Talentua sortu, erakarri, mugiarazi eta ezagutzea lehentasunezko erronka da enpresentzat eta erakundeentzat. Egoera horri aurre egitea premiazkoa da lidergo teknologiko, zientifiko eta enpresazko egoera bat lortu nahi badugu, aldi berean biztanleriaren ekoizkortasun, aberastasun eta ongizatean lagunduko duena.
DEIALDIA
DEITZAILEA: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
GAIA: “EUSKADI, ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA TALENTUARENTZAT LURRALDE ERAKARGARRIA” jardunaldia
EGUNA: 2011ko ekainaren 7a
ORDUA: 12:00
LEKUA: Talent House.
Aiete Auzoa. Duque de Baena pasalekua, 42. DONOSTIA
HIZLARIAK:
- Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria
- Euken Sesé, Donostiako Sustapeneko zuzendaria
- Imanol Pradales, Bizkaia:Xedeko zuzendaria
- Fernando Cossio, Ikerbasqueko Batzorde Betearazleko lehendakaria
- Paola Salanueva, Histocell, Noray Biosciences Group-eko GGBBen zuzendaria
- Marco Dolonato, CIC Nanoguneko ikertzailea
- Virginia Saez, Tecnalia Research & Innovation-erako ikertzailea
- Juan Manuel Pagalday, director de Organización y Recursos de Ikerlan
- Itziar Uribe, Iñaki Goenaga Fundazioaren zuzendaria eta Innobasqueko proiektu burua
- José María Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia
Euskal lan-merkatuak gaitasun handiko langileen defizita du. Hala islatzen du Euskadi 2015 Lehiakortasunaren Foroak, izan ere ohartarazten du industria berritzaileago baterako arazo nagusietako bat profesional gaituen gabezia dela eta enplegu-eskariaren eta eskaintzaren artena dagoen desdoitze handia. Horregatik talentua sortu, erakarri, mugiarazi eta ezagutzea lehentasunezko erronka da enpresentzat eta erakundeentzat. Egoera horri aurre egitea premiazkoa da lidergo teknologiko, zientifiko eta enpresazko egoera bat lortu nahi badugu, aldi berean biztanleriaren ekoizkortasun, aberastasun eta ongizatean lagunduko duena.
Agertoki honetan Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, gure lurraldea talentu zientifiko eta teknologikoentzat nazioartean erakargarritasun handieneko bat bezala kokatu nahi du.
“Euskadi, talentu zientifiko eta berritzailerako lurralde erakargarria” jardunaldiaren baitan aurkeztuko da “Euskadiren Gida praktikoa langileria ikertzailearentzat” Innobasquek landua Bizkaia:Xede-ren lankidetzarekin; eta “Talentua Euskadira erakartzea: faktore gakoak eta adierazleak” azterlana, Innobasquek eta Gaiak landua. Gainera, enpresa-antolaerek azalduko dute nola txertatu duten kanpotik etorritako talentua eta nazioarteko esperientzia duten ikertzaileen kasuak aurkeztuko dira.
Innobasqueren “Euskadi, talentu zientifiko eta berritzailerako lurralde erakargarria” jardunaldia Innobasqueren Astearteak esparruan aurkezten da, eta ekimen horren bitartez, hilero astearte batez, berrikuntzaren protagonistei dei egiten zaie foro jendarteratzaile eta ireki batera euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren, enpresen eta komunikabideen begiradapean ezartzeko aukera berriak gararazteko helburuarekin.
Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” ekimenaren barruan kokaturik dago, zeinek hilero deialdia egiten baitie berrikuntzaren egile nagusi direnei, dibulgazio-foro ireki batera, bertan euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren eta komunikabideen erdigunean kokatzeko. Kasu honetan Donostiako Sustapena eta Donostiako Udalaren laguntzarekin antolatuta dago.