AA: ARATUBO
ARATUBO Arabako ETEak Adimen Artifizialean oinarritutako soluzio bat txertatu du esperientzia aitzindari honetan, eta, horren bidez, energia-eraginkortasuna hobetu du eta energia-kontsumoa optimizatu du ekoizpen-prozesuetan.
AA: AYESA IBERMATICA
ONCEren Berrikuntza Laborategiak eta Ibermatica an Ayesa Company enpresak konputazio kuantikoko lehen proiektua garatu dute eta Adimen Artifizialeko aginduzko modeloetan ezarri dute, ONCEk egunero erabiltzen duen ekoizpen-ingurune erreal eta funtzional batean.
AA: ULMA
Adimen Artifizialean oinarrituta Oñatiko mikroETEak garatu duen fokuratze disruptiboari eta erretinografien analisi automatizatuari esker, gaur egun erretinopatia diabetikoa lehen mailako arretan detektatu daiteke, ospitaleratu beharrik gabe.
INGURUMEN JASANGARRITASUNA: EMICA BOMBAS
Ehun urtetik gorako ibilbidea egin duen ETE honek EPAdis proiektua garatu du. Produktu Hedatuaren Ikuspegia (“EPA”, gaztelaniaz) aintzat hartuta diseinatutako (ekodiseinua) ponpa zentrifugoen Europako lehen esperientzia arrakastatsua izan da. Merkatuan lehendik dauden produktuetan oinarrituta, sistema osoaren eraginkortasuna eta errendimendua hobetzea eta optimizatzea da horien helburua.
INGURUMEN JASANGARRITASUNA: FAGOR ARRASATE
Gipuzkoako kooperatibak garatutako Repump proiektuaren funtsa prentsa hidrauliko handiak modernizatzea eta berriro manufakturatzea da. Prentsa horien bidez, galerarik gabeko lan hidraulikoa garatzen da, eta, horri esker, erabiltzaileek hainbat hobekuntza lortzen dituzte energia-eraginkortasunean, lehiakortasunean eta ingurumen-inpaktuari dagokionean.
INGURUMEN JASANGARRITASUNA: FHIMASA
Bilboko Fhimasa enpresak ezarri duen IoT plataformak aukera ematen du era askotako sistemak (edateko uraren sareak eta eraikinak, batez ere) sentsorizatzeko modu seguruan, irekian, lankidetzan, errepikatzeko moduan, mailaz maila eta ekonomikoki era jasangarrian.