Plan estrategikoa 2021-2024
Gure 2021-2024 Plan Estrategikoa ekintzara bideratuta dago, honako helburu hauek lortzeko: euskal ETE-en berrikuntza areagotzea, euskal I+G+b arloko nazioartekotzea sustatzea eta gazteen artean STEAM Hezkuntza sustatzea. Ibilbide-orri horrek Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planean (ZTBP) jasotako helburuak betetzen laguntzen digu.
Plan estrategikoa
Ikuspegia
Euskadi Europan berrikuntzan liderra den eskualde gisa kokatzea. Helburu hori du Innobasquek, epe luzerako helburuarekin, Berrikuntzaren Euskal Ekoistema osatzen duten eragile publiko eta pribatuekin partekatzen duena.
2030 misioa
Ikuspegi kolektibo horretan laguntzeko, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentzia den aldetik, helburu hau du: “Euskadin berrikuntzaren garapena bultzatzea” 2021-2024 Planak sei helburu estrategiko ezartzen ditu; lehenengo hirurek ZTBES-ren ahuleziei egiten diete eraso, eta azken hirurek, instrumentalagoak, Innobasqueren erantzuteko gaitasuna hobetzen saiatzen dira, ZTBES gisa, elkarte gisa eta talde gisa.
Helburu estrategikoak
2021-2024 Planak sei helburu estrategiko ezartzen ditu; lehenengo hirurek Zientzia, Teknologia, Berrikuntza Euskal Sistema, ZTBES-ren ahuleziei egiten diete eraso, eta azken hirurek, instrumentalagoak, Innobasqueren erantzuteko gaitasuna hobetzen saiatzen dira, ZTBES gisa, elkarte gisa eta talde gisa.
- Modu esanguratsuan laguntzea ETEaren berrikuntza handitzen.
- Euskal I+G+B-ren presentzia handitzea nazioarteko mailan. Horretarako, Europako programen aukerak aprobetxatu behar dira, bereziki Horizonte Europak eta NextGenerationEUk ematen dituztenak.
- Euskal gazteek zientziarekiko eta teknologiarekiko duten interesa sustatzea, bereziki nesken kasuan, STEAM Hezkuntzaren bidez.
- ZTBES tresna aurreratuz hornitzea, erabakiak hartzeko modua hobetzeko planifikazirako eta kudeaketarako.
- Beharrak identifikatzea gure gizarte erakundeekin batera eta esperimentazioko laborategia izatea.
- Barne taldearen gaitasunak eta erakundearen berrikuntza sistematika indartzea.