Kultura- eta sorkuntza-industrien euskal sektorean 14.459 enpresa daude, 70.000 langile dituztenak, eta Euskadiko BPGren %3 eta %5 artean sortzen dute.
- Euskadiko kultura- eta sorkuntza-industriak RIS3 espezializazio adimendunaren euskal estrategiaren lau aukera-lurraldeetako bat dira, Euskadin hazkundea eta enplegua bultzatuko dituzten produktu eta zerbitzu berriak sortzeko balio erantsi handiko arloak identifikatzen dituena.
- Eremu honetan berrikuntzarako 6 trakzio-jardunbide egoki aurkeztu dira honako hauen eskutik: Santa Maria Katedrala Fundazioa, Skunkfunk, Cookplay, Estudios Durero, Mondragon Lingua eta Dhemen Studio. Klusterren zeregina ere nabarmendu da: Eiken, Habic eta Basquegame.
Donostia, 2016ko urriaren 4a. Kultura eta sorkuntza-industrien sektorean 14.459 enpresa daude Euskadin (guztien %9), 70.000 pertsonari enplegua ematen dietenak (enpleguaren %8). Euskal BPGri egiten dioten ekarpena, azterketen arabera, %3 eta %5 artekoa da; Europan, berriz, sektore hau BPGren %6,9 da eta enpleguaren %6,5 sortzen du. Sorkuntza-industrien arloan sartzen diren 15 azpi-arloak honako hauek dira: arkitektura, diseinua, moda, ikus-entzunezkoak eta eduki digitalak, zinema, bideojokoak, musika, arte eszenikoak, ikus arteak, publizitatea eta marketina, kultura-ondarea, eskulangintza, argitalpena eta hizkuntzaren industriak; lurralde-aukera gisa identifikatu dute. Elikadura, ekosistemak eta hiri-habitatarekin batera, RIS3 espezializazio adimendunaren euskal estrategiaren lau aukera-lurraldeetako bat dira, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean jasoa, balio erantsi handiko arloetan sakontzen duena, hazkundea eta enplegua eragiteko produktu eta zerbitzu berriak sor ditzaten. Horrela adierazi du Innobasqueko presidenteak, Alberto García Erauzkinek, “Innobasqueko Astearteak: espezializazio adimenduna kultura- eta sorkuntza-industrietan”; Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, eman dio saioari bukaera, bere Saila baita kultura- eta sorkuntza-industrietan espezializazio adimendunaren estrategiaren eta honen hedapenerako pilotatze-taldearen liderra. Uriartek esan du:
Gaur bistaratzen dugula, geuretzat eta gizartearentzat, sektore honen existentzia eta bere sorkuntza- eta enpresa-ahalmena. Era berean bistaratzen dugu euskal erakundeen apustua sormena eta kultura Euskadiko ekonomia- eta gizarte-garapenaren ildo nagusien artean sartzeko. Jaurlaritzak ulertu du kultura eta sorkuntza industriek etorkizunerako duten garrantzia eta ahalmena, irmo sinetsi du sektoreak duen aukeran Herri honen ekonomia-garapenerako, enplegurako, berrikuntzarako eta gizarte-sormenean eta gizarte-kohesioan aurrera egiteko.
– Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak
Uriarte eta García Erauzkin-ez gain, hauek izan dira jardunaldian parte hartu dutenak: Xabier Iturbe, Kutxako lehenengo presidenteordea; Guillermo Viglione, Dimensión Agentziako sorkuntza-zuzendaria eta Publizitate Sortzaileen Klubeko lehendakaria; Aletxu Echevarria, Eiken-Eduki Digital eta Ikus-entzunezkoen Euskal Klusterreko presidentea; ; Eduardo Jiménez, Habic-Ekipamendu, Zur eta Diseinuaren Euskal Klusterreko zuzendariondokoa; Unai Extremo, BasqueGameko (Gaia Klusterrean sarturiko bideojoko enpresen elkarteko) presidentea; Maia Curutchet, Skunkfunkeko sorkuntza-zuzendaria; Ana Roquero, Cookplayko diseinu-zuzendaria; Andero Soriano, Estudios Dureroko zuzendari nagusia; Ane Ruiz de Zarate, Mondragon Linguako Itzulpen eta Komunikazio zuzendaria; Asier Esnal, Dhemen Studioko zuzendari nagusia; Jon Lasa, Santa Maria Katedrala Fundazioko gerentea; eta Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidentea.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea den Joxean Muñoz-ek esan du, ETEak nagusi izan arren arlo honetan, badirela 850 enpresa milioi bat euro baino gehiago sartzen dituztenak urtean arlo honetan, eta gutxienez 90 trakzio-enpresa daudela, hau da, biziki nazioartekoturik daudelarik, 4 eta 40 milioi euro artean fakturatzen dituztenak. Muñozek gogorarazi du badela berrikuntza-funts bat arlo honetako edozein enpresarentzat, proiektu berritzaileak edo I+G-koak, teknologia-transferentzia edo negozio-eredu berriak baldin baditu.
Ondoren, merkatu globaletan diharduten eduki-enpresen ahalmena nabarmendu du Eiken-eko Aletxu Etxebarriak, eta formatu berriekin erlazionaturiko garapenetan sakondu du.
Bestalde, Habic-eko Eduardo Jimenezek gogorarazi du klusterrak hiru pilotatze-taldetan parte hartzen duela, hor sartuta kulturakoa, eta bera buru duten erakundekoak diren enpresek (sektoreko s) 5.300 pertsona enplegatzen dituztela eta 65 milioi euro inbertitzen dituztela I+G-n.
Jarraian, Basquegame-ko Unai Extremok bideo-jokoen zeharkakotasuna azpimarratu du, industria 4.0, prestakuntza, osasuna, aisialdia… bezalako arloetan ere erabiltzen baitira. Honela, elkarte honetako 30 enpresek 14,5 milioi euro fakturatzen dituzte, mundu osoan 1.775 milioi gamer eta 81,5 bilioi dolar mugitzen dituen merkatuan, %8ko erritmoan haziz.
Eta honela sektoreko 6 enpresa-errealitate azaldu dira gero, nazioarteko merkatuetan dabiltzanak eta berrikuntza eta sormenaren trakziogile direnak: Skunfunk, Cookplay, Estudios Durero, Mondragon Lingua, Dhemen Studio eta Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioa.
Skunfunk moda-enpresak indartsu egin du iraunkortasunaren eta bere materialak birziklatzearen alde, aldi berean teknologia berrien erronkari aurre eginez. Bestalde, Estudios Durero-koak industria grafiko honek, berrikuntzan eta kanpora irekitzean oinarrituta, bizi izandako birmoldaketa-prozesua azaldu du. Mondragon Linguak bere dimentsiorik nazioartekoena erakutsi du, eta nola aurre egiten zaien hizkuntzaren prozesaketa adimendunak eskaintzen dituen zerbitzu eta aukera berriei. Cookplayk erakutsi du enpresa-egitura txiki bat nola mugitzen den arrakastaz nazioarteko merkatuetan. Diseinu profesionalak ematen duen zeharkakotasunaren balioa Dhemen Studiok aurkezturiko indar-gunea izan da. Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioak ondare arkitektonikoko beste sektore batzuekin egindako hainbat elkarlan zerrendatu ditu, eta Europako Batzordearen Horizon(te) 2020k finantzaturiko europar proiektu batean izan duen parte-hartzea azaldu du, hor hainbat nazionalitatetako erakundeen arteko elkarlana balioesten delarik.