duen egoitzan. Pedro Luis Uriarte lehendakaria izan da bileraren buru, eta Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte, enpresa, zientzia, teknologia eta erakunde munduko 40 pertsona garrantzitsuk parte hartzen dute. Halaber, Batzordearen bileran izan dira Innobasqueko sei Kontseilu Betearazleetako (Gizarte Berrikuntza, Teknologia Berrikuntza, Enpresa Eraldaketa, Berrikuntzaren Euskal Sistemaren Nazioartekotzea, Ekintzailetza Aurreratua eta Sustapen eta Komunikazioa) goi-karguak ere, eta Gipuzkoa Berritzen eta Euskalit-ekoak ere bai.


Lehenengo aldiz izan da Zuzendaritza Batzordean CCOO
sindikatua, gizarte-eragileen ordezkari gisa, orain arte bete gabe baitzegoen
postu hori.

Innobasqueren egoitza berrian egindako bileran, elkarteak
azken hilabeteotan izandako bilakaeraren berri eman du Pedro Luis Uriarte
lehendakariak, eta urriaren 31ra arteko datu nagusiak azaldu ditu, proiektuaren
euskarri diren eraldaketa-palanken garapenari buruzkoak.

Eraldaketa-palanka horietako lehenak tamaina sendoa eman nahi dio Innobasque Proiektuari. Gaurko
datarekin, Innobasquek 712 bazkide ditu, eta horietatik 253 martxoaren 13tik
aurrera sartu dira Elkartean, orduan egin zuelarik Zuzendaritza Batzordeak bere
azken bilera. Bazkideen %68 enpresa-mundukoak dira, %23 zientzia- eta
teknologia-eragileak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak. Euskal
herri-erakundeak eta bertako erakunde publiko-pribatuak bazkideen %8 dira.
Innobasqueko lehendakariak bikaintzat jo du Proiektua jasotzen ari den
erantzuna, erakundeak bertan sartzeari dagokionez, eta mugimendu hau tamainaz
sendotzearen erabateko garrantzia azpimarratu du, ezinbesteko baldintza baita
gure erronkari arrakasta-bermez aurre egiteko: Euskadi berrikuntza-arloan erreferenteA
izatea Europan.


Bigarren eraldaketa-palankari buruz, lidergoa, Innobasquek dagoeneko 850 pertsona ditu Gobernu
Organoetan, bai Zuzendaritza Batzordean, bai sei sail operatiboetako
Zuzendaritza Kontseilu Betearazleetan eta bai Gipuzkoa Berritzen
lurralde-garapenaren Zuzendaritza Kontseiluan.

Hirugarren eraldaketa-palanka Berrikuntzaren aldeko Euskal Ituna da, eta erakunde publiko eta
pribatuekin akordio espezifikoen estrategia garatzen jarraitzen du; Itun honen
bidez, berrikuntzaren aldeko beren politikak eta estrategiak koordinatzen ari
dira. Gaur arte dagoeneko 52 akordio izenpetu dira, eta beste 21 ofizial
bihurtzeko zain daude.

Laugarren eraldaketa-palanka, Berritzaileen Euskal Komunitatea, lehendakariak iragarri duenez,
berehala jarriko da abian, euskarri teknikoko lanak bakarrik falta baitira.
Gogoratu Berritzaileen Euskal Komunitatea pertsonen (i-kideen) komunitate gisa
antolatuko dela, Gizarte Sare gisa, berrikuntzarekiko konpromisoa errazteko eta
ezagutza eta ideiak euskal gizarte osoan zabaltzeko.

Bosgarren eraldaketa-palanka Innobasqueren jarduera-programak dira, eta zehatz esanda, gaur
arratsaldeko Zuzendaritza Batzordeak 2008 – 2012 Eraldaketa Plana onartu du,
eta Planak denboraldi honetarako helmuga kuantitatiboak ezartzen ditu, baita elkarteak
bere gain hartzen dituen erronkak ere. Besteak beste, Euskadi berrikuntzaren
Top Ten-en artean sartzeko helburua nabarmendu behar da, hau da, European
Innovation Scoreboard (EIS)-eko hamar onenen artean. Horretarako Innobasquek
zehar-lantalde bat sortu du, i-Talde berezi bat, epe laburrean eta ertainean
planak lantzeko, egungo posizioa nabarmen hobetu dezaten, orain 13.ean
gaude-eta Europar Batasunean. Gaur egun, Innobasquek 33 i-talde edo lantalde
ditu guztira, eta horietan Gobernu-organoetako 800 kide baino gehiago daude,
eta beste 9 urtea bukatu baino lehen abian jartzeko asmoa dago.

Mobilizazioa

Seigarren eraldaketa-palankan berrikuntzaren inguruko
zabalkunde eta dibulgazio-programak sartzen dira, Innobasquek bereziki
hilabeteotan garatu dituenak. Ez alferrik, Elkarteari egokitu zaio “2008
berrikuntza urtea Euskadin” kanpainako ekitaldi-programa trinkoaren
koordinazioa, Ibarretxe lehendakariak duela urtebete proposaturiko ekimena, eta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Kontseiluak zuzendua.
Ekitaldi-programa honek arrakasta nabarmena izan du: 2.028 ekitaldi
hilabeteotan, 116.465 parte-hartzaile eta 380 erakunde inplikatuta.

Bilerari amaiera bikaina eman dio Pedro Miguel Etxenikeren hitzaldiak; “NanoGUNE, txikiaren erronka handia” gaiaz, Innobasqueko
Zuzendaritza Batzordeari Nanozientziatako Ikerketa Zentro Kooperatiboa (CIC
nanoGUNE) aurkezteko helburua izan du. Dibulgazio-giroan, hitzaldia bi zatitan
eman du: lehenengoan kontzeptuak azaldu ditu nanozientzia eta nanoteknologia
ulertzeko, baita datozen urteotarako espero den eragin ekonomikoari buruzko
apunte batzuk ere. Bigarren zatian CIC nanoGUNE aurkeztu du, urrats sendoz
aurrera doan proiektu interesgarria eta Euskadi berrikuntzaren erreferente
bihurtzeko nahia errealitate egingo duena.

 

Partekatu albiste hau