GLOBAL INNOVATION DAYren lehen edizioa, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak antolatua, arrakasta biribila izan da. Seiehun pertsona berritzaile baino gehiagok gainezka jarri dute Bilboko Euskalduna Jauregiko A1 Entzutokia. Topaketa hori egitean, non batu baitira hiritar berritzaileak, agerian geratu da Euskadik badituela lurralde berritzaile petoa izateko gaitasunak eta “know how”a, izan ere Euskadik jakin badaki eta egin egiten du berrikuntza.

  • 600 pertsona baino gehiago izan dira lehen topaketa honetan eta bertan konektatu dira Euskadi berrikuntzaren aldeko  bere apustuan lurralde oso lehiakorra izateko gai egiten duten gaitasun berritzaileak.
  • Juan Tomas Hernani, Zientzia eta Berrikuntzako  Berrikuntza Ministerioko idazkari nagusiak  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Lege berria aurkeztu du.
  • Pedro Subijanak Euskal sukaldari handien kasua aurkeztu du: ”Lehiakideen arteko lankidetza-historia baten arrakasta-gakoak”, horretarako Juan Mari Arzak, Karlos Argiñano, Hilario Arbelaitz, Martin Berasategi, Andoni Luis Aduriz, Eneko Atxa eta buruarekin egindako elkarrizketak landuz.


Bilbo, 2011ko ekainaren 16a.
GLOBAL INNOVATION DAYren lehen edizioa, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak antolatua, arrakasta biribila izan da. Seiehun pertsona berritzaile baino gehiagok gainezka jarri dute Bilboko Euskalduna Jauregiko A1 Entzutokia. Topaketa hori egitean, non batu baitira hiritar berritzaileak, agerian geratu da Euskadik badituela lurralde berritzaile petoa  izateko gaitasunak eta “know how”a, izan ere Euskadik  jakin badaki eta egin egiten du berrikuntza.

Prozesu honetan geure barne-gaitasunak konektatu beharra degu, dimentsioa irabazteko, kanpo-gaitasunekin, eta hazkundeak sustatu merkatu globaletan. Horregatik, funtsezkoa da ezagutzak eragitea berrikuntza-motor gisa. Agerian jarri da Euskadik hazi egin behar duela bere indarguneetan oinarrituz, hau da, berrikuntzan aritzen diren pertsonen gaitasunetan. Haiek konektatzeko gai izan behar dugu gizarte osoan berrikuntza-kultura bat hedatzea lortzeko denentzat emaitza onuradunen ekarpena egiteko. Gaur, GLOBAL INNOVATION DAYn urrats bat gehiago egin da norabide horretan.

Juan Tomas Hernani, Berrikuntzako idazkari nagusiak inauguratu du ekitaldia Berrikuntza eta Zientziako Ministro andrearen ordezkari gisa. Bere esku-hartzean berriki onarturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako lege berria aurkeztu du. Lege berri honek enpresa pribatuaren esku hartze handiagoa ekarriko du ikerkuntza-jardueratan, lan egonkorra gazte ikertzaileentzat eta bikaintasunaren aldeko apustua. Zehatz esateko, Berrikuntzaren Estatu Estrategiaren aipamena egin du, berrikuntzaren aldeko ingurune bat sortzeko administrazioen eta gainerako eragileen arteko lankidetza-tresna baita. Halaber, Enpresa Gazte Berritzailearen Estatutua nabarmendu du, hori ere Lege berrian jasota dagoena, eta horrekin oinarri teknologikoko enpresak sortzeari eta sendotzeari lagundu nahi zaio, haien bizitzako lehen sei urteetan.


Munduari itzulia berrikuntzaren bitartez

Mundujo itzulia The Economist britaniar aldizkari ospetsuko Maya Imberg ekonomialariak eta Adimen Unitatateko editoreak, proposatu duen GLOBAL INNOVATION DAY-rekin hasi da, zeinek erakutsi baitu bere konfiantza gura lurraldeak dituen gaitasunean gure indarguneez hitzaldia ematean. Imberg-en iritziz, krisi osteko agertoki berrian ez dago aukera berriak bilatzea beste irtenbiderik, eta hori Euskadin emaitza zehatzak bihurtzeko gaitasuna duen toki batean aurkezten da, eta horrek gure produktibitatearen gehitze handi bat ekarriko du. Desafioak hauek dira: lan merkatua hobetzea, burokrazia gutxiago eta kultura berritzaile eta ekintzaile gehiago.

Hurrengo “geltokia” Brusela izan da. Richard Tuffs, ERRINen (90 lurralde baino gehiago bere baitan dituen Europa Erregioetako Berrikuntza eta Ikerkuntza Sarea) zuzendariak bere hitzaldian azaldu du zer garrantzia duen Europako erregioen artean indarguneak eraikitzeak espezializazio adimentsu eta hazkunde jasangarri eta sarkari baten inguruan.

Bestalde, Ross C. DeVol, Milken Institute estatubatuarraren “think tank”aren zuzendari exekutiboak nabarmendu du beharrezkoa dela segurtatzea berikuntza-sistemako elementu guztiak batera aritzen direla lanean gure ekonomiaren abantaila lehiakorra mantentzeko.

Bidaiak Singaporen nabarmendu du –bertatik etorri baita Penny Low Social Innovation Parken lehendakaria eta sortzailea dena– pertsonen papera, izan ere haiek dira berrikuntza burutzen dutenak, hau da, pertsonak direla berritzaileak. Halaber, kontatu du nola bere hiri-estatuak apustua egin duen berrikuntzaren aldeko apustua hazkundearen, gizarte-kohesioaren, eta posizionamendu globalaren motor gisa. Lortutako emaitzak adierazgarriak dira.


Lehiakideen arteko lankidetza

Berrikuntza globalaren aldeko “tour” honetan txertatu da Euskadi, mugak gainditu dituen arrakasta-kasu batekin. Pedro Subijana Basque Culinary Centereko Patronatukoak eta “Akelarre” jatetxearen jabeak (hiru izar Michelin dituena) agerian jarri du nola lehiakideen arteko lankidetzak sortu duen ingurune gastronomiko berritzaile bat eta nazioartean aitortua  onura banakakoak eta kolektiboak sortu dizkiona sektoreari bere osotasunean. Gainera, horrek guztiak Euskadiren irudia proiektatzea erraztu du. Kasua lantzen Juan Mari Arzak, Karlos Argiñano, Hilario Arbelaitz, Martin Berasategi, Andoni Luis Aduriz, Eneko Atxa eta berak esku hartu dute.


Ondorioz, GLOBAL INNOVATION DAY, Guillermo Ulacia, Innobasqueko lehendakariaren hitzetan “ekintza bat izan da berritzaileen artean konexioak sortzeko, hemen eta orain ditugun gaitasunekin  beste nazioarteko polo espezializatu batzuekin, halako moldez, non lankidetzaren bitartez  sinergiak lortuko diren  errealitate global baten balio-katea aberastuko duten eta gorantz datozen beharrak aseko dituzten.


Bertaratuak

Hala, bertaratuen artean sentiberatasun berritzailea duten gizarteko barruti guztiak izan dira ordezkaturik. Hala, GLOBAL INNOVATION DAY topagune  bihurtu da eta bertan Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzako Osakidetzako Sailburua; Jose Luis Anda, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea; eta Manu Salinero, Lehendakaritzako idazkari nagusia izan dira. Unibertsitate-barrutia Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Tontxu Campus, Universidad de Deustoko Berrikuntza eta Ekintzailetzaren zuzendaria; eta Pello Salaburuk, UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradunak ordezkatu dute.


Halaber, bertaratuen artean zeuden: Jose Ramon Guridi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza diputatua; Unai Sordo, Euskadiko Langile Batzordeen idazkari nagusia; Maria Silvestre, Emakundeko zuzendaria; Mercedes Rodríguez, Bilbao Turismoko zuzendaria; Begoña Etxebarria, Fundación Novia Salcedoko zuzendaria eta Eneko Atxa, sukaldaria eta Azurmendi jatetxearen jabea.

Enpresa-munduak ere esku hartu du, eta besteak beste honako hauek bertaratu dira: Miguel Lazpiur, Confebaskeko presidentea; Álvaro Videgain, Tubacexeko presidentea eta kontseilaria delegatua; José Ignacio Arrieta, MBN Comunicacióneko eta País Vasco 93eko presidentea; Ricardo Martí Fluxá, ITPren presidentea; Jon Azua, e-novating lab-eko presidentea; Iñaki López Gandasegui, Aernnova Aerospace, Orisol Corporación Energética eta Aerobladeko presidentea; María Luisa Guibert, Grupo Argeposa presidentea; Alejandro Otaegui, Gamesa Korporazio Teknologikoko erakunde-harremanetako zuzendaria; Francisco José Etxaniz, Eroskiko zuzendari korporatiboa; Pedro Luis Arias, Economía, Empresa, Estrategiako presidentea eta Pablo Garrote Uría eta Menéndez Nortekoa.

Berrikuntza eta teknologiako Euskal saretik hauek bertaratu dira: Javier Ormazabal, Tecnalia eta Grupo Ormazabaleko presidentea; Jesús María Iriondo, IK4ko presidentea; Miguel Ángel Lujua, Euskaliteko zuzendari nagusia; Fernando Cossio, Ikerbasqueko presidentea; José María Mato, CIC bioGUNE eta CIC biomaGUNEko zuzendari nagusia; Aurkene Alzua, CICtourGUNEko zuzendari exekutiboa; eta Tomás Orbea, Spriko zuzendaria.

Partekatu albiste hau