3.000 pertsona inguruk berrikuntzaz blai egin dituzte Bilbon Euskalduna jauregiko 8.000 metro koadroak, bertan izan baita Global Innovation Day-ren laugarren edizioa: 27 hitzaldi, 41 txoko eta 39 tailer (1.270 lagunentzat).

  • Iñigo Urkullu lehendakariak egunean zehar berrikuntza-foro handi honen laugarren edizioko txokoak eta tailerrak ikusiko ditu, eta gero Innobasqueren Batzar Nagusiari emango dio hasiera, esparru honetan egingo baita.
  • “Berrikuntza etorkizunaren motorra da”, aitortu du Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, “euskal berrikuntzaren jaialdiaren” hasierako saioan, antolaketan 108 erakundek hartu dutelarik parte.
  • Jardunaldian zehar gai hauek aztertu dira: ekonomia zirkularra, elkarlaneko kontsumoa, lidergoa, fabrikazio aurreratua, energia, osasuna, teknologia, hezkuntza, marketina edo berrikuntza-tresnak.

Prentsa-oharra (PDF, 544 Kb)Agazkia 1Argazkia 2

Bilbo, 2015eko ekainaren 3a. 3.000 pertsona inguruk hartu dute parte Global Innovation Day-n, euskal berrikuntzaren jaialdian, 108 erakundek lagundu dutelarik foro hau arrakastatsua izan dadin, izaten ari den bezala. Hasierako ekitaldian, Alberto Garcia Erauzkinek, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, nabarmendu duenez, hain zuzen erre, hitzordu honen arrakasta “Innobasque sareko parte izan nahi dutenen lankidetza eta ekarpenen batura” da, eta “berrikuntza etorkizunaren motorra dela” erantsi du. Hasierako ekitaldian izan dira, baita ere, Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendaria; José María Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariorde nagusia; Asís Canales, Iberdrolako Erosketa zuzendaria; Alex Bengoa, Iñaki Goenaga Teknologia Zentroen Fundazioko lehendakaria; Nerea Lupardo, Euskalteleko Erakunde Harremanetako zuzendaria; eta Ander Pomposo, Ikashub­en sortzaileetako bat eta foroaren antolaketa-batzordeko kidea.

Ondoren, tailerrak hasi dira eta horietan 1.270 pertsonak berrikuntza ikasteko aukera izan dute teknologia, osasuna edo ikaskuntza bezalako gaietan, eta hurbiletik ezagutu ahal izan dituzte berrikuntzaren zenbait metodologia eta lantresna. Aldi berean 41 txokoetan Innobasque sareko erakundeen produktu eta zerbitzurik berritzaileenak ezagutu ahal izan dira.

Arratsaldean zehar Iñigo Urkullu lehendakaria Global Innovation Day-n izatea espero da, topaketa honen esparruan egingo den Innobasqueren Batzar Nagusiari hasiera eman aurretik.

Pertsonak dira funtsezkoak” hitzaldien panelean parte-hartzaile izan dira Josie Gibson, The Catalyst-ekoa, lider eraldatzaileak bultzatzen dituen australiar sarekoa; Fran Chuan, Kalitatearen Espainiako Elkarteko (AEC) Berrikuntza Batzordeko kidea eta berrikuntzaren kulturan aditua; Albert Cañigueral, Ouishare-ren konektorea Latinoamerika eta Iberia-rako eta elkarlaneko ekonomiaren sustatzaile ospetsua; eta Pilar Jericó, Enpresa Antolaketan doktorea, jendearen ahalmena emaitzetara bideratzen espezializatua.

Datorren berrikuntza”n parte-hartzaileak hauek izan dira: Andy Ridley, Holandako Circle Economy-ren zuzendaria eta Planetaren Ordua-ren sortzailea; Elkin Echeverri, Medellíngo (Colombia) Ruta N-ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren zuzendaria, Latinoamerikako berrikuntzaren hiriburu gisa kokatzen ari den hiria; Alex Preukschat, finantza, teknologia eta bitcoin gaietan aditua; Diego Soroa, bilbotar arkitektoa eta EXO gisa ezagutzen diren Erakunde Esponentzialetan aditua; eta Idoia Uriarte,  Euskaltelekoa, IKTak hainbat sektoretara aplikatzen aditua.

Industriaz ere hitz egin da, Euskadiko balio erantsi gordinaren %24 baita bera. Eta hor izan dira Loredana Ghinea, Belgikako SPIREko zuzendaria, Europan industria lehiakorrago baten alde lan egiten duena; Sam Turner, Advanced Manufacturing Park-ekoa Erresuma Batuan, manufaktura aurreratua bultzatzeko ekinbide publiko-pribatua; Cristina Oyón, SPRI taldekoa; Lola Maldonado, CIC Energigune-koa; Jon Ezkerra, CIE Automotive-koa; eta J.I. Ormaetxe, Energiaren  Cluster-ekoa: hauek fabrikazio aurreratua aztertu dute, euskal industriaren lehiakortasuna mantentzeko eta balio erantsi handiko nitxoetan kokatzeko funtsezko elementu gisa agertzen dena.

IKTak osasunaren arloan duten gaitasun eraldatzaileaz aritu dira Daniela Couto, Cell2B-ren sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia Portugalen, ildo terapeutiko berria garatzen ari dena transplanteetan errefus edo arbuioa saihesteko; edo Ángeles Barrios, Philips Ibérica-ko Komunikazio eta Harreman Publikoetako zuzendaria, bere eginkizunen artean duelarik Phillips-en irudia finkatzea osasun eta ongizateko enpresa gisa; Vicomtech IK4-ko Iván Macía; eta San Carlos Unibertsitate Ospitale Klinikoko Julio Mayol. Aztertu da, teknologia berriak onartzeko, nola kontuan izan behar diren erabiltzaileen premiak, eta nola erantzun eman sor ditzaketen kezka sozial eta etikoei.

Smart grid edo sare elektriko adimendunen joerak eta etorkizuna  izan da beste mahai-inguru handiaren gaia, energia baita Euskadiko enpresa-sektore nagusietako bat, eremu honetan lider teknologiko gisa kokatzen ari dena. Horren berri ematen aritu dira M.A. Sánchez Fornié, Iberdrolakoa; Unai Castro, Orkestra-koa; Javier Larrieta, Ormazabal-ekoa; Eduardo Navarro, Iberdrolakoa; Txaber Lezamiz, EEE-EVEkoa; eta Estibalitz Aranburu, Jema Energy-koa.

Azkenik, Basque Project Management komunitatea aurkeztu da, Mondragon Unibertsitatearen eta Innobasque eta bere bazkideen arteko lankidetzaren emaitza. Proiektuen zuzendaritzaz eta horietako profesionalez informazioa eta ezagutza partekatzeko gune bat da. Gaur arratsaldean euskal enpresen Proiektu Zuzendaritzan dagoen Heldutasun mailaz egindako inkestaren emaitzak aurkeztuko dira.

Showcase-n hamar ekintzailek negozio-ideia berritzaileak eta goi-berrikuntzako proiektuak aurkeztu dituzte: Aquila Boards, Atelei, Cocouse, Comparko, Delirium, Demola, Indie Totem, Insopol, Irisbons eta The Makery.

Global Innovation Day 2015-ean parte hartzen dute:

Abogacía Artesana, Addimen Bizkaia, ADN Desing, Advanced Manufacturing Park; Asociación Española de la Calidad, (AEC), Altran, Aquila Boards, Asociación de Derecho Colaborativo de Euskadi; ATE Informática; Atelei Engineering, Azti Tecnalia; Banpro; BBK Fundazioa; Be Up; Begoñazpi ikastola; Bikonsulting; Bilbao Berrikuntza Faktoria; Binary Soul; Bitcoin Comic; CDE-Inteligencia Competitiva; Centro San José de Calasanz; CIC Energigune; CIE Automotive; Circle Economy; Club Ajedrez E4; Cluster de Alimentación; Cluster de Energía; Coach and Play; Coaching Factory; Cocouse, Colegio Carmelitas del Sagrado Corazón; Comparko, Cuantics, Digipen; Demola; Delirium Studios, Diputación Foral de Bizkaia; Durero Estudios; Eide, Enerbide Energía; EQA-European Quality Assurance Spain; Eroski; Mondragon Eskola Politeknikoa (Mondragon Unibertsitatea); Espacio de Coworking “Bilbao Cowork”; Estrategia Empresarial; Etorkintza Elkargoa; Eurest Euskadi; Eus Domeinuak; Euskaltel; Ente Vasco de la Energía (EVE); Eusko Tren; Evolus, Forum Europeo de Administradores de la Educación (FEAE); Fundación Centros Tecnológicos Iñaki Goenaga; Fundación Vasca de Esclerosis Múltiple; Gobierno Vasco; Gaiker-IK4; Grupo init; Guillermo Matía; Hospital Clínico Universitario San Carlos; Hospital Universitario de Cruces; Iberdrola; Ideable Solutions; IK4 Research Alliance; Ikashub; Improve Change, Indie Totem, Ingeteam, Innobide; Insopol; Interempresas; Inuntji; Irisbond; Jema Energy; Katilu; Kutxabank; Lantegi Batuak; Manahmana; Mercurio Media; Mondragon Unibertsitatea; Myruns Engineering Sports; Negobide, Círculo Empresarial; Neurologyca Science and Marketing; Oceantech, Optimitive, Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad; Ormazabal; Ouishare; Philips Ibérica; PR4 Tecnología Social; Protón Electrónica; RBT Consulting; Ruta N Medellín; Serendipity; SGSMap; Social Innovation Park; Spire; Grupo Spri; Suuma; Tecnalia; The Catalyst Network; The Makery, Thopshop, Tecnologías del Bienestar; TZBZ; Universal Health Services; Universidad de Deusto; Uno Consulting Corporate; Vicomtech-IK4; Wattiocorp.

 

 

 

Partekatu albiste hau