• Hainbat enpresak, unibertsitatek, ikerketa-zentrok eta erakundek FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza-programaren alde egin dute apustu. Ekimena 6 eta 16 urte arteko ikasleei zuzenduta dago, haien artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizteko
  • Martxoaren 4an bukatuko da FIRST LEGO League Euskadi ekimenaren 14. edizioa, Bilbon, Donostian eta Arrasaten aldi berean egingo den finalean. Azken ekitaldi horretan, 42 euskal ikastetxetako 2.000 gaztek hartuko dute parte, 128 taldetan banatuta: 28 Bizkaikoak izango dira, 8 Gipuzkoakoak eta 6 Arabakoak
  • Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da programaren antolatzailea, Donostia Sustapena, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatearekin batera

Bilbo, 2023ko otsailaren 23a. Hasi da atzerako kontua. FIRST LEGO League Euskadi programaren finala gero eta hurbilago dago. Azken ekitaldi hori hainbat egoitzatan jokatuko da aldi berean, Bilbon, Donostian eta Arrasaten, hain zuzen, eta ohiko hitzordua bihurtu da zientzia eta teknologia maite dituztenen egutegian. Ekimena, ordea, ezinezkoa litzateke hezkuntza-programa hori bultzatzen eta babesten duten erakunde laguntzaileen parte-hartzerik gabe. Lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da FIRST LEGO League Euskadi. 14. edizio hau Euskadiko 40 entitatek babesten dute, horien artean hainbat enpresak, unibertsitatek, ikerketa-zentrok eta erakundek. Guztiek helburu bera partekatzen dute: 6 eta 16 urte arteko euskal ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak piztea.

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da programaren antolatzailea, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostia Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. Erakundeen aldetik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta hiru foru aldundiek, prestakuntza-tailerrak eman dituzten 21 entitatetako profesionalek eta beste 15 antolakundek babesten eta laguntzen dute programa. Euskadin, STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika, ingelesezko sigletan) erreferentziazko programa gisa sendotu da, lankidetza publiko-pribatuari esker.

Hainbat eragilek hezkuntza-programa osoa eskaini diete Euskadiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiei, eta orain, gainera, herritar guztien eskura jarri da programa hori, esteka honen bidez. Eragile horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: ospe goreneko ikerketa-zentroak (BCAM, Basque Center for Applied Mathematics), teknologia-zentroak (Tecnalia, adibidez), hainbat enpresa (Arteche, EPowerLabs, Iberdrola, Ormazabal eta Bilbao Portlab); Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta UPV/EHU; erakundeak (Donostia Sustapena, Energiaren Euskal Erakundea eta Energiaren Klusterra).

Aipatutakoez gain, beste 22 laguntzaile ere izan dira FLL Euskadi ekimenaren torneo honetan: Alzola, Ausolan, BBK, Bengoa Ikus-entzunezkoak, CAF, Dominion Global, Erreka, Fagor, Iberdrola, ITP Aero, Laboral Kutxa, Maier, Mondragon Korporazioa eta Xenon enpresak; CIDETEC eta Ikerlan teknologia-zentroak; Ecomagnet start-upa; EASO Politeknikoa lanbide heziketako zentroa; Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola, Tecnun eta Bilboko eta Arrasateko Udalak, hain zuzen ere. Esparru askotako laguntzaileak indarrak batuz, gazteenen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko.

Martxoaren 4an egingo da Euskadiko finala

FIRST LEGO League Euskadi programaren finala martxoaren 4an jokatuko da, larunbatez, hiru antolatzaileen egoitzetan: Deustuko Unibertsitatean, Donostia Sustapenaren egoitzan eta Mondragon Unibertsitatean. Hiru lurralde historikoetako 2.092 ikaslek parte hartuko dute final horretan, 128 taldetan banatuta: hala, gazteek beren berrikuntza-proiektua, beren robota eta balioetan hezteko proposamena aurkeztuko dituzte epaimahai baten aurrean. Aurten, erronka hau izan dute ardatz proiektuak lantzeko: energia jasangarriaren etorkizuna. Deialdi honetan 42 ikastetxe ariko dira, horietatik 5 berriak: Bizkaiko 28, Gipuzkoako 8 eta Arabako 6.

Aurtengo edizioan, pandemiako bi urteen ondoren, FIRST LEGO League ekimenak aurrez aurreko formatua berreskuratu du, inolako murrizketarik gabe.

 

FIRST LEGO League Euskadi 2023 programaren laguntzaileak:

Unibertsitateak

  • Deustuko Unibertsitatea
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Tecnun – Ingeniaritza eskola. Nafarroako Unibertsitatea
  • UPV/EHU

Ikerketa eta teknologia-garapenerako zentroak:

  • BCAM, Basque Center for Applied Mathematics
  • CIC energiGUNE
  • CIDETEC
  • Ikerlan
  • Tecnalia

Enpresak:

  • Alzola
  • Arteche
  • Ausolan
  • BBK
  • Bengoa Ikus-entzunezkoak
  • Bilbao Portlab
  • CAF
  • Energiaren Klusterra
  • Dominion Global
  • EASO Politeknikoa
  • Ecomagnet
  • EPowerLabs
  • Erreka
  • Fagor Taldea
  • Iberdrola
  • ITP Aero
  • Laboral Kutxa
  • Maier
  • Mondragon Korporazioa
  • Ormazabal
  • Xenon

Erakundeak:

  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Donostia Sustapena
  • Bilbao Kirolak – Bilboko Udala
  • Arrasateko Udala

Innobasque – FIRST LEGO League Euskadi 2022-2023

 

Partekatu albiste hau