Gipuzkoan berrikuntza sustatzen duen “Gipuzkoa Berritzen” erakundeak lehiaketa deitu du; 40.000 eurorekin sarituko du Gipuzkoako proiektu berritzailerik onena, eta ideia irabazlea gauzatzen lagunduko du, 10 milioi baino gehiagoko balioespena izan dezakeelarik.
Horren haritik, ekimen honek ekonomia- eta
gizarte-eragileen artean sormenaren eta berrikuntzaren aitortza edo ezagutza publikoa
bultzatu nahi du, Gipuzkoan pentsaera berritzailea sustatzeko eta, aldi berean,
laguntzak bideratzeko elementu bihurtu nahi du, honelako proiektuak bideragarri
izan daitezen.
Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, sari
honetara edozein ideia berritzaile aurkez daiteke, enpresa, unibertsitate,
zentro teknologiko edota pertsona fisikoengandik sortua. Proiektuak 2009ko
urtarrilaren 31 arte aurkez daitezke Gipuzkoa Berritzen-en web gunean: www.gipuzkoaberritzen.net .
Proiektuaren aurkezpenak
Parte hartzeko interesa duten erakunde eta pertsona
guztiei aurkezteko helburuarekin, azaroaren 27tik aurrera, 4
informazio-hitzaldi emango dira Gipuzkoako zenbait herritan: Arrasaten,
Azkoitian, Tolosan eta Donostian. Hitzaldi horietan ekimenaren berri emango da,
parte-hartzeko mekanismoa azalduko da eta sortzen diren arazoak argitu ahal
izango dira.
- 27/11/08: Arrasate. Garaia Berrikuntza Gunea,
9:00etan - 10/12/08: Donostia. Donostiako Teknologi Elkartegia,
9:00etan - 12/12/08: Azkoitia. Intxausti Jauregia, 9:00etan
- 17/12/08: Tolosa. Frontoi
Kafetegian, 9:00etan
Gipuzkoa
Berritzen
Gipuzkoa Berritzen ekimena “gizartearena eta
gizartearentzat da”, eta Gipuzkoa “berrikuntza-lurralde” bihurtu nahi du, eta
beste erakundeekin koordinatuta, aurrera egin berrikuntzarako bereziki egokia
izango den ingurunea sortzen, hori Gipuzkoaren lehiarako abantailaren funtsezko
elementua izan dadin.
Juan Mari Uzkudun lehendakari dela, Gipuzkoa
Berritzen-en 160 pertsona baino gehiagok parte hartzen du, 76 erakunderen
ordezkari dira (%67 enpresak dira, %11 Zentro Teknologikoak, %8 unibertsitate
eta heziketa-zentroak, %10 Herri Administrazioak, %4 besterik). Ekimen hau Gipuzkoako
Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarterako Departamenduak eta
Innobasquek bultzatu eta laguntzen dute, eta parte-hartze eta konpromiso zabalaren
bidez, Gipuzkoan pentsamendu berritzailea sustatzea dute helburu.
“The Ten Million Project” abian jartzea sare
kohesionatua eraikitzeko eta Gipuzkoaren ahalmena ezagutzeko lanean lehen
urratsa baino ez da.