Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko Izendapen Batzordeak atzo gauean Bilbon zera proposatzea erabaki zuen: Guillermo Ulacia izatea presidente Berrikuntzaren Euskal Agentzia indartzeko eta hazteko bigarren zikloan ere (2012-2015).
Guillermo Ulaciak, orain Innobasqueko presidentea denak, onartu egin du proposamena, eta datorren maiatzaren 22an Bilbon egingo den Zuzendari Batzorderi eta Batzar Nagusiari aurkeztuko zaie.