Zornotzako Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleek adierazi dute datorren abenduaren 14an 30 taldeetako bat izango direla, eta guztira 10 eta 16 urte arteko 300 ikasle baino gehiago elkartuko direla Bizkaiko Zientzia eta Teknologia parkean, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen duen ‘FLL Euskadi’ berrikuntza-eskolaren bosgarren edizioan parte hartzeko.

  • FLL Euskadi-ren bosgarren edizioa abenduaren 14an (larunbatean) izango da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean Euskaltel-en egoitzan, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatuta.
  • FLL Euskadik jostaketa eta zirrara aurkitu ditu zientzian eta teknologian, zientzia-proiektu berritzaile baten inguruan egituratutako lehiaketaren bidez: Lego piezez egindako errobotaren garapena, eta berrikuntzaren, sormenaren eta talde-lanaren balioen sustapena barne.
  • Hasieratik, euskal taldeek ekinbide honen nazioarteko edizioetan parte hartu izan dute; bete dituen bost urteotan 1.600 ikaslerengan eragin du, eta horiek 480 boluntarioren laguntza eta 3.000 ikusle baino gehiago izan dituzte Euskadin.

Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)

Bilbo, 2013ko abenduaren 5aEkinbide honek
kirol-ekitaldi baten formatua du, eta gazteenen artean zientzia- eta
teknologia-bokazioak sortzea du helburu, betiere era zirraragarri eta
dibertigarrian, horrela diziplina edo jakintza-arlo hauek jendearen bizitzan
duten benetako eragina ikusaraziz.  Mundu
osoan erronka berbera izango da talde guztientzat,  aurten berezko edo naturaren hondamendien ingurukoa: nola prestatu horien ondorioak
ahalik eta txikienak izateko, kalteturiko lekuak berreraikitzeko eta biztanleak
onik eta osorik mantentzeko. Ekinbideari babes irmoa adierazteko, Bizkaiko
ikasleekin batera, bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako José Antonio Galera,
Ingurumen sailburuordea eta Javier Alonso, Unibertsitate-zuzendaria; Nerea
Lupardo
, Euskalteleko Erakunde Harremanetarako zuzendaria; Borja
Vázquez,
DYAren Ekintza Humanitarioaren koordinatzailea eta Alberto
Bokos, Innobasque
ko Komunikazio
zuzendaria.

FIRST Lego League-ren (For
Inspiration of Research, Science and Technology
Lego League) erronka hiru
eremuren inguruan dago egituratuta: berezko edo naturaren hondamendiekin
loturiko zientzia-proiektu berritzaile
bat sortzea; robotaren garapena,
diseinua Lego Mindstorm piezen bidez egin behar delarik, erronkari buruzko
misioak gauzatu ditzan; eta prozesu osoan zehar erakutsitako balioak: berrikuntza, sormena,
talde-lana, besteenganako begirunea, ekintzailetza eta lorpenak ingurukoei
jakinaraztea. Ekinbide hau mundu osoan gauzatzen da (65 herrialdek parte
hartzen dute), zientzian eta teknologian
jostaketa eta zirrara aurkitzeko.

 

Inpaktua handiagotu

Aurten
bosgarren urtez Innobasquek
antolatuko du euskal finala, eta beraz esan behar da denbora honetan 1.600 ikaslek irtenbide berritzaileak
sortu dituztela beste pertsona batzuei laguntzeko, eta eurek diseinaturiko
roboten trebetasunekin batera, 3.000
ikusle
baino gehiagori erakutsi dizkietela, dar-dar egin dutelarik euskal
zientziaren harrobiarekin FLL Euskadiren finaletan. Eta hori guztiori 500 boluntarioren lankidetza
eskuzabalari esker. Gainera, denbora honetan, lehiaketa honen Espainiako final
bat Euskadin izan da, eta hasieratik, beti
izan da euskal taldeen ordezkaritza nazioarteko edizioetan
: udaberrian
egiten dira Open European Championship delakoan Europako herrialde batean, eta
Estatu Batuetako World Festival delakoan nazioarte-mailan. Kasu honetan, FLL
Euskadiko bi talderik onenak automatikoki sailkatuta geratuko dira Espainiako
finalean parte hartzeko, eta handik irtengo dira Europako eta Estatu Batuetako
txapelketetan parte hartuko duten taldeen izenak.

Lehiaketaren
eragina areagotzeko xedeaz, antolatzaileek MicroFLL sartu dute nobedade
gisa, ikastetxeen curriculumean FLL proiektua sartzeko tresna bat. Honela,
ikastetxeek taldean lan egiteko, beren aurkikuntzekin aldaketa positiboa
eragiteko eta hori eginez gozatzeko aukera eskaini diete 500 gazteri. Gero, ikastetxeek finalera joango direnak aukeratu
dituzte hainbat irizpideren arabera.

 

Berrikuntza-eskola