Euskal berrikuntza-sistemaren lehen kanpo-ebaluazioa da, nazioarteko estandar batekin burutua, munduko 34 estatu garatuenek bermatua. Diagnostiko honetan Euskadik berrikuntza-gaian dituen gaitasunak eta ahalmenak agerian jartzen dira.


Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)

Azterlan hau OCDE/ELGEren Erregio Garapeneko Politika Batzordeak onartu du eta aldez aurretiko estandarren maila jaso egin du. Ondorioz, Euskadi erreferentzia bihurtu da herrialde garatuetan berrikuntzaren erreferente den OCDE/ELGEren “Erregioak eta Berrikuntza Politikak” Txostenerako.

OCDE/ELGEEri buruz

Ekonomia Lankidetza eta Garapen Erakundea (OCDE/ELGE) nazioarteko lankidetza-erakunde bat da, 34 estatuk osatua, munduko pertsona guztiengan ekonomia eta ongizate soziala hobetuko duten politikak sustatzearen helburuarekin. OCDE/ELGE munduko foro eragileenetako bat bihurtu da eta bertan aztertzen eta finkatzen dira orientabideak nazioartean garrantzia duten gaiei buruz hala nola ekonomia, hezkuntza eta ingurumena. Erakunde honek etengabe argitaratzen ditu lan-agiriak, estatistikak, txostenak, liburuak eta laguntza- eta erreferentzia-materialak. OCDE/ELGEren jarduera guztiak estatistikaz bermaturik daude. www.oecd.org

PRENTSA DEIALDIA

  • DEITZAILEA: Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentzia
  • GAIA: “Euskadiko eskualde-maila berrikuntzako OCDE/ELGEko ikerketa”-ren aurkezpena

 

  • EGUNA: Osteguna, 2011ko apirilaren 7a
  • ORDUA: 16:00etan
  • TOKIA: VIP Aretoa. Euskalduna Jauregia Abandoibarra zumarkalea, 4. Bilbo
  • HIZLARIAK:
    • Pedro Luis Arias, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen eta Ikerkuntzako sailburuordea
    • Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea
    • Mario Marcel, OCDE/ELGEko zuzendariordea Gobernabide Publikoa eta Lurralde Garapenerako Zuzendaritzan
    • Karen Maguire, OCDE/ELGEko Eskualdeko Berrikuntza unitateko burua
    • Joseba Jaureguizar, Tecnaliako zuzendari nagusia
    • Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia

Partekatu albiste hau