Asia, Amerika eta Europako adituak hartuko dute parte ekainaren 16an munduari bira emateko berrikuntzan zehar, non aukera edo abaguneak emaitza bihurtzen dituzten ideia berritzaileak emango dira jakitera.
Expertos de Asia, América y Europa se reunirán 16 de junio en esta vuelta al mundo a traves de la innovación en la que darán a conocer las ideas innovadoras que convierten las oportunidades en resultados.
Bilboko Euskalduna Jauregian, 17,30etik aurrera
- Lehenengo edizio honetan aukera edo abaguneak emaitza bihurtzen dituzten ideia berritzaileak emango dira jakitera.
- Global Innovation Day munduari bira ematea izango da berrikuntzan zehar; Asia, Amerika eta Europako adituen parte-hartzearekin, gainera.
Zamudio, 2011ko maiatzaren 31. Datorren ekainaren 16an Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, GLOBAL INNOVATION DAY topaketaren lehen edizioa antolatuko du Bilboko Euskalduna jauregian. Horretarako herritar berritzaileei dei egin die, aukera berritzaileak sortzen dituztenei eta aukera horiek emaitza erreal bihurtzeko gai direnei. Besteak beste, topaketa honetan Asia, Amerika eta Europan berrikuntzan adituak direnek parte hartuko dute. Penny Low, Singapurreko Social Innovation Park-eko lehendakari eta sortzailea; Ross C. DeVol, AEBetako Milken Instituteko zuzendari betearazlea; Richard Tuffs, Europako Eskualdeen Berrikuntza eta Ikerketa Sareko (ERRIN) zuzendaria; eta Maya Imberg, The Economist britainiar aldizkari ospetsuko Inteligentzia Unitateko ekonomialari eta editoreak aukerak emaitza bihurtzeko giltzarriak eskainiko dituzte. Baita ere topaketan zuzenean parte hartuko du Pedro Subijana sukaldari ospetsuak, Akelarre jatetxearen jabe eta Basque Culinary Center Patronatuko kideak.
GLOBAL INNOVATION DAY topaketa-gune bat da eta bertan jakingo da zertan dabiltzan berrikuntzan oinarrituriko aldaketa-prozesuetan buru diren lurraldeak, prozesu horien bidez saiatzen baitira nazioarteko merkatuak astindu dituen egiturazko krisialdiaren ondoren sorturiko egoera sozio-ekonomiko berrira egokitzen.
Eta krisialdiaren ondoren, zer?
GLOBAL INNOVATION DAY topaketari hasiera Maya Imberg-ek emango dio, The Economist britainiar aldizkari ospetsuko Inteligentzia Unitateko ekonomialari eta editoreak. Imberg-ek krisiaren ondorengo erronkak eta aukerak aletuko ditu. The Economist, gobernu eta korporazioekiko independentea den erakundea, munduko lehen iturritzat jotzen da ekonomia eta negozioen ikerketa, analisi eta prospekziorako.
Penny Low Singapurreko Social Innovation Park-eko lehendakari eta sortzaileak ere hitz egingo du, eta mezu argia zabalduko du, hau da, aldea berrikuntza egiten duten pertsonek ezartzen dutela. Singapur hiri-estatu honek berrikuntzaren alde egin du, bere hazkunde, gizarte-kohesio eta posizionamendu globalaren motor izan dadin. Social Innovation Park lidergoa eta gizarte-ekintzailetza berrikuntzaren ikuspegitik sustatzen dituen erakundea da. Low 2001etik parlamentarioa da (Singapurren hautaturiko diputaturik gazteena izan zen), hainbat ministeriotan (Finantza, Merkataritza eta Industrian) ardurak dituena, eta Munduko Ekonomia Foroan (Geneva) Asiako Lider Berrien sortzailea ere bada.
Gainera, GLOBAL INNOVATION DAY topaketak Milken Institute hurbilduko du Bilbora; Ipar Ameriketako “think tank” honek berrikuntzatik lan egiten du mundu demokratikoagoa eta ekonomia global eraginkorragoa sortzeko. Milken Institute-ren lana epe luzera begira dago; analisi- eta sormen-tresnak uztartzen ditu, XXI. mendeko erronkak –esate baterako, energia, ekonomiaren hazkundea, finantzak, osasun-sistema eta aldaketa demografikoen ondorio zuzenak– konpontzen saiatzeko ideia eta ekimen bidez. Ross C. DeVol, Institutuko zuzendari betearazlea, aditua da teknologiaren eta ukiezinen ekonomian, eta egungoa bezalako ingurune batean lehiatzeko eskualdeek nola prestatu behar duten azalduko du bere ikuspegitik.
Richard Tuffs ERRIN-Europako Eskualdeen Berrikuntza eta Ikerketa Sarearen zuzendaria da, eta azken urteotako aldaketa garrantzitsuen aurrean jada beren estrategiak abian jarri dituzten Europako beste eskualde batzuek zer egiten duten azalduko du. ERRIN sare dinamikoa da, EB-ko 90 eskualde baino gehiagok osatua, berrikuntza-gaitasunak indartzen dituena. Sare honek lankidetzaren alde egiten du Europa, estatu, eskualde eta herrietako gobernuen artean berrikuntza-politiken eraginkortasuna areagotzeko. Lankidetza hau eskualdeen arteko kate berritzaile baten sorburua da, balio erantsia eta finantzaketa sortzen dituena, baterako proiektu zehatzak gauzatzeko.
Lehiakideen arteko lankidetza
Berrikuntza globalean zehar egindako bidaia honetan, Euskadi arrakasta-kasu batekin sartuko da, mugak gainditu baitituzte bere emaitzek. Pedro Subijanak –Basque Culinary Center patronatukoa eta 2007tik 3 Michelin izar dituen “Akelarre” jatetxearen jabeak– azalduko du nola lehiakideen arteko lankidetzak, kasu honetan euskal sukaldarien artekoak, erraztu egin duen gure sukaldaritza enpresa-lehiakortasunaren eredu arrakastatsu bihurtzea. Euskal gastronomiaren etengabeko berrikuntzak onura indibidual eta kolektiboak ekarri ditu, Euskadiren proiekzioa bultzatuz nazioartean.
Kontuan izanda lekua mugatu dela, GLOBAL INNOVATION DAYra joateko interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute hona: global@innobasque.com, edo 902 221 241 telefonora deitu. Izen-ematea doakoa da. Honela, berrikuntza eta ideiak benetan axola zaizkien pertsona guztiek parte hartu ahal izatea erraztu nahi da.