Ideia txikiak errealitate eginak eta berrikuntza bihurtuak dira “Minutu bat berrikuntzarako” ekimenaren emaitza, lankidetzazko berrikuntzaren ekimena, duela urtebete Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak abiarazia, berrikuntzaren kultura jendartean zabaltzeko helburuaz. Enpresak eta euskal gizartea jasaten ari garen egoeraren konplexutasunaz jabeturik, berriro agerian jarri da berrikuntza funtsezkoa dela erronkei arrakasta-berme gehiagoz aurre egiteko. Honela, era guztietako 79 erakundek beren minutua hartu zuten, eta 170 erronka identifikatu ziren, eta horiek konpondu nahirik 8.523 ideia sortu ziren.

  • Era guztietako 79 erakundek parte hartu zuten “Minutu bat berrikuntzarako” ekimenean; Innobasquek antolatua, 170 erronka sortu ziren eta horien inguruan 8.523 ideia.
  • Lankidetzazko berrikuntza-prozesu honen emaitza gisa, produktu, zerbitzu eta prozesuen berrikuntzak lortu dira, eta enpresa berri bat sortzen ere ari da.
  • Guillermo Ulaciak, Innobasqueko presidenteak, esan duenez, “Berrikuntza ez dago I+G sailetan bakarrik, baizik eta erakundearen edozein lekutan, baita bertatik kanpo ere. Hori erakutsi du ‘Minutu bat berrikuntzarako’ ekimenak, pertsona guztiek egin baitezakegu berrikuntza horretarako zirkunstantzia egokiak ematen badira, konfiantzazko lankidetza-inguruneak sortuz”.

Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)  Talde Argazkia
Ulacia eta Anitua

Gasteiz, 2012ko abenduaren 18a. “Berrikuntza ez dago bakarrik I+G sailetan, baizik eta erakundearen edozein lekutan, baita bertatik kanpo ere. Uste dut pertsona guztiok egin dezakegula berrikuntza, horretarako zirkunstantzia egokiak ematen badira, konfiantzazko lankidetza-inguruneak sortuz, ‘Minutu bat berrikuntzarako’ ekimenak erakutsi duen bezala”; hori baieztatu du gaur goizean Guillermo Ulaciak, Innobasqueko presidenteak, Gasteizko BTI-Biotechnology Instituten, ekimen honen emaitzak –argitalpen batean jasoak– aurkezterakoan. Honela, parte-hartzaileen lana aitortzen da eta lankidetzazko berrikuntzan egin diren jardunbide egokiak ikusgai bihurtzen dira, inspirazio eta ikaskuntzarako balio izan dezaten.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Instituteko presidentea; Marisa Arteagagoitia, Osakidetzako Uribe eskualdekoa; Isabel Orbañanos eta Félix Sáenz de Ugarte, Urkide Ikastetxeko Berrikuntza Zentrokoa; Idoia Uriarte, Euskalteleko Merkatu Berrikuntzako zuzendaria; Asier Ruiz Ramírez, 2DZanga-ren sortzailekidea; Patxi Gaztelumendi, EHNE Bizkaiko Komunikazio eta Proiektu Berrien arduraduna; Patricia García, Gazteiz ON-eko gerentea; eta Alberto Bokos eta Txema Villate, Innobasqueko Komunikazio-zuzendaria eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren. Beren esperientzia eta lorturiko emaitzak azaldu dituzte: nola ikasi duten ekinaren ekinez eta nola egin duten berrikuntza lankidetzan.

“Minutu bat berrikuntzarako” ekintzara eta epe laburreko emaitzetara bideratuta dago. Honela, Euskaltelek produktu-berrikuntza sortu zuen, mugikorretarako aplikazio berri bat sortuz. 2DZangak aurrez ikusi gabeko emaitza lortu zuen: zerbitzu-zorroa handiagotu zuen, gamifikazioa barne, ikustean jendea nola dibertitzen zen parte hartuz. GasteizOn merkatari-elkarteak, era adostuan, Green Capital-en estrategiarekin bat datozen zerbitzu berriak sartu zituen, erosketaren banaketa bizikletaz, besteak beste. Osakidetzako Uribe eskualdeak eta Urkide ikastetxeak beren erabiltzaileekin komunikatzeko eta beren komunitatera irekitzeko era berri bat aurkitu zuten. BTI Biotechnology Institutek ere parte hartu zuen eta Innobasquek neurri berritzaileak hartu zituen lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko. Azkenik, EHNE Bizkaia ekoizleen, kontsumitzaileen eta gizarte-eragileen artean beste kooperatiba bat sortzeko prozesuan dago, minutuaren inguruan sorturiko eztabaidaren ondorioz. Kasu askotan, emandako metodologiaren erraztasun eta malgutasunari esker, parte-hartzaileek aberastu egin zuten metodologia hori, horietako batzuek beren dinamiketan sartu dute eta zenbait alderdiren lankidetza behar duten beste proiektu batzuetarako erabiltzen dute.

Gainera, “Minutu bat berrikuntzarako” ekimenean gauzaturiko prozesuak zertu duten erakundeei ere onurak ekarri dizkie: ikuspegi partekatua sortu da, pertsona bakoitzari ekarpena egiteko aukera eman zaio eta enpresak langile bakoitzarengan dagoen ezagutza edo jakintza baloratzen ikasi du, askotan ikusezina. Adimen kolektiboaren balioa aitortzen ikasi dute erakundeek, eta horrek proiektuak era eraginkorragoan garatzen laguntzen die.

Berrikuntza irekiko prozesuetan arrakastaren funtsezko faktoreak ere identifikatu dira: ibilbideak ongi definituta egon behar du hasieratik bere hartzaileekin; aurrez aurreko harremana sustatzen da, aitortza publikoa eta ideia irabazlea bere egileak gauzatu ahal izatea palanka mobilizatzaileak dira, ezinbestekoa da erakundeko zuzendaritzaren konpromisoa, barne-komunikazioa hobetzen da, berrikuntza inplementatzea da eta denek egin dezakete. Azkenik, agerian geratu da aurkezturiko metodologia irekia eta malgua dela; beraz, “stakeholder” guztiek parte har dezakete, nahi izanez gero.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekimen horrekin Berrikuntzaren Euskal Agentziak berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.


Parte hartu dute:
2DZANGA • A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA • ADEGI - ASOCIACIÓN DE EMPRESARIOS DE GIPUZKOA • AED-ASOCIACIÓN DE EMPRESARIAS Y DIRECTIVAS DE BIZKAIA • AQUARIUM DONOSTIA • ARARTEKO • ASMOZ FUNDAZIOA • BANCO SABADELL GUIPUZCOANO • BANKOA • BEGOÑAZPI IKASTOLA • BILBAO DENDAK • BILBAO METROPOLI-30 • BIOEF • BIZKAIA:::XEDE • BTI BIOTECHNOLOGY INSTITUTE • CADENA SER • CÁMARA DE COMERCIO DE GIPUZKOA • CDE. CENTRO DE VIGILANCIA, NORMAS Y PATENTES • COLEGIO EL AVE MARÍA • COLEGIO URKIDE • COLEGIO VASCO DE ECONOMISTAS • CONEXIONES IMPROBABLES • DEUSTO INNOVACIÓN SOCIAL. UNIVERSIDAD DE DEUSTO • DIMENSIÓN • DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA • ECS - EXCELLENCE COLABORATION SOLUTIONS • EHNE BIZKAIA • ELHUYAR FUNDAZIOA • ENKARTERRIALDE • ETORKINTZA • EUSKALTEL • EUTSI ASOCIACIÓN • FUNDICIONES DEL ESTANDA • GAIKER-IK4 • GASTEIZ ON • GONZÁLEZ CAVIA Y CABRERA - ARQUITECTURA, URBANISMO Y PAISAJE • GRUPO CEI • GRUPO GUREAK • GRUPO ORMAZABAL • GRUPO VADILLO ASESORES CONTROL • GRUPO XABIDE • GUIA SOLUTION • HUMAN MANAGEMENT SYSTEMS • IDE • IK4 RESEARCH ALLIANCE • INFORMÁTICA 68 • INNEVENTO • INNOBASQUE • IVI BILBAO • KLAP • KOLDO ALONSO. OSTEOPATÍA • KULTUR KABIA ZERBITZUAK • LA CAIXA. CAIXABANK EN DONOSTIALDEA. • LA SALLE SAN MARTZIAL IKASTETXEA • LANBIDE • LANSER LANGUAGE SERVICES • LANTEGI BATUAK • LOTURA • MARISTAK IKASTETXEA • MATZ-ERREKA • MBN COMUNICACIÓN • MENTORES EN REFLEXIÓN EMPRESARIAL - SIMEYCO • MONDRAGÓN CORPORATION • MUTUALIA • O+IKER (INSTITUTO VASCO DE INVESTIGACIÓN SANITARIA) • OARSOALDEA • OBISPADO DE BILBAO • ON:TIME • ORBEA • OSAKIDETZA COMARCA URIBE • PARQUE CIENTÍFICO Y TECNOLÓGICO DE BIZKAIA • PARQUE TECNOLÓGICO DE ÁLAVA • PARQUE TECNOLÓGICO DE SAN SEBASTIÁN • POLO GARAIA • RESIDENCIA MAÑARIKUA • RIBATE • SABERNET • SUBDIRECCIÓN GENERAL DE FOMENTO INDUSTRIAL E INNOVACIÓN DE LA DIRECCIÓN GENERAL DE MERCADOS ALIMENTARIOS (MINISTERIO DE MEDIO AMBIENTE, RURAL Y MARINO) • TECNALIA • UP! ART FOR LIFE!

Partekatu albiste hau