Forética, Eroski Fundazioa, Metro Bilbao, Euskaltel, Zeltia eta Innobasquek “Berrikuntza arduratsua” hitzaldian parte hartuko dute; EGEk (RSE) enpresen emaitza-kontuan zer eragin izan dezakeen jorratuko da hitzaldian, zerbitzu, produktu eta negozio-eredu berritzaileak sortzen dituen berrikuntza-iturri den neurrian.

  • Mahai-ingurua datorren
    urtarrilaren 30ean izango da Global Innovation Day-ren esparruan;
    Innobasquek antolatu du bere sareko 80 erakunderekin elkarlanean, eta Eusko
    Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundi, Bilboko Udal, Deloitte eta
    AlhóndigaBilbao-ren babesaz.
  • EGE (RSE) gaiaz gain, Global
    Innovation Day-n beste gai batzuk ere aztertuko dira: Google Glass produktuen
    negozio-aukerak, berrikuntzaren inbertsioa eta finantzaketa, EBko herrialdeen
    eta Euskadiren berrikuntza-ahalmena eta lidergo-eredu berriak.

Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)

Enpresaren
Gizarte Erantzukizunak (EGE / RSE) eragina izan dezake emaitzen kontuan, zerbitzu
eta produktu berriak ez ezik, negozio-eredu berritzaileak sortzeko ere gai den berrikuntza-iturri
bat den neurrian.
“Berrikuntza arduratsua” panelak gai horiek jorratuko ditu,
17:00etatik 19:00etara, Global Innovation Day-ren esparruan; datorren
urtarrilaren 30ean AlhóndigaBilbaon izango da Innobasque-Berrikuntzaren
Euskal Agentzia sareko 80 erakunderen eskutik, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko
Foru Aldundi, Bilboko Udal, Deloitte eta AlhóndigaBilbao-ren babesaz. Berrikuntza
arduratsuak ekonomia, gizarte eta ingurumen-faktoreei ekarpen positiboa egiten
diela erakutsiko dute Forética, Eroski Fundazioa, Metro Bilbao, Euskaltel,
Zeltia eta Innobasquek
.

Topaketan berrikuntza arduratsuaren jardunbide egokien lau
kasu ezagutaraziko dira. Honela, Alejandro Martínezek, Eroski Fundazioaren zuzendari nagusiak, Zero Hondakin
ekinbideaz hitz egingo du; horrela jokatzen du Eroskik janaria alferrik
galtzearen aurka, eta egoera onean dauden elikagaiak ematen dizkie sozialki
arduratsuak diren 40 erakunderi. 2012an 815 tona eman zituen. Bestalde, José
Félix Gonzalok, Euskaltel-eko
Antolaketa eta Kalitate zuzendariak, kontatuko du,
karbono-aztarnaren
neurketa ezarri ondoren, telekomunikazio-konpainiak egitasmo bat jarri duela
martxan bere zerbitzu eta produktuen (Internet, zuntz optikoaren sare, erabilitako
ekipamenduen fabrikazio, erabilera eta bizi-amaieraren) ingurumen-eragina ezagutzeko, horiek klima-aldaketan izan dezaketen
eragina zenbatetsiz.

Susana Palominok, Metro Bilbaoko Marketin eta Komunikazio zuzendariak, azalduko du zertan datzan mugikortasun iraunkorraren proiektua:
teknologia berritzailearen bidez, trenen trakzio-energia berrerabiltzen du,
horrek trenen zirkulaziorako erabiltzen den energiaren %8,26 aurreztea
ahalbidetzen duelarik. Fernando Mugarza, Zeltiako Komunikazio-zuzendaria, Zeltia behatokiaz eta talde farmazeutikoak martxan duen Rey
Juan Carlos Unibertsitateko Berrikuntza,
Osasuna eta Komunikazioa
katedraz arituko da; zientzia-kultura sustatzea du
helburua, eta ikerketa-lana bultzatzea unibertsitate-ikasleen
enplegagarritasuna sustatzeko.

Jardunaldiari hasiera Lantegi
Batuak-eko zuzendari nagusia den Txema Francok emango dio, Innobasqueko Laugarren Sektorearen Kontseiluko
lehendakaria den aldetik.
Laugarren Sektorean zein ikuspegitatik lan egiten duen azalduko du Francok,
lau ardatz baititu lan horrek: gizarte-ekintzailetza, enpresen
gizarte-erantzukizuna, negozio inklusiboen nazioartekotzea Piramidearen
Oinarriaren bidez, eta finantza sozialak. Ondoren, Jaime Silos-ek, Foréticako
Garapen Korporatiboaren zuzendariak, Foréticak eta Zeltia behatokiak argitaraturiko
“Berrikuntza Arduratsua” azterketa
aurkeztuko du, eta, Innobasqueko
proiektu-burua den Iker Atxarekin batera, dinamika parte-hartzailea gauzatuko
du.

Partekatu albiste hau