Azken teknologia digitalak Europako industrian txertatzeak datozen 5 urteotan 110 bilioi euroko diru-sarrerak ekarriko lituzke, baina ez egiteak edo ezgaraian egiteak 600 bilioi euro inguruko galerak eragin ditzake Europan.
- “Basque Industry 4.0: fabrikazio aurreraturako espezializazio adimenduna” jardunaldian, espezializazio adimendunaren estrategia hau Euskadin hedatzeko ardura duen lantaldea ezagutarazi da; pilotatze-talde hau berrikuntza sustatzeko lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen da, eta bere barruan, besteak beste, Innobasque dago.
- Ampo, Tknika, Tecnalia eta IK4 Research Alliance-ren jardunbide egokiak eman dira ezagutzera, industria-zerbitzu berritzaileen, prestakuntza eta gaikuntza profesionalaren, robotika eta fabrika konektatu adimendunaren adibideak baitira.
Barakaldo, 2016ko maiatzaren 31. Industriak euskal BPGren ia ” ematen du eta enplegu guztiaren “,4, zientzia- eta teknologia-gaitasunen kontzentraziorik handiena biltzen du eta Euskadiko I+G guztiaren A inbertitzen du. Fabrikazio Aurreratua edo Basque Industry 4.0, Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (RIS3) hiru lehentasunetako bat da: produktu berriak sortu, material berriak erabili eta fabrikazio-prozesuak hobetuko ditu, eta horretarako erabiliko dituen teknologia digitalek adimen, eraginkortasun, produktibitate eta iraunkortasun handiagoa emango diote industria-ehunari. Mundu guztiko enpresek aitortzen dute laugarren industria-iraultza honen arrakasta industria-teknologia digital berriak, industria 4.0 gisa ezagutzen direnak, hartzearen arabera dagoela.
Gai horietan ardaztu da Basque Industry 4.0: fabrikazio aurreraturako espezializazio adimenduna jardunaldian gaur arratsaldean egin den azterketa, Innobasqueren Astearteak zikloaren barruan antolatu da egun hauetan Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egiten ari den Makina Tresnaren Biurtekoan. AFM, Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea dira laguntzaileak.
Jardunaldian parte hartzen izan dira Francesca Flamigni, Europako Batzordeko DG Connect-en Sistema Konplexuen eta IKT aurreratuen proiektu-burua; Estibaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea; José Esmoris, CIE Automotiveko I+G+b-ko zuzendaria eta Acicae Automobilgintzako Clusterreko lehendakaria; Cristina Oyón, SPRIko Ekinbide Estrategikoen arduraduna; Jon Agirre Garmendia, Ampoko lehendakaria; Jon Agirre Ibarbia, Tecnalian fabrikazio eta robotikako programa estrategikoen arduraduna; Iñigo Bediaga, IK4-Idekoko proiektu-burua; Jon Labaka, Tknikako Teknologia Arloko zuzendaria; Xabier Ortueta, Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko (AFM) zuzendari nagusia; eta Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.
Flamignik Europako Batzordearen “Digitising European Industry” ekinbidea azaldu du, azpiegitura, plataforma digital eta gaikuntza arloan jarduera estrategikoak bultzatzen dituena. Italiarrak esan du Europak bere lidergoa mantenduko duela, baina industriaren digitalizatzea “arrakastaz eta laster” egiten bada bakarrik.
Gure garaiko industria-iraultza digitala da. Cloud computing, big data edo Gauzen Interneta bezalako teknologien ahalmen guztia garatu behar dugu, balio erantsi handiagoko produktuak eskaintzeko, prozesuetan eraginkortasuna hobetzeko eta zerbitzu garrantzitsuak izango dituzten negozio-ereduak birdefinitzeko.
– Francesca Flamigni, Europako Batzordeko DG Connect-en Sistema Konplexuen eta IKT aurreratuen proiektu-burua
Europako Batzordeak uste du, datozen 5 urteotan, kontinenteak 110 bilioiko (‘b’rekin) balioa duten sarrerak lortu ahal izango dituela. Baina, aitzitik, Europak ez badu olatu hau harrapatzen edo garaiz kanpo egiten badu, urtean 600 bilioi euroko galerak izan ditzakeela jotzen da. Adibide bat jartzeko, automobilgintzako industriaren balio erantsiaren @ berrikuntza digitaletatik datorrela adierazi du.
Villatek azpimarratu du Berrikuntzaren Euskal Agentzia sartuta dagoela pilotatze-taldean, fabrikazio aurreratuaren estrategia hedatzeko ardura duen taldean, bere idazkaritza teknikoa baitarama, laguntza emanez erabakitze-organoei eta askotariko eragiledun lan-taldeei. Ondoren, Hernáez sailburuordea eta Esmorís, Basque Industry 4.0 pilotatze-taldeko liderra, bat etorri dira esatean pilotatze-taldea aurkikuntza-gune ekintzaile ahaltsua dela, lankidetza publiko-pribatuan oinarritua, berrikuntza teknologikoa eta ez teknologikoa sustatzeko, eta euskal enpresa-, zientzia- eta teknologia-ehunaren zuzeneko parte-hartzea duela, betiere fabrikazio aurreratuari lotuta. Taldeko kideak ospe nabarmeneko pertsonak dira, ikuspegi estrategikoa eta ezaupide teknikoak dituztenak, eta maila globalean konektatuak.
Ondorengo mahai-inguruan Basque Industry 4.0-ren jardunbide egokiak agertu dira, Tknika, IK4 Research Alliance, Tecnalia eta Ampoko ordezkarien eskutik. Lehenengoak talentuaren garrantzia nabarmendu du industria berri honetan, eta Lanbide Heziketako IV. Euskal Planak eskaintzen duen gaikuntza profesionalean zentratu da, fabrikazio aditiboaren eremuan. IK4-ren hitzaldia Smart Connected Factory gaiaz izan da: “plangintza-sistemen eta kontrol-sistemen produkzio-baliabideen autokonfigurazio, auto-optimizazio eta autodoikuntza. Sarea erabiltzen du (Internet) ekoizpen-elementu birtualak eta fisikoak konektatzeko, Gauzen Interneta eta fabrikaziorako zerbitzuak sartuz”. Funtsezko bi faktore identifikatu dira: gizarte-makinak eta langile adimendunak. Azken honen inplikazioa eta aldaketara egokitzeko gaitasuna erabakigarriak dira fabrika adimendunaren inplementazioaren arrakastarako. Ampok alderdi hau azpimarratu du, eta enpresen antolaketa-aldaketa, pertsonen kontroletik ezagutza edo jakintzaren aroko gizabanako libre eta arduratsuekin lan egitera igarotzen baitira, erakunde horizontalagoetan.
Azkenik, Tecnaliak Robott-Net ekinbidea azaldu du, Danimarka, Alemania, Erresuma Batua eta Euskadin Teknologia Transferentziara dedikaturiko lau teknologia-zentrok bultzatua. Aholkularitzaren, negozio-planaren garapenaren eta inbertitzaile izan daitezkeenekiko solaskidetzaren bidez, tamaina guztietako enpresei laguntzen diegu industria-robotikako ideiak merkatura eramaten ekoizpena optimizatzeko.
Jardunaldi hau Innobasqueren Astearteak topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.