Bi deialdi hauen helburu nagusia euskal ETE-Enpresa Txiki eta Ertainen eta Europako ETEen arteko lankidetza da, industria-ikerketa eta garapeneko egitasmoak gauzatzeko.
2008ko abenduaren 15ean, SPRIk
Bilbon duen egoitzan, Fabrikazio eta Bioteknologiako Europako deialdien
irekitze-saioa egin zen, ERA-NET MANUNET eta EUROTRANS-BIO egitasmoen bidez.
MANUNET-en kasuan Europako 8
herrialde eta 10 eskualderekin daude lankidetza-aukerak, eta deialdia zabalik
izango da 2009ko martxoaren 20 arte.
EUROTRANS-BIOren kasuan, Europako 7 herrialde eta 4 eskualdek parte hartzen
dute eta proiektu-proposamenak bidaltzeko deialdia 2009ko apirilaren 29an bukatuko da.
Informazio gehiago: www.manunet.net l www.eurotransbio.net