Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak, non oinarritzen baita Euskadiren estrategia ekonomikoa datozen urteetarako, ezartzen duenez, gure lurraldeak 805 milioi euro lortu behar ditu nazioarteko finantzaketan Horizon(te) 2020 europar programan.
- Helburu hori lortzeko langile prestatuak behar dira, parte hartzeko aukerak detektatzeko, proposamen irabazleak egiteko eta Horizon(te) 2020-k onarturiko proiektuak kudeatzeko gai izango direnak.
- I+G+b-ko Nazioarteko Programak Kudeatzeko Ikastaro Aurreratuen laugarren edizioak espezialistak prestatuko ditu, aukera hauei erantzuteko gai izango direnak.
Bilbo, 2015eko irailaren 18a. “Europa 2020” Europako Batasunak bere buruari eman dion estrategia da egungo krisia gainditzeko, hazkunde adimendun eta iraunkorrerako baldintza egokiak sortuz. Hori lortzeko tresnetako bat Horizon(te) 2020 (H2020) da, ia 80.000 milioi euroko laguntza-programa, enpresen, teknologia-zentro edo unibertsitateen I+G+b proiektuak finantzatzen dituena, Batasuneko beste herrialde batzuetako erakundeekin lankidetzan. H2020ko nazioarteko finantzaketan 805 milioi euro lortzea eta Europako 2.100 ikerketa-proiektu aurrera ateratzea euskal parte-hartzearekin: horiek dira Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak markatzen dituen helburuetako bi. Horiek lortzeko profesional espezializatuak behar dira. Profesional horiek prestatzeko I+G+b Nazioarteko Programak Kudeatzeko Ikastaro Aurreratuen IV. edizioa aurkeztu da, Innobasquek, Spri Taldeak, Tecnaliak eta IK4 Research Alliance-k antolatua, Eusko Jaurlaritzarekin eta CDTI-rekin lankidetzan, eta Enterprise Europe Network-en babesaz.
Proposamen bikainak bakarrik izaten dira gai Europako Batzordearen honelako finantzaketa lortzeko. Ikastaro Aurreratu honek espezialistak prestatzen ditu proiektu irabazleen prestakuntzan eta kudeaketan, antolatzaileei nazioarteko ikuspegia eta posizionamendua emango diena, gai direlako H2020 delakoaren ezkutuko kontu eta joko-arauak ulertzeko. Honela, erakundeen parte-hartzea bultzatzen da Europako I+G+b proiektuetan, eta honela pixkanaka hobetu egiten da proposamen berrietan lider izan eta parte hartzeko gaitasuna, eta ezagutzak lortzeko aukera ematen die proiektuen lanketan ikuspuntu tekniko eta ekonomikotik.
Gainera, ikastaroaren edizio hau lankidetza gehitzera bideratuta dago ikerketa eta berrikuntzaren katean, ahalik eta gehien murriztuz ideia baten asmaketatik merkatuan sartzera bitartean igarotzen den denbora, emaitzak lehenbailehen industriara transferitzeko. Horregatik, garrantzitsua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen eta enpresen arteko lankidetza sustatzea, H2020-n abalaturiko proiektuetan.
H2020 programan proiektu bat irabazteak proposamen bikain bat egitea esan nahi du, onena lehia handi-handiko ingurune batean. Garrantzitsua da erakundearen barruan estrategia argia izatea horren alde egiteko, eta langile prestatuak izatea parte hartzeko aukerak detektatu, arrakastazko proposamenak egin eta onarturiko proiektuak kudeatzeko.
Ikastaroa 48 ordukoa izango da, eta IK4 Research Allicance, Tecnalia, Innobasque, Mondragon Unibertsitate eta Enterprise Europe Network-eko adituek emango dute, Eusko Jaurlaritza, SPRI eta National Contact Points-en (NCP) laguntzaz. Postuak mugatuak dira eta izena emateko epea 2015eko irailaren 30ean amaituko da. Argibide gehiago www.innobasque.eus-en eta esteka honetan.