Ekitaldian “Eraldaketaren emozioa” liburua aurkeztu da, Elsa Punset, adimen emozionalean aditua denaren hitzaurrearekin eta Adimen Emozionalaren Partzuergoko kide diren bederatzi pertsonak landua. Gainera Vicinay Cadenas enpresak bere kasua azaldu du.


Nota de prensa (PDF, 863 Kb)

Bilbon, 2011ko apirilaren 12an. Berrikuntzako Euskal Agentziak eta Adimen Emozionalaren Partzuergoak (AEP) “Eraldaketaren emozioak” antolatzen duten jardunaldian azaldu da adimen emozionalak eta gaitasun sozioemozionalen garapenak nola laguntzen duten pertsonak eta enpresak eraldatzen, nola eginarazten diguten erakingorragoak izatea norbanakoaren eta taldearen ikuspegitik, sortzen dituzten dinamikak, zeinetan berdintasunak eta sormenak berrikuntza-ekipoak eta lidergo partekatua sortzeko ekarpenak egiten dituzte. Gertaerak honrrek, “Innobasqueko Astearteen” baitan Euskal Irrati Telebistaren (EITB) lankidetza izan du.

Ekitaldian zehar “Eraldaketaren emozioa” liburua aurkeztu da, Adimen Emozionalaren Partzuergoaren ekipoak landua eta Elsa Puset adimen emozionalean aditua den adituak hitzaurrez hornitua. Familia baten eta haren negozio txikiaren historiaren bitartez, adimen emozionalaren eta hura ezartzearen adigaiak mamitzen dira, nola persona mailan hala enpresa mailan.

Adimen emozionala norberaren sentimenduak eta besteenak ezagutzeko eta haiek erabiltzeko gaitasuna da. Terminoa Daniel Golemanek ezagutarazi zuen 1995ean. Haren ezaugarriak hauek dira: geure burua motibatzeko gaitasuna, ahaleginean irautekoan gerta litezkeen frustrazioak gorabehera bulkadak kontrolatzekoa, saritzeak geroratzekoa, geure gogo-aldarteak arautzekoa, larridura gure lamen arrazionaletan tarteratzea saihestekoa, eta besteekin enpatizatu eta haiengan fidatzekoa.

Jardunaldian hauek esku hartu dute: José María Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia; José Antonio González, Sycom Training Systemseko lehendakaria; Olga Gómez, Adimen Emozionalaren Partzuergoko dinamizatzailea eta Innobasqueko proiektuburua; Leire Gartzia, Psikologian doktorea, Berdintasun-eragilea eta liburuaren egilekidea; Iñaki Pérez, Ayla Searchingeko zuzendaria eta liburuaren egilekidea; Noelia Cuadrado, Vicinay Cadenasko Giza Baliabideen arduraduna; eta Leire Bilbao, Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako zuzendari nagusia. Horiek guztiak AEPko kideak dira eta, bakoitzak bere ikuspuntutik, azaldu dute nola adimen emozionalak sustatzen duen antolaera eraldatzea eta enpresa berritzea.

Jardunaldian kasu praktiko bat azaldu da, Vicinay Cadenas industria-enpresarena. Haren Pertsona Arduraduna, Noelia Cuadradok oharrarazi du “pertsonengan oinarritutako kudeaketa bat egiten dugula. “Emotalentu” terminoa asmatu dugu, zeinek konbinatzen baititu pertsonen talentua enpresa-erronkak norberaren gain hartu eta ebazteko. Mundu ikaragarri aldakor batean balioa ematen diogu “emotalentuari” Vicinay Cadenas epresa-proiektuaren iraunkortasuna errazteko. Komunikazioa lantzen dugu eta antolaera guztiarekin partekatzen dugu enpresa-proiektua”.

Azkenik, bertaratuek esku hartu dute partaidetza-dinamika oso aberasgarri batean, zeinean, 5-6ko pertsona taldetan lan eginez, gogoeta egin baitute emozioen kudeaketa abiarazteko funtsezkoak diren puntu batzuei buruz.

Adimen Emozionalaren Partzuergoa
Adimen Emozionalaren Partzuergoa, AEP, 75 antolaerak eta 120 pertsona baino gehiagok osatutako kolektibo bat da, zeinek aktiboki lan egiten baitu ikertzeko, esperimentatzeko eta pertsonengan berrikuntza eta kooperazioa bultzatzeko, elementu gakoak baitira pertsonaren eta lanbidearen garapenerako eta ekipoen errendimendu hoberako. Berrikuntza eta eraldaketa ere sustatzen ditu pertsonak tarteko diren antolaeretan eta ingurune sozialetan.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” ekimenaren barruan kokaturik dago, zeinek hilero deialdia egiten baitie berrikuntzaren egile nagusi direnei, dibulgazio-foro ireki batera, bertan euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren eta komunikabideen erdigunean kokatzeko.

Partekatu albiste hau