2012. urtean Euskadi Europako Hamar Onenen artean kokatzeko helburua inoiz baino eskurago dago jadanik. Izan ere, atzo bertan Eustat-ek eman zituen datuen arabera, EIS 2008 Berrikuntzari buruzko Europako Indizeak 0,49 balorea eman dio Euskadiri, eta horri esker, Europa Batasuneko 27 herrialderen artean 11. tokia lortu du.


 
Horrez gainera, Europako 0,48 batezbesteko indizea gainditu egin dugu, eta erosotasunez kokatzen gara Europan berrikuntzan sendo errotutako herrien artean.

Datu hauen argitan, Innobasque-k bere poza agertu nahi du azken garai
honetan erakunde publiko, enpresa, eragile teknologiko eta zientifikoek eta era
guztietako erakundeek Euskadin berrikuntza bultzatzeko egin duten
ahaleginarengatik. Izan ere, honi guztiari esker emaitzak jasotzen hasi gara
eta beraz, posizio berri honek esangura berezia du, 2012. urteari begira
ezarritako estrategian aurrerapauso nabarmena ekarri duelako. Urte horretan,
Euskadi lehen hamar herrialde onenen artean izatea nahi dela gogoratu behar da.

Eustat-ek egindako
balorazio estatistikoaren arabera, Euskadi “Berrikuntza Altuko herrialdeen
taldean” kokatzen da, eta gurekin batera Austria, Irlanda, Luxenburgo, Belgika,
Frantzia eta Herbehereak daude. Berrikuntzako Liderren artea, berriz, Suedia,
Finlandia, Alemania, Danimarka eta Erresuma Batua daude.

European Innovation Scorboard
izeneko honek herrialdeak sailkatzen ditu indize sintetikoa erabiliz,
berrikuntzari lotutako jarduerak garatzeko duten gaitasuna neurtzeko.
Europa  osoan hauxe da sistema
erabiliena, eta 2008. urtean berrikusi egin dute, bertako ekonomien egitura eta
egoera berrietara bere adierazleak egokitzeko. Europako Batasuneko 27
herrialdeak eta Kroazia, Turkia, Norvegia eta Suitza hartzen ditu barne, eta
hiru talde nagusietan egituratzen da. Guztira 29 adierazte ditu, berrikuntzari
buruzko zazpi dimentsiotan.

Partekatu albiste hau