sektoreetan, eta, azken 20 urteotan, berriz, berrikuntzaren esparruan.
2013 eta 2017 artean Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia sailaren zuzendari izan zen. BCBL, BCAM eta BBK Kuna erakundeetako zuzendaritzako kide da, eta Women CEO elkarteko kide (aniztasuna oinarritzat hartuta gobernantza egokia sustatzen duten emakumezkoen eta gizonezkoen elkartea). Maila pertsonalean, hainbat organo sozial eta erlijiosotako kide ere bada.
JAIME GARCÍA CANTERO, Retina plataformaren Zuzendaria da Prisa Media komunikazio-taldean.
SER kateko ‘Hoy por Hoy’ saioko kolaboratzailea asteroko ‘Ministerio de Ciencia y Tecnología’ atalean.
Unibertsitate Konplutentseko Gobernu Eskolako irakaslea ere bada, eta Hermes Institutuko aholkularitza-batzordeko kidea. Aholkulari lanetan aritu izan da Mckinsey&Co enpresan, eta IDC konpainiaren Analisi zuzendaria izan da.
NEREA ARANGUREN, DANOBATGROUP-eko Berrikuntza eta Negozio Berrien Sustapeneko Zuzendaria.
Nerea Aranguren Industria Ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatean, Antolaketa espezialitatean, eta, horrez gain, Berrikuntza Estrategikoan doktorea ere bada. 20 urtetik gorako lan ibilbidea egin du IDEKO Teknologia Zentroan: hainbat funtzio bete ditu bertan, zuzendari nagusi izateraino. Era berean, Teknologia Zentroaren ordezkaria da IDEKOk Espainiako eta nazioarteko manufacturing-aren esparruko ikerkuntza-organismo nagusiekin dituen harremanetan, baita sektore garrantzitsuenetako (Tren sektorea, Aeronautika edo Energia, adibidez) bezero estrategikoekin dituen harremanetan ere.
Beti egin izan du lan Berrikuntza Teknologikoari eta Industriari loturik, eta gaur egun IDEKO Teknologia Zentroko gerente postua eta DANOBAT GROUP-eko Berrikuntza eta Negozio Berrien Sustapeneko zuzendari postua uztartzen ditu. Ardura-postu horietatik, etengabeko hartu-emanean dago MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza Zuzendaritzarekin, eta Korporazio horretako erabaki-organoetako kide da. Era berean, DG ordezkatzen du oinarri teknologikoa duten hainbat foro, elkarte eta enpresatan.
TATIANA SÚAREZ, Faes Farma enpresan I+G+b-ko Sustapeneko Gerentea.
Zientzia Biologikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) (2000), eta bere ibilbide zientifikoan oinarrizko ikerkuntza biomedikoan eta aplikatuan aritu izan da batez ere lanean. San Juan de Dios Ospitaleko (Kolonbia) Immunologia Institutuan egin zituen lehen urratsak ikerkuntzaren munduan. Doktore-tesiaren osteko egonaldia Filadelfiako (AEB) Thomas Jefferson Unibertsitatean egin zuen, eta, ondoren, ikertzaile gonbidatu gisa egin zuen lan New Jerseyko (AEB) Medikuntza eta Odontologia Unibertsitatean. 2003-2007 artean Gaiker Teknologia Zentroko Proiektuen Zuzendaria eta Bioteknologia Funtzionaleko departamentuaren burua izan zen.
Bioftalmik Applied Research enpresaren sortzailea eta zuzendari zientifikoa izan zen, oftalmologian eta begiko patologien diagnostikoan espezializatua (2007-2017). 2017. urtetik Faes Farmako I+G+b Departamentuan ari da, Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntzaren Sustapenerako gerente lanean. Nazioarteko 25 artikulu zientifiko baino gehiago idatzi ditu, eta oftalmologian entzute handikoak diren nazioarteko aldizkari zientifikoetan editore gonbidatu lanean jardun du, eta pare bat kapitulu idatzi ditu espezialitate horretako liburuetan. Beste batzuekin batera 10 patente asmatu eta sortu ditu, eta Espainiako eta Europako 55 proiektutan ikertzaile lanak egin ditu.
Bi doktore-tesi eta master amaierako beste bi lan zuzendu ditu. Esperientzia zabala du ikerkuntza traslazionaleko proiektuak zuzentzen, antolatzen eta koordinatzen, baita I+G+b proiektuetarako finantzaketa-programetan eta ikerkuntzako talentuaren sustapenean ere.
KATIA DE LUIS, Gestamp-eko Plangintza Estrategikoko Zuzendaria.
Industria Ingeniaritzan lizentziatua da TECNUM – Nafarroako Unibertsitateko Donostiako Ingeniaritza Eskolan. 16 urtetik gorako esperientzia du hainbat enpresa multinazionaletan (Danobat eta Gestamp), Salmenta, Business Development and Finance eta Plangintza Estrategikoa sailetan.
Katia de Luis 2010ean hasi zen Gestampen ardura postuetan, produktu estrategikoetarako eskaintzen arduradun gisa. Bi urte geroago, costing manager ardura hartu zuen Txasis-aren departamentuan, eta 2015ean, Txasis-erako development and finance costing director ardura hartu zuen. 2018tik, plangintza estrategikoko zuzendaria da Gestampen, automobilgintzako osagaien Espainiako multinazionalean.
JOSETXO DE FRUTOS, Ulma Taldeko Garapen eta Berrikuntza arloko Zuzendaria.
Antolaketa Zientzietan lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatean eta Biologia Zientzietan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Horrez gain, hainbat graduondo ditu Industria Antolaketako Eskolan, eta esperientzia zabala du aholkularitza estrategikoaren eta prozesu-ingeniaritzaren esparruan, baita enpresa munduan ere. 25 urtetik gorako ibilbide nabarmena egin du ULMA TALDEAn, eta gerentziako ardurak bete ditu hainbat departamentutan, hala ULMA Handling Systems eta ULMA Embedded Solutions sekzioetan. Gaur egun, ULMA TALDEko Sustapen eta Berrikuntzako zuzendari korporatiboa da, eta, horrez gain, osasunaren sektoreko enpresa-ekimen berri bat zuzentzen du, ULMA Medical Technologies deritzona. Osasun-prozesuetarako adimen artifizialeko aplikazioak garatzen ditu ekimen horrek.
Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Errektore Kontseiluko kidea da, baita Saiolan-eko administrazio kontseiluko eta osasunaren esparruko hainbat startup-etako kontseilaria ere.
Irakasle gisa, Industria Antolaketako Eskolaren eta Carlos III.a Unibertsitatearen hainbat programatan parte hartu du, eta eskolak eman ditu prozesuen kalitateari buruz, enpresa-kudeaketari buruz eta beste hainbat arlori buruz.
ROBERTO MARISCAL, Iberdrola Espainia konpainian Berrikuntzako Zuzendaria.
Industria ingeniaria Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Negozio Energetikoaren Goi-mailako Ikastaroa egin du Espainiako Energia Elkartean, eta Finantzen eta Arrisku Kapitalen beste programa batzuk ere osatu ditu IE Business School eta ESADEn.
Bere ibilbide profesionalaren hasieran berrikuntzaren kudeaketa arloko aholkulari izan zen, eta 2007an hasi zen Iberdrolan lanean. 2016tik, Iberdrola Espainia konpainiako berrikuntza arloko burua da. Iberdrolaren Next Generation EU Bulegoa koordinatzen du Roberto Mariscalek. Eraldaketa berde eta digitalerako proiektuak sustatzen ditu bulego horrek, eta mundu zabalean Iberdrolaren hornitzaileekin, unibertsitateekin eta startup-ekin elkarlanean jarduten du.
ERLANTZ CRISTOBAL, ITP Aero enpresako ingeniaritza eta teknologia arloko Zuzendari Eragilea.
Ingeniari Mekanikoa da Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, eta Thermal Power-Gas Turbine Technology Masterra Cranfieldeko Unibertsitatean.
2001ean hasi zen ITP Aero enpresan lanean, eta geroztik hainbat lanpostutan aritu izan da: Ingeniaritza Mekaniko AURRERATUKO arduradun, Rolls Royceko Trent programen ingeniari buru eta diseinuko integrazio buru
OSCAR JULIÁ, Sener-eko Berrikuntzako Zuzendaria.
Telekomunikazioetako ingeniaria da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta Parisko Teknologia Digitaletako Eskolan. IESEren Zuzendaritza Garapeneko Programa ere ikasitakoa da. Gaur egun Sener enpresako berrikuntza eta digitalizazio arloko zuzendaria da.
Honako organo hauetako kide da:Teknikerren partzuergoa, In-move mugikortasun klusterreko zuzendaritza, Mobile World Capital-eko teknologia batzordea eta UPCko trenbide-sistemetako masterraren aholkularitza-batzordea.
Startup enpresen mentorea da. Kataluniako Telekomunikazioko Ingeniarien Eskolako zuzendaritzako kide izan da, baita Kataluniako Ingeniaritza eta Aholkularitza-enpresen (ASINCA) zuzendaritzako kide ere. “Libro de la innovación” (Berrikuntzaren liburua) argitalpenaren egileetako bat da.
JAVIER CIRIZA, Sidenor konpainiako I+G arloko Zuzendaria.
Industria Ingeniaria da Bilboko Industria Ingeniarien Eskolan (EHU).
1998tik Sidenor konpainian ari da lanean: hasieran, Ikerkuntza eta Garapena saileko ikerlari lanean aritu zen, eta, geroztik, Basauriko Altzairutegiko eta enpresaren Altzairu Departamentuko Galdatze etengabearen arduraduna da. 2015ean, Teknologia eta Kalitateko zuzendari izendatu zuten, eta joan den urteaz geroztik Ikerketa eta Garapena Saileko zuzendari ere bada.