Innobasque eta Bilbo Metropolitarra Biziberritzeko Elkarteak (BM30) apirilaren 25 eta 26an parte hartuko dute, Abu Dhabi-n b20k antolatutako duen 2012 Berrikuntzako Mundu Gailurrean. Bi antolaera horiek gonbidatu dituzte erregio- eta udalerri-barrutiko berrikuntza-eredu ereduzkoen ordezkari gisa gertaldian parte hartzera.
Era berezian, mundu-gailur horretan lurralde txikien kokamendua landuko da ziurgabetasun-uneetan. Eskala txikiagoko erregio horiek beren baitan dituzten indarguneak garapen-motor garrantzitsuak dira. Ildo horretatik, identitate, kapital sozial eta barne-konfiantzako haien maila altu samarrak nabarmentzen dira, nazioarte-joera, bai eta gobernu- eta politika-erakundeen gaitasuna eta eraginkortasuna ere.
Zer da i20?
i20 ILSIk (Institute for Large Scale Innovation) sustatua da eta 40 herrialde, erregio eta hiri elkartzen ditu, mundu guztian berrikuntzako lider direnak, berrikuntza-gaian ekintza koordinatuak sortzera bideratutako kontaktu eta ekimen-kontrastezko plataforma iraunkorrak direnak.
Horrek guztiak aukera eman die Euskadiren moduko erregioei mundu-ingurune bati erantzuteko, zeinen oinarriak abiadura handian ari baitira aldatzen, eta erantzun estrategiko, kalibratu eta jasangarriak garatzeko krisiei era zaluagoan aurre egiteko. Eta horretarako bi lehentasun funtsezko aitortzen dira: gaitasun estrategikoan nabarmenago inbertitzea eta lankidetza publiko eta pribatutik jardutea gizarte-adostasunari eusteko zuzendaritza estrategikoari dagokionez, berrikuntza-politiketan eraginez.
i20ren 2012ko Berrikuntzako Mundu Gailurrak, mundua eta gizarteak erronka handiei nola ari zaizkien aurre egiten azaltzeaz gainera, bere fokapena teknologia digitalak nola lagundu diezaiekeen lankidetzari, berrikuntzari eta ikaskuntzari adieraziko du, gorantz datozen behar berriei aurre egiteko.
Eragile berritzaileen Mundu Sarea
i20 helburuen artean, globaltasun-erronkak identifikatzea nabarmentzen du, eta horretarako eragile berritzaileen beste sare bat artikulatuko da. Talde hori erronka berriei aurre egitera zuzenduriko estrategiak garatzeko gai den lankidetza-ingurune bat bezala irudikatzen da, eta, halaber, eszenatoki berrian goranzko aukerak baliatzeko bezala ere bai, hurrengo belaunaldiaren edo hezkuntza “berrasmatzearen” beharretara moldatutako zerbitzu publikoen birdiseinu bezala. Azkeneko 12 hilabeteetan, ILSI-k aurrerapen nabariak lortu ditu lankidetza-plataforma horren garapenean eskala handian berrikuntza egitea ahalbidetuko duten tresna eta eredu praktikoak sortzeko estrategia globalaren atal bezala.
2012ko Gailurra aukera bat izango da partaideek areagotu dezaten berrikuntza praktika hoberenen ulerkuntza eta lankidetza-aukerak bila ditzaten, nola beren artean hala Abu Dhabiko sektore publiko eta pribatuko erakunde nagusiekin.
i20ren 2012ko gailurrerako babesleetako bat Abu Dhabiko teknologia aurreraturako inbertsio-konpainia (ATIC) da, bai eta Abu Dhabiko Hezkuntza Kontseilua eta Teknologia Garapeneko Kontseilua, beste erakunde batzuekin batera.