EBeko Erregioen Batzordeak Innobasqueren “Baikor Zahartzea” ekimenari ekingo dio azterlan-kasu bezala Foroko mahai-inguru batean. Topaketak agerian jarriko du Estatu kideentzako nolako erronka izango den etengabe zahartzen ari den biztanleria eta arreta berezia eskainiko die erronka horri aurre egiteko bultzatzen dituzten tokiko eta erregioko estrategiei eta ekimenei berrikuntza sozialatik, Innobasquek proposatzen duen bezala.
Prentsa oharra es-eu (PDF, 373 Kb)
Innobasquek biztenleriaren etengabeko zahartzearen aurreko bere ikusmoldea eta jarrera hartzea aurkeztuko ditu Europako Batasunean
Zamudio, 2011ko maiatzaren 9. Luis Maria Ullibarri, Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziaren Berrikuntza Sozialeko Arloko zuzendari nagusiak, bihar, maiatzaren 10ean, esku hartuko du, Bruselan “Berrikuntza soziala: ikusmolde europarra, tokiko ekintza” Europako Batasuneko Erregioen Batzordearen Foroan. Ullibarrik azalpenak emango ditu Foroak azterlan-kasu bezala hartu duen “Zahartze aktiboa: toki-mailako hurbiltze berritzaileak” “Baikor Zahartzea” Innobasqueren ekimenaz.
EBeko Erregioen Batzordearen Foro honek berri emango die ekitaldian esku hartuko duten tokiko eta erregioko agintariei –250 ordezkari baino gehiago bertaratzea aurreikusirik dago- berrikuntza sozialaren eremuan dauden kontzeptu berriez eta aukerak aurkeztuko dizkie hura abiarazteko beren gizarte-politiketako estrategietan. Topaketak agerian jarriko du Estatu kideentzako nolako erronka izango den etengabe zahartzen ari den biztanleria eta arreta berezia eskainiko die erronka horri aurre egiteko bultzatzen dituzten tokiko eta erregioko estrategiei eta ekimenei berrikuntza sozialatik, Innobasquek proposatzen duen bezala.
Zahartze aktiboa
Zahartze aktiboa da EBak aurre egin beharreko eta Europa 2020 Estrategian jasota dagoen erronketako bat da. Izatez, Europar Batzordea 2012ko aitorpena jendarteratzeko zorian dago Zahartze Aktiboaren Urte Europar bezala.
Kontzeptu horrek baditu bere baitan kontuan izan beharreko zenbait gai eta dagoeneko Innobasquek aurreratu zituenak gizarte-berrikuntzako bere estrategiaren aurkezpenean: gizarte-integrazioa, osasun fisiko eta mentala, kultura- eta lanbide-bizitzan parte-hartzea, etab.
Innobasqueren proposamena: zahartzea, berrikuntzarako aukera bat
Luis Maria Ullibarrik azalduko duen Innobasqueren “Baikor Zahartzea” ekimenaren planteamenduaren ildotik, “zahartzea prozesu dimentsioaniztuna da, aukera sozial eta ekonomikoetarako iturri bezala ikusi behar dugun lorpen pertsonal eta sozial bat”.
Euskadi da Europako hirugarren lurralde zahartuena, eta 27en Europako biztanleria demografikoki zaharrenetako bat erakusten ari da, eta aldi berean haur-biztanleria baxuenetakoen artean dago. Horren ondorioa izango da 2030 uretrako euskal biztanleria zertxobait urrituko dela (-%0,4) eta era esanguratsuan gehituko duela bere mendekotasun ekonomikoa. Hartara, 65 urtez gorako pertsona bakoitzeko 2,2 pertsona izango dira lan egiteko adinean, gaur egun dauden 3,5en aurrean.
Ondorioz, 2030ean Euskadik duen mendekotasun-ratioa %28,75ekoa izango da, eta horrek eragin ezkorra izan dezake gure lehiakortasunean eta sostengaezin bihurtu gaur egun dugun sistema, zeren ez baikara gai izango aurre egiteko egoera honek sortzen dituen gizarte-kostuei aurre egiteko. Horregatik berrikuntzara jotzea beste biderik ez da geratzen.
Innobasque sarean aditu desberdinak egiten ari diren lanetik ateratzen diren ondorio nagusietako bat da gaur eguneko zahartze-politikek ez dituztela behar adina kontuan hartzen hiritarren iritziak. Politika eta programa konbentzionalen aurrez aurre, bestelako estrategia bat dela beharrezkoa kontsideratzen da, berrikuntza sozialeko prozesuen ikuspegitik planteatua, behar demografikoei eta sozialei, gaurkoei eta gerokoei erantzuna emango diena.
i-Taldea eta Housing Proiektua
Ullibarrik azalpenak emango ditu Innobasqueren lan-metodologiari buruz eragile sozial, ekonomiko, zientzia eta teknologiazkoak eta instituzionalak biltzen dituzten lantegien (i-Talde) bitartez, eta horiek ideiak sortzen dituzte arazoak konpontzeko eta soluzio berritzaileak bilatzeko. Horietako i-Talde bat duela bi urte zahartze-barrutian ari da lanean.
Talde honek lan-lerro izan litezkeenak ireki ditu honako gaiei buruz: zahartzeari buruzko prestakuntza, gizarte-segmentu desberdinei buruzko sentiberatzea, zahartzearen aurreko bakoitzaren konpromisoa, adinarekiko ingurune lagunkoiak, belaunaldien arteko harremanak heziketa-zentroak baliatuz, zerbitzuen eta programen diseinuak ez adinean baizik eta pertsona guztien bizi-kalitatean oinarrituak, besteak beste.
Parez pare, Innobasque, lankidetza publiko eta pribatuko Housing Proiektuan ari da esku hartzen, eta horren helburua beharrezko ezagutza sortzea da behar bezala zahartzeko etxebizitzak eta inguruneak diseinatzeko, programa desberdinen esku-hartzea eskatuko dutenak: gizarte eta osasungintzan, eraikuntzan, garraioan, merkataritzan, hezkuntzan, aisian…
Zer den Erregioen Batzordea
Erregioen Batzordea Europako batasuneko kontsulta-organo bat da egoitza Bruselan duena eta EBeko erregio- eta toki-agintarien 344 ordezkarik osatua. Europako Batasuneko Kontseiluak, Europako Parlamentuak eta hezkuntza, gazteria, kultura, osasun publikoa eta abarreko gaietan Europako Batzordeak kontsultatzen du.