2.000 pertsona baino gehiago -alderdi guztietatik etorritako artehartzaileek,
haien familiek, boluntarioek, eta ikusleek oro har- gainezka jarri dute UPV/EHUko Paraninfoa.


  • José María Villate, Innobasqueko zuzendariak, kontsideratzen du “arrakasta bat dela gazteek erakutsi duten inplikazioa eta suharra, izan ere agerian jarri dute zientzialari eta teknologoen harrobi bikaina dugula”.
  • 2.000 pertsona baino gehiago -alderdi guztietatik etorritako  artehartzaileek, haien familiek, boluntarioek, eta ikusleek oro har- gainezka jarri dute UPV/EHUko Paraninfoa.
  • FIRST LEGO LEAGUE (FLL), Innobasquek, sustatua nazioarteko torneo bat da zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen dituena, bai eta berrikuntza, sormena eta ekipo-lanaren balioak ere.


Bilbo, 2011ko martxoaren 12. 2.000 pertsona baino gehiago izan dira FIRST LEGO LEAGUEren espainiar final handiaren deiari erantzunez etorriak eta izan ere gaurko egun osoan zehar ospatzen ari da Bilboko Bizkaia Aretoan  UPV/EHUko Paraninfoan). FIRST LEGO LEAGUE robotikako nazioarteko lehiaketa bat da 9 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua, aldi berean mundu guztian egiten dena. 32 ekipo 300 eskolaume baino gehiagorekin eta 120 boluntario baino gehiagoko sare batekin (epaileak, epaimahaikideak, “floaters”, etab.) esku hartzen ari dira lehiaketaren fase honetan. Senideak eta biharko zientzialariak eta teknologoak nolakoak diren eta zer egiten duten ikustera etorri diren pertsona andana bat ere etorri zaie laguntzera.

José María Villate, erakunde antolatzailea den Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, kontsideratzen du torneoa “erabateko arrakastarekin ari dela garatzen gazteek erakutsi duten inplikazioa eta suharrarengatik, izan ere agerian jarri dute zientzalarien eta teknologoen harrobia bikaina dugula. Biharko berritzaileak gaur hemen ditugu, FIRST LEGO LEAGUEaren finalean, Bilbon”. Villatek nabarmendu du, halaber, “aurkeztutako proiektuetako bakoitzaren kalitateari berrikuntza, sormena eta freskotasuna maila berean darizkiola. Horrek geroarekiko baikorrak izatera garamatza, esku onetan egongo gara”.

Inaugurazio dibertigarriaren ondoren, Iñaki López telebistako aurkezle ezaguna  eta Gemma Martinez aktore ezagunarekin hasi da lehiaketa. Biak etorkizuneko  ientzialariak animatzen saiatzen dira giro at egina sortuz. Nerbioak dardara bizian  irela, ekipoak indarrak neurtzen ari dira mahaietan noz aurrez aurre baitaude neska-mutikoek diseinaturiko eta programaturiko robotak, eta aldi berean jarraibidea ematen dute ekipoan nola lan egin eta azaldu egiten diote beren zientzia-proiektua epaimahai kualifikatu bati, eskura dituzten tresna guztiak erabiliz: prototipoak, multimedia teknikak, ikus-entzunezkoak, antzerkiemankizunak, mozorroak….

Jai-giroa

Azpimarratzekoa da ekipo guztien artean sortu den jai- eta kirol-giroa, oraingo aldian Biomedikuntza erronkari aurre egiten dion honetan. Gazteek ingeniaritza biomedikoaren abangoardia arakatzen dute lesioak sendatzeko, aurredisposizio genetikoak, eta gorputzaren ahalmena maximalizatzeko era berritzaileak aurkituz, bizimodu osasungarriagoa eramateko asmoz.

Ekipo sarituen izena gaur arratsaldean jakingo da sarien banaketa zeremonian eta 18:30etatik aurrera izango da. Erabateko txapelduna lehiaketako ekipo osoena izango da, hau da, puntuazio handiena lortzen duena. Honako sari hauek ere emango dira: proiektu zientifiko hoberena, proiektu tekniko hoberena, roboten mahaiko txapelduna, ekipo-lan hoberena, FLL balioen espiritua, promesa gazteak, denentzat diseinu hoberena eta entrenatzaile hoberena. Ekipo esku-hartzaileetako kide guztiek, entrenatzaileak barne, domina bat jasoko dute gainditu behar izan duten torneoaren faseetan denek erakutsi dituzten berrikuntza-, sormen- eta ekimen-maila altuagatik. (Gogorarazi nahi diegu komunikabideei 19:00 baino lehen helaraziko diegula ekipo irabazleen zerrenda).

Erabateko irabazleak erabakiko du St. Louisen (Estatu Batuak) izango den World Festivalean apirilean esku hartuko duen edo Eindhovengo (Holanda) europar txapelketan. Gainerako ekipo sarituek beren hautagaitza aurkeztuko dute nazioarteko torneoetarako eta horretarako azken kopurua FLL Espainiari esleituko zaion postu-kopuruaren araberakoa izango da.

Zer da FLL ?

FIRST (For Inspiration and Recognition of Science and Technology) LEGO LEAGUE kirol-formatua duen nazioarteko torneo bat da zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen dituena, bai eta berrikuntza-, sormen-, eta ekipo-lanaren balioak ere. Torneoaren xedea hezi, dibertitu eta , batez ere, neska-mutikoak motibatzea da. Torneo hau urtero egiten da 1998tik. Oraingo aldi honetan 155.000 eskolaume baino gehiagok esku hartzen dute 60 herrialdetan, 12.000 ekipo baino gehiagotan sailkaturik. Antolaerak nazioarte-mailan 40.000 boluntario baino gehiago mobilizatzen ditu mundu guztian dauden 400 torneoen inguruan.

Kooperatzaileak

Innobasquek eragile estrategiko askoren inplikazio eta lankidetza izan du halano la Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioarena FECYTen bitartez (Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa); Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitateen Sailarena; Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarena; UPV/EHUarena; Euskaltel; Iñaki Goenaga Fundazioarena; GMV eta Tecnalia eta Gaiker-IK 4 teknologia-zentroena.

GMV

Espainiako teknologia konpainia GMV da Espainiako FIRST LEGO League-ren babesle nagusia 2007az geroztik, eta proiektua babesten du arrakastatsua izan dadin. GMV Espainiako teknologia talde bat da, 1984an sortua, kapital pribatua du eta nazioarteko presentzia. Arlo aeroespazialean lan egiten du, segurtasunean, garraioan, telekomunikazioetan eta informazioaren teknologietan. 750 profesional baino gehiagorekin, konpainiaren hazkunde-estrategia etengabeko berrikuntzan oinarritua dago, eta bere fakturazioaren %10 I+G+b-ra bideratzen du. Horren haritik, GMV bosgarren postuan dago Espainiako enpresa guztien artean itzulkin edo erretornuaren arabera Europar Erkidegoko Ikerketarako Seigarren Esparruprograman, eta nazioarteko patente asko ditu. Gaur egun, GMV munduko sateliteen Kontrol Guneen hornitzaile nagusietako bat da, eta garraio publikorako sistema telematikoen lehen hornitzailea da.

(www.gmv.es)

Partekatu albiste hau