Txema Gisasola, Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeko presidenteak eta Guillermo Ulacia, Innobasqueko presidenteak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute zerbitzu informatiko bat abian jartzeko, gaitasunak batuz, bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duena. Hasieran, zerbitzua 55 eta 70 urte bitarteko helduei zuzendurik egongo da eta eskola-aroko haurrei, eta gerora gizarte guztira hedatuko da.
- Txema Gisasola, Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeko presidenteak eta Guillermo Ulacia, Innobasqueko presidenteak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute zerbitzu informatiko bat abian jartzeko, gaitasunak batuz, bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duena.
- Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak Gosasun, bizi-ohitura osasungarriago batzuk sustatzeko Innobasquek bultzatutako mugimenduaren eskura jarri du plataforma informatiko bat, diagnosiak lantzeko, gomendioak egiteko, plangintzarako eta ondorengo jarraipena egiteko zerbitzu bat eskaintzen duena.
- Hasieran, zerbitzua 55 eta 70 urte bitarteko helduei zuzendurik egongo da eta eskola-aroko haurrei, eta gerora gizarte guztira hedatuko da.
Arrasate, 2012ko otsailaren 6. Txema Gisasola, Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldearen zuzendari nagusiak eta Guillermo Ulacia, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziako presidenteak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean eta horren arabera kooperatibak, etxetresna elektrikoen eta etxearekin zerikusia duten zerbitzuen bosgarren fabrikatzailea denak Gosasun, Innobasquek bultzaturiko bizi-ohitura osasungarriagoak sustatzeko mugimenduaren eskura jartzen du elikadura, jarduera fisikoa eta emozioen kudeaketa aldatzen laguntzeko zerbitzu bat. Zerbitzu hori, Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak diseinatua diagnosiak lantzen dituen, gomendioak egiten dituen, planifikatzen eta ohituren aldakuntzen jarraipen bat egiten duen plataforma informatiko bat da, bizimodu osasungarriago bat lortzeko asmoarekin. Hasieran, zerbitzua adin guztietarako diseinaturik dagoen arren, 55 eta 70 urte bitarteko pertsonei eta eskola-aroko haurrei ezarriko zaie, preskriptore bezala diharduten kolektiboei bakoitzaren familietan horrek suposatzen duen inpaktuari dagokion gehitzearekin.
Gosasunek honako helburu hauek ditu: pertsonek bizi-ohitura osasungarriagoak lortzea, erakundeak eta enpresak ingurune aldekoak bihurtzea aldakuntza burutu ahal izateko eta gai horiek Euskadirentzat garapen ekonomikorako iturri bihurtzea. Azterlan batek baino gehiagok frogatzen dute norbanakoaren portaera-ohiturek gure osasunean eragin handiagoa dutela (%40 bat %10 baten aurrean) osasun-sistemek baino. Horri heriotza goiztiarren ia %40 osasunaren aurkako jokabide-ereduek eraginak direla gehitu behar zaio eta haietatik eratorritako arriskuak osasun-kostuen %50 eta %70 bitartekoak izaten direla. Horregatik ohitura osasungarriak sustatzeari ekiteak zuzeneko eragina du pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean, eta hedaduraz, gizartearen eta ehun ekonomikoaren bizi-kalitatean.
Xede horrekin lerrokaturik, Fagor Etxetresna Elektrikoak konpainia kokatzen da, zeinentzat pertsonak eta haien ongizatea balio nagusietako bat den, berrikuntzari ezinbestean atxikirik. Ildo horretatik, Fagor Etxetresna Elektrikoak desberdindu egiten ditu bere zerbitzuak pertsonek etxean dituzten beharren autokudeaketa irtenbideetarantz. Pertsonek aldakuntzako bideei ekin diezaien beharrezkoa da abiatze-puntua ezagutu dezaten, gomendioen laguntza izan dezaten eta beren aldakuntzak planifika ditzaten, bai eta haien jarraipen atergabea egitea ere. Gaur aurkeztu den zerbitzua funtzio horiek betetzen dituen plataforma informatiko berritzaile bat da.
Helduak eta haurrak
Zerbitzua erabiltzen hasteko talde bezala adineko pertsonak hautatu izana Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europar Urtean kokaturik dago eta Europako Batasuneko Zahartze Aktiboaren Liburu Zuriak berretsita, zeinek baieztatzen baitu “gaixotasun guztien %40 eta %70en artekoak neurri batean edo erabat prebenigarriak direla estiloetan, arrisku- eta prebentzio-faktoreen erabileran eta kontrolean aldakuntzak egitearen bitartez”.
Gainera, emozioen egoerak erasan egiten du biztanleria talde horren osasuna, gainerako besteen osasuna adina, halako moldez, non emozio baikorrek indartu egiten baitute osasuna eta ezkorrek okertu. Egile batzuek diote, adinekoen emozio ezkorrei (tristura, bakardadea, depresio) arreta eskaintzen dien ohiko joeraren aurka, emozioen funtzionamendua hobetu egiten dela bizitzan zehar lortu nahi den zahartze usadiozko eta hoberen batean. Bestalde, haurrak hautatu dira, izan ere garrantzitsua da lehen urteetatik ohitura batzuetan haiek heztea, zeren eta epe luzera horiek zahartze osasungarria ahalbidetuko baitute. Gainera, kontuan harturik haurrengan dagoen gainkarga-indizeen gehitzea, horrek ondorioz berekin dakartzan gaixotasun kronikoen areagotzearekin, gerta bailiteke bizi-itxaropena hobetzen lortutako arrakasta arriskuan jartzearen kasua.