FIRST LEGO League Euskadi programaren 14. edizioa
FIRST LEGO League Euskadi programaren 14. edizioaren finala jokatu zen martxoaren 4a Bilbon, Donostian eta Arrasaten. Guztira 128 talde eta 1.000 ikasle inguru bildu ziren zientziaren, teknologiaren eta dibertsioaren hitzordu handi honetan. Torneoa Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostia Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean.
SUPERPOWERED℠ erronka
FIRST LEGO Leagueko taldeak energia nondik datorren eta nola banatu, biltegiratu eta erabiltzen den aztertu zuten.