Innobasque-k, Eurobulegoak eta Ezagutzaren Klusterrak. Berekin bat egiten du, halaber, Gipuzkoa Berritzen erakundeak, Donostian egoitza duena.

Gaur arratsaldean egin da Bizkaiko Teknologia Parkean Innobasque-ren Batzar Nagusia, lehena Berrikuntzaren Euskal Agentzia joan den uztailaren 5ean sortu zenez geroztik. Bertan onartu da Eurobulegoa eta Ezagutzaren Klusterrak Agentzian integratzeko egindako proposamena. Bi erakundeek beren Batzar nagusiak egin dituzte goizean zehar, eta hantxe berretsi dute aipatutako integrazio-eskaera.

Gauzak horrela, bada, data honetatik aurrera erakunde bakarra osatzen dute, dagozkion ondorio guztietarako, Innobasque-k, Eurobulegoak eta Ezagutzaren Klusterrak. Berekin bat egiten du, halaber, Gipuzkoa Berritzen erakundeak, Donostian egoitza duena.

Lau erakundeon integrazioa Innobasque-ko Presidentea Pedro Luis Uriartek iragarritako estrategiari erantzuten dio; izan ere, integrazioa, federazioa, aliantza, kooperazioa eta kolaborazioa ereduetan oinarrituta eratzen ari da Agentzia. Gogoratu behar da aste honetan bertan iragarri dela Innobasque eta Euskalit-en arteko federazio-hitzarmena, bihar bertan, hilak 20, burutuko dena Kalitatearen Galaren atarian.

Gaur erdietsitako integrazio-hitzarmenari esker, 290 erakunde-bazkideko masa sortu da, urte osorako ezarrita zegoen bazkidetza-aurreikuspena lortuz. Kontsolidatutako lan-taldea 26 langilekoa da.

Halaber, Eurobulegoaren eta Ezagutzaren Klusterraren lan-esparruak eta taldeak integratzean, nabarmen handitu dira Berrikuntzaren Euskal Agentziaren gaitasunak, bereziki aspaldiko urteetan aurreko erakundeen berezko jardun-esparruak izan diren arloetan, hots, internazionalizazioan eta enpresaren eraldaketan.

Oraintsura arte Ezagutzaren Klusterreko Presidentea izan den Jose Luis Jimenez Break Enpresaren Eraldaketako Zuzendari Nagusia izango da Innobasque-n, eta Eurobulegoko Zuzendaria Juan Tomas Hernanik, berriz, Nazioarteko Proiektuen Zuzendaritzaren ardura izango du.

Ezagutzaren Klusterra

Hamaika urteko jardunean, Ezagutzaren Klusterrak lortu du enpresaren kudeaketan berrikuntza sustatzea helburu duten euskal enpresen bilgune bihurtzea. Enpresa eta erakunde bazkideen arteko esperientzien trukaketa eta inplikazioa giltzarria izan da ingurune lehiakorragoa eta kohesionatuagoa lortzeko, gizartean, unibertsitatean eta enpresetan. Klusterraren Zuzendaritza-Batzordearen iritziz, Innobasque-n integratzea bide egokiena da orain arteko bidean aurrera egiteko, euskal erakundeen artean berrikuntza eta hobekuntza sustatzeko kudeaketaren esparruan.

Eurobulegoa

Nazioarteko I+G garatzeko Euskal Agentzia- 2004ko maiatzean sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren zerbitzura dago. I+G nazioartekotzeko politika garatzea da Eurobulegoaren helburua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen barruan. Euskal Agenteek Europako ikerketa-esparruan (European Research Area, ERA) duten parte-hartzea kuantitatiboki eta kualitatiboki sustatzea eta handitzea da, izan ere, Eurobulegoaren misio nagusia, programa europar bakoitzaren helburu estrategiko orokorren arabera eta Area tematiko eta Agente mota bakoitzaren helburu espezifikoen arabera, Euskadi nazioarteko I+G arloan lehiakortasun eta bikaintasun handieneko mailara iristea lortuz. Gainera, 2006-2009ko Zientzia, Teknologia eta Gizartearen Plana Europako beste gobernu batzuen I+Gko planekin lotzeko programa europarrak garatzen ditu Eurobulegoak Euskadirentzat estrategikoak diren eremu-arloetan.

Enpresa-Eraldaketako Zuzendari Nagusia, Jose Luis Jimenez Brea

Jose Luis Jiménez Brea Industria-ingeniaria, Bilboko Industria Ingeniaritzako Goi Eskolaren bidez.
  • CL-Euskadiko Kutxaren Antolaketa Informatikoaren Sailean hasi zen lanean, eta 1975ean CL-Euskadiko Kutxaren Enpresa Dibisioaren zuzendariorde bihurtu zen.
  • 1980tik 1990era zuzendari nagusi izan zen “Nerbion” Taldean, MCC barruan 7 enpresak osaturiko Eskualdeko Kooperatiba Taldea.
  • Lagun-Aroko lehendakariorde izan zen eta MCCko Talde Kontseiluko kide.
  • Formica Española, S.A.n zuzendari izan zen 1990 eta 1995 artean.
  • Azken aldian “Artetxe” Taldeko zuzendari nagusi zen. Talde hau Mungian, Mexikon, Venezuelan, Brasilen, Argentinan eta Txinan kokaturiko 9 enpresak osatzen dute.

Juan Tomás Hernani, Innobasque-ko Nazioarteko Proiektuen Zuzendaria

Juan Tomás Hernani
  • Ezkonduta dago eta hiru seme-alaben aita da. Bilboko Injineru Industrialen eta Telekomunikazioaren Goi-eskolatik injineru industriala da
  • Enpresa-Zientzietan lizentziatua Master of Science ere bai, Cranfield Institute of Technology erakundetik.
  • Enpresen Zuzendaritzan 17 urtetik gorako esperientzia du.
  • Innobasque-n integratu berri den Eurobulegoa taldeko zuzendaria izan da.
  • Horrez gain, esperientzia luzea du hainbat taldeetan Kontseilari moduan, bestak beste, informazioaren teknologien, elikagaien, moda eta diseinuaren, bioteknologien eta higiezinen esparruetan.
  • Isabel-Garavilla taldeko zuzendari nagusia izan zen eta KEON-AZERTIA konpainiako sortzaile eta Kontseilari ordezkaria ere bai. Horren aurretik, Robotiker ikerketa-zentroko Zuzendaria Teknikoa ere izan zen.
  • Hewlett Packard eta EVE taldeetan ere lan egin du.
  • Ingelesa, frantsesa eta italieraz mintzo da, Metalingua-UNESCO Fundazioko Idazkaria eta irakasle izanda Deustuko Unibertsitatean (master eta grado) eta Euskal Herriko Unibertsitatean. Operako abeslari afizionatua da.

Partekatu albiste hau