Bihar egingo den jardunaldi berriemailearen bitartez, azaroaren 20an, Bilboko Iberdrola Dorrean (9:30etatik 13:00 arte) Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak; Spri Taldeak; Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Enterprise European Network (EEN) sareak 2013rako I+G+b proiektuen nazioartekotze-deialdi berriak jakinaraziko dituzte, zeinen bitartez finantzazioa lor baitaiteke nazioz gaindiko I+G proiektuak burutzeko, hau da, Europako Batasuneko beste herrialde eta erregio batzuekiko elkarlanean. ERA-NET proiektua da, Europar Batzordearen ekimen bat ikerkuntza- eta garapen-gaian lankidetza sustatzeko europar herrialde eta erregioen artean, eta bertan Euskadi erreferentziako erregio bezala agertuko da. Gaur aurkezten diren ERA-NETen deialdi berriek elikadura jasangarria eta garraioari buruzko programak ditu bere baitan berritasun bezala.
- Euskadi erreferentziako erregioa da ERA-NET proiektuan, ikerkuntza- eta garapen-gaian europar herrialde eta erregioen artean lankidetza sustatzen duen Europar Batzordearen ekimen bat den horretan, eta errendimendu handiko fabrikatze-deialdietan duen partaidetza handiarengatik nabarmentzen da.
- 2011n, nazioz gaindiko 48 proiektuk 9,45 milioi euro mobilizatu zituzten. Deialdi horietan urtero parte hartzen duten euskal enpresen guztizkotik, eteen ehunekoa %85-90koa da.
- Gaur aurkezten diren ERA-NETen deialdi berriek elikadura jasangarria eta garraioari buruzko programak dituzte beren baitan berritasun bezala.
Zamudio, 2012ko azaroaren 19a. Euskadik parte hartzen duen ERA-NETetan (fabrikazioa, materialen zientzia eta ingeniaritza, bioteknologia, merkatu liderrak eta eko-berrikuntza) euskal industriaren lehiakortasuna desberdindu eta laguntzearen deberdintze-estrategietako eremu nagusietan zentraturik daude, errendimendu handiko fabrikazioko euskal enpresak nabarmentzen direlarik. ERA-NET oinarri duten proiektuek nazioarteko lankidetza gehitzeko aukera eman dute Enpresen I+G-ean, eta arrakasta-tasa %30ekoa izan da.
2011n 76 euskal enpresa mobilizatu ziren, eta haietarik % 90 eteak ziren. Guztira, 2006tik 2011ra ia 34 milioi euro mobilizatu ziren, ekimen honetan, eta 9,45 izan zirelarik 2011ko ekitaldikoak soilik, zeinetan euskal enpresek nazioz gaindiko 48 proiektutan parte hartu baitzuten.
Biharko jardunaldiko parte-hartzaileak: Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia; Edorta Larrauri, Eusko Jaurlaritzako teknologia-zuzendaria; Xabier Maidagan, Innobasqueko nazioartekotze zuzendaria eta Javier Gabilondo, Spri Taldeko EEn Euskal Zerbitzuaren koordinatzailea; Antton Alza, Elika- Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundaziokoa, eta Pierre Fiasse, Valoniako National Contact Point-ekoa (NCP), besteak beste.
Fiassek Euskadiren eta Valoniako belgikar erregioaren arteko lankidetza-aukerez hitz egingo du, izan ere oso aktiboa izan da haren partaidetza ekimen hauetan. Jardunaldian zehar euskal proiektuei buruzko informazioa jasoko da lankidetza bilatuz eta 2013ko urtarrilean, han, Valonian, antzeko jardunaldi batean aurkeztuko dira. Era berean aukera izango da pertsonalki harremanetan sartzeko ERA-NET desberdinek Euskadin dituzten arduradunekin, xehetasun bereziagoak lortu eta deialdiei buruzko zalantza zehatzak argitzeko.
Hartara ERA-NET lanabes oso baliagarri bezala aurkezten da eteek lehen urrats bat egin dezaten beren nazioartekotze-prozesuan eta ondoren tamaina handiagoko programatara jotzeko gai izan daitezen. Enpresen I+G+b-aren nazioartekotzea haien lehiakortasuna hobetzen laguntzen duen ekintza estrategiko bat da, garapen teknologikoen eta ez-teknologikoen lider izateko aukera emango dion ingurune global batean kokatuz, merkataritza-ustiapeneko emaitzak hobetuz eta merkatu berrietan sartuz.