Gipuzkoa Berritzen – Innobasquek “Be in Gipuzkoa” argitalpena aurkeztuko du, ABLA-Komunikazio, Diseinu, Marketin eta bere Euskarrien Azokan; FICOBAn (Irun) izango da otsailaren 3tik 5era bitartean.
“Be in Gipuzkoa” Gipuzkoako historiaren, bere erakunde eta pertsonen ikuspegi
berritzailea eskaintzen duen argitalpena da, hasi Ekaingo haitzulotik eta gaur
egunera arte. Gipuzkoako enpresei egindako gonbita da, lurralde honen
berritzeko gaitasuna beren ezaugarri bihur dezaten.
Gaizka Zulaika, Gipuzkoa Berritzen-en zuzendari nagusia, eta Gorka
Zabaleta, argitalpenaren idazlea, arduratuko dira liburuaren aurkezpenaz;
ostiralean, otsailaren 5ean, 13.30ean izango da. Ondoren, “berrikuntzaren koktela”
dastatzera gonbidatuta daude bertaratzen direnak.
Berrikuntza: Gipuzkoako erakundeen ezaugarria
Gipuzkoa zientzia eta teknologiaren
berrikuntzari lotutako lurraldea da, baita gizarte eta kulturaren berrikuntzari
ere. Lurralde berritzailea da hitzaren zentzurik zabalenean; gai izan da
lehiarako abantailak eraikitzeko bere ingurunea kontuan hartuta, betiere mundu
konplexu, global eta elkarrekin erlazionatu honen barruan, eta iraunkortasuna
helburu duela. Lurralde honek jakin izan du ezagupenak, prestakuntzak eta
talentuak eraldatzen, bertako eta nazioarteko eragileak integratuz, abantaila
lehiakor eta iraunkorrean, eta horri esker baliabide estrategikoak izan ditu,
egungoa bezalako krisi-egoerari aurre egiteko funtsezkoak direnak.
Lurraldearen tradizio berritzailea
jendartean zabaltzeko helburuarekin, Gipuzkoa Berritzen-ek liburu bat
argitaratu du, diseinu erakargarrikoa eta bikain dokumentatua, gertaera
gogoangarriak eta iraganeko, oraingo eta etorkizuneko gertaerak jasotzen
dituena, Gipuzkoa berrikuntzaren buru bihurtuz. Argitalpen erakargarri honetako
historiaren kontakizuna Ekaingo haitzuloetan hasten da eta XXI. mendeaz
haratago doa.
Liburuak mugarri eraldatzaileak biltzen
ditu, berrikuntzaren ardatza gauzatu dutenak: Ekaingo haitzuloa, Santiago
Bideak sustaturiko konexioak, Inazio Loiolakoaren ikuspegi globala, itsasoak
sorturiko aukerak, balearen arrantzaren negozioa, itsas aurkikuntzak, Juan
Sebastian Elkano, Amerika… gaur egunera iritsi arte, eta hemen MCC edo
Donostiako Parke Teknologikoa bezalako erakundeek eta Miguel Etxenike edo Juan
Mª Arzak bezalako pertsonek hartzen dute lekukoa.
Lankidetzazko proiektua
“Be in Gipuzkoa”, irakurtzeko liburua
izateaz gain, lankidetzazko proiektua da. Gipuzkoako enpresa eta erakunde
guztiei eskaintzen zaien aukera da beren ahalmen berritzailea ezaguera,
gaitasuna eta baliorik onenak eman dituen lurraldearenarekin elkar dezaten.
Horretarako, erakunde horiek proiektuan sartzeko aukera dute, eskaripean
egindako argitaratzearen bidez beren zigilua argitalpenean jarriz, eta horrek berrikuntza
Gipuzkoaren ezaugarri izaten lagunduko du.
Gipuzkoa Berritzen: neurona-sare bat
Gipuzkoa Berritzen Gipuzkoako Foru
Aldundiak bultzaturiko ekimena da, Innobasquen sartuta dagoena; bere eginkizun
edo misioa gizarte berritzaile eta kohesionatua dinamizatu eta sustatzea da,
herritarrei bizi-kalitate hobea eskain diezaien orain eta etorkizunean. Gipuzkoa
Berritzen-en helburuen artean “neurona”-sare bat ehuntzea dago, eragile
berritzaile guztien eta bakoitzaren artean informazio eta jardueraren fluxurik
onena ahalbidetu diezaion.