- Enterprise Europe Network-eko euskal nodoko kideek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak (Innobasque), SPRI Taldeak eta Beaz-ek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Garapen Teknologikorako eta
Berrikuntzarako Zentroarekin (GTBZ) lankidetzan, informaziojardunaldi bat egin dute gaur goizean, klima-krisiari lotutako Europako I+G+b proiektuetan nola parte hartu azaltzeko euskal erakundeei - Topaketak Horizonte Europa ikerketa eta berrikuntzako esparruprogramaren 5. eta 6. klusterren berezitasunak jorratu ditu. Horiek 17.000 milioi euro baino gehiago dituzte klima, elikadura, bioekonomia, baliabide naturalak, nekazaritza eta ingurumena ardatz dituzten I+G+b-ko proiektuak finantzatzeko
- Europako funts horiek eskuratu nahi dituztenak adituekin GTBZko eta Enterprise Europe Network sareko teknikari adituekin bildu dira, beren proposamenak hobetzeko eta zalantzak argitzeko
INNOBASQUE, 2023ko abenduaren 12a. Europaren helburuetako bat ingurumena babestea da, bai krisi klimatikoari erantzuteko, bai irtenbide berritzaileak ezarriz ongizatea eta aberastasuna sortzeko duen ahalmenagatik. Hala jasotzen du Horizonte Europa ikerketa eta berrikuntzako esparruprogramak; esparru-programa horrek finantzaketa-aukerak eskaintzen ditu bere jardueraren ardatz nagusitzat klima, elikadura, bioekonomia, baliabide naturalak, nekazaritza eta ingurumena dituzten berrikuntzako eta I+G-ko proiektuak abian jartzeko edo horietan parte hartzeko. Euskal erakundeek aukera horien berri izan dezaten, Enterprise Europe Network-en euskal nodoko
kideek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak (Innobasque), SPRI Taldeak eta Beaz- ek informazio-jardunaldi bat antolatu dute gaur goizean Innobasqueren egoitzan, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Jardunaldi hori Eusko Jaurlaritzaren eta Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroaren (GTBZ) laguntzarekin egin da; eta bertan izan dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresetako eta eragileetako (esaterako, teknologia-zentroak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta abar) ordezkariak. Gotzon Bernaola Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusiak inauguratu du jardunaldia, eta azpimarratu du Basque Enterprise Europe Network (EEN) dela euskal ETEen I+G+b-ko jarduera nazioartekotzen laguntzeko sare nagusia. Duela 15 urte sortu zuen Europako Batzordeak. Sareak Europa mailako negozio-aukerei buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu, baita laguntza ere teknologia transferitzeko prozesuetan eta ETEei I+G+b finantzatzeko Europako programetan sartzeko prozesuetan. EEN Europako 60 herrialdetako 600 nazioarteko erakundek baino gehiagok osatzen dute, eta Euskadin honako hauek osatzen dute: Spri Taldea; Innobasque; Beaz; Araba, Bilbo eta Gipuzkoako merkataritza-ganberak; eta Basque Trade and Investment. Jarraian, José Manuel González GTBZko adituak 5. eta 6. klusterren berezitasunak azaldu ditu (EBk ingurumen-helburuak barne hartu dituen esparruprogramaren blokeak dira horiek). Zehazki, 5. klusterrak 15.123 milioi euroko partida du, eta klima-krisia arintzeko eta energia- eta mugikortasunereduak jasangarriagoak, eraginkorragoak, lehiakorragoak eta adimendunagoak diren beste batzuekin aldatzeko berrikuntzak jorratzen ditu. Bestalde, 6.a elikagaien segurtasunaz eta baliabide naturalak eta biologikoak modu jasangarrian babestu, zaharberritu eta kudeatzeaz arduratzen da; eta 8.952 milioi euroko aurrekontua du. Bi klusterren deialdietako berariazko baldintzak eta euskal erakundeek beren proposamenak behar bezala aurkezteko kontuan hartu behar dutena zehaztu ondoren, Juan Riazak, Global Factor enpresako I+G-ko arduradunak, Europako Batzordeak finantzatutako proiektuetan parte hartzearen erronka eta ikaskuntza nagusiak azaldu ditu. Topaketaren bigarren zatian, Nora Ibáñezek, Innobasqueko proiektu arduradunak eta ETEei laguntzeko Enterprise Europe Network (EEN) sareko
kideak, klimarekin eta elikadurarekin zerikusia duten jarduerak egiten dituzten euskal enpresa txiki eta ertainentzako kateko finantzaketa izeneko mekanismoak eskaintzen dituen aukerak azaldu ditu. Kateko finantzaketa (hirugarrenentzako finantza-laguntza ere esaten zaio) Europako Batzordearen mekanismo bat da funts publiko txikiagoak eta modu arinagoan banatzeko. Bere helburu nagusia alderdi zehatzak babestea da: esaterako, teknologia berritzaileak sartzea, startup-ak sustatzea, sektore aitzindariak sustatzea, etab. Finantzaketa-metodo horren helburu nagusia erakunde eskatzaileekin (gehienak ETEak eta startup-ak) administrazio-prozedurak sinplifikatzea da. Hala, Europar Batasunak finantzatutako proiektu batzuek deialdi irekiak argitaratu ditzakete hirugarren taldeei funtsak banatzeko. Bestalde, Klima Aldaketaren Berrikuntzarako Espainiako Zentroko (EIT Climate- KIC Spain) Andoni Hidalgok karbono gutxiko ekonomia pixkanaka ezartzeak dakartzan erronkei heldu die; eta Begoña Pérez Villarreal EIT Food South elikadura-berrikuntzako komunitateko zuzendariak adierazi du nolakoa izan beharko lukeen benetan baliabideetara (eta, beraz, etorkizunera) egokitutako elikadura-sistema batek. Azken esku-hartzean, Leire Ruiz de Azuak, Innobasqueko proiektu arduradunak eta EENeko kideak, azaldu du zein diren EENek berak eskaintzen dizkien I+G+b nazioartekotzeari laguntzeko
mekanismoak. Azkenik, finantzaketa hori eskuratzeko interesa duten erakundeen artean bilera pribatuak egin dira GTBZko eta EENeko adituekin; horiek aholkuak eman eta
proposamen arrakastatsuak prestatzen laguntzen diete.
Informazio gehiago:
Blanca Pardo, Edukien arduraduna
Tel. 658 727 776 / bpardo@innobasque.eus
Ana Larizgoitia, Komunikazio arduraduna
Tel. 656 788 328 / alarizgoitia@innobasque.eus