Mundu guztiko 400 goi-exekutibo baino gehiago izango dira CLEANTECH FORUM EUROPE-ren bederatzigarren edizioan; nazioarteko topaketa berezi horretan teknologia garbiekin zerikusia duten enpresa-proiektu berritzailetan inbertitu eta negozioak egiteko aukera izango da.

  • Paris, Amsterdam, Konpenhagen, Frankfurt eta Munichen, eta aurten, Bilbok gainditu egin ditu hautagaiak diren Helsinki eta Trieste.

Prentsa oharra deskargatu (PDF, 141 Kb)

Zamudio, 2012ko irailaren 14a. Bilbo egoitza izango da, 2013ko apirilaren 16tik 18ra bitartean, CLEANTECH FORUM EUROPE-ren bederetzigarren edizioarena, eta irismen globaleko topaketa horretan teknologia garbiekin zerikusia duten 400 goi-exekutibo baino gehiago bertaratuko dira. Gertaera hori Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak Euskadin dagoen bultzaturiko Southern Europe Cleantech Hub-en garapen-planaren osagaia da, eta hain zuzen ere toki horrek elkartu eta konektatu egiten ditu teknologia garbien merkatuko irismen globaleko negozio berritzaileen aukerak sortu eta haztea errazten duten elementu bakarrak.

Richard Ypungman, Cleantech Group

Hala erabaki dute gaur goizean Zamudioko Zientzia eta Teknologiako Parkean Richard Youngman, Cleantech Groupen Europa eta Asiako zuzendari kudeatzailearen eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziako, Bilboko Udaleko eta Eko-berrikuntzako Aditu Batzordeko ordezkarien, hau da, erreferentziako 20 enpresa-, teknologia- eta erakunde-antolaera baino gehiagoko talde batekoen bileraren ondoren: bertakoak dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Saila, Degremont, Iberdrola, Gamesa, Repsol YPF, Mondragon Corporacion, CAF, Idom, Sener, Grupo Ormazabal, Arteche, CIE Automotive, Gestamp, Mercedes Benz, ZIV, Ibermática, Kutxabank, Tecnalia, IK4 Research Alliance, Cener, Deloitte eta B+I Strategy.

CLEANTECH FORUM EUROPE aldez aurretik Londresen (2) egin da, Parisen (2), Kopenhagenen, Frankfurten eta Amsterdamen, Cleantech Groupen antolatuta, eta azkenik Bilbo hautatu dute 2013ko edizioan abegia egiteko hiri bezala. Bizkaiko hiriburuarekin batera Helsinki (Finlandia) eta Triestre (Italia) zeuden topaketa hori hartzekotan. Topaketa antolatzeko Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Bilboko Udalaren laguntza agerikoa duenak, Cleantech Groupek Innobasque izango du tokiko bazkide estrategiko gisa.

Teknologia garbiak irismen globaleko proiektu bat dira 2020 arte zuzenean 15.000 eta 25.000 lanpostu sortzeko gaitasuna dutenak Euskadin, izan ere gihar finantzarioa duen herrialde erakargarria da, erakunde publikoen, unibertsitateen, ikertegien, teknologia-korporazioen eta puntareneko enpresen lankidetza duena teknologia garbien industrian. Hain zuzen ere alderdi hori izan da balantza Bilboren alde makurrarazi duena, finlandiar eta italiar beste aukera horien aurrean.

Southern Europe Cleantech Hub, Innobasquek bultzatua, joan den apririleko hilean Munichen (Alemania) aurkeztu zuten azkeneko CLEANTECH FORUM EUROPE-n eta horrek laguntza garrantzitsua eman zion teknologia garbien nazioarteko merkatuetan estrategikoki kokatzen, mundu guztian urtero egiten diren transakzio ekonomikoetan 9.000 milioi dolar monitorizatzen dituen industria delarik. Municheko Forumak 416 partaide izan zituen 258 erakundetakoak eta 35 herrialdetatik etorritakoak. Alemaniako topaketan parte hartu zuten ehunen bat erakunde arrisku-kapitaleko entitate inbertitzaileak izan ziren, 78 enpresa izna ziren, 17 start-up eta 26 korporazio handi, hala nola Ikea, E.on, RWE, Siemens, Veolia, 3M, Air Liquide edo EDF.

Zer da Cleantech Group?

Cleantech Group (www.cleantech.com) enpresa-talde aitzindaria da teknologia garbien sektorean eta mundu guztian aholkularitza-zerbitzuak hornitzen dizkiena korporazio globalei, inbertitzaileei, enpresaburuei, gobernuei eta politikariei; merkatuaren ikerkuntza eta sektorerako gertaldiak antolatzen ditu. 225 baino erakunde inbertitzaile baino gehiago ditu 20 herrialde baino gehiagotan eta 3.100 enpresa baino gehiago “clean technologies”ekin zerikusia dutenak. Era berean ikerkuntzen ondorioak eta analisiak hedatzen ditu topaketa eta mintegi birtualen bitartez.

Zer da Cleantech?

Teknologia garbiak harremanetan daude errentagarritasun ekonomikoa eta ingurumen-inpaktu ezkorra murriztea konbinatzen dutenak, aberastasuna sortzeko ikuspegi trinkoak dituen industria bat eratuz: haren barruan daude energia-teknologiak (berriztagarriak, sareak eta biltegiratzeko azpiegiturak eta energia-kontsumoko efizientzia), mugikortasun jasangarrikoak, material berriak, ura eta hondakinak birziklatu eta kudeatzea, bioerregaiak, berotegi efektuko gasak igortzea, nekazaritza jasangarria, etab.

Partekatu albiste hau