“I+G+b-ren zerga-aukerak” jardunaldian agerian geratu da I+G+b jarduerengatiko zerga-kenkariak berrikuntzarako pizgarriak direla, eta aldi berean nabarmen murrizten dutela enpresen zerga-zama.
- Indizea-Berrikuntzaren Euskal Indizeak erakusten du nabarmena dela Euskadiren apustu estrategikoa balio erantsiko industrien alde, eta horretarako berrikuntzaren zuzeneko eta zeharkako finantzaketa-tresnak erabiltzen dituela, azken hauen pisua askoz handiagoa izanik lider diren herrialdeetan baino.
- Patent Box da berrikuntza saritzen duen zerga-pizgarri bat, eta patenteak eta diseinu berriak sortzea sustatzen du, I+G+b proiektuak finantzatzen laguntzeko.
Bilbo, 2014ko otsailaren 25a. I+G+b jarduerengatiko zerga-kenkariek berrikuntzaren mesederako inguruneak sortzen dituzte, eta horietako batzuek enpresaren zerga-kostua nabarmen murrizten dute. Herri-administrazioek I+G+b proiektuen zeharkako finantzaketatzat hartzen dituzte tresna mota hauek, inbertsio pribatuak aktibatzeko eta ezagutza sortzeko duten gaitasunagatik. Indizea-Berrikuntzaren Euskal Indizeak erakutsi duenez, zerga-arintzeek “zeharkako onurak sortzen dituzte ekonomia osoan, ezagutza horren spill over edo gainezka egite efektuaren bidez”. Nabarmen geratu da hori gaur goizean Bizkaia eraikinean I+G+b-ren zerga-aukerak jardunaldia egin denean; Innobasqueren Astearteak programaren barruan antolatu da, SPRI Taldearen eta Inorcon-en laguntzaz, eta bertan Patent Box-en onurei buruz ere hitz egin da. Parte-hartzaileak honako hauek izan dira: Miguel Angel Calle, Ekonomisten Euskal Elkargoko Ekonomista Aholkulari Fiskaleko Erregistroko (REAF)
lehendakaria; Ángel Adell, Euradia International-eko zuzendari nagusia; Patricia Hidalgo, Global Approach Consulting-eko Garapen-zuzen Juan Luis García de Leaniz, Inorcon-ekoa; Susana Larrea, Spri Taldeko Teknologia sailekoa; Juan Mendizabal, Ikatz-eko bazkide sortzailea; Iñaki Bartolomé, director general de Ideable Solutions-eko zuzendari nagusia; Agurtzane Renteria, Aenor-ekoa y Txema Villate, Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.
Euskal administrazioek BPGren %0,39an babestu zuten gutxi gorabehera I+G, zuzeneko inbertsioa BPGren %0,245ekoa izan zen eta zeharkakoa %0,145ekoa. Ehuneko horiek askoz handiagoak dira Estatu Batu, Hego Korea, Alemania edo Erresuma Batukoak baino, eta “horrek Euskadik balio erantsiko industrien alde egiten duen apustu estrategikoa erakusten du”. Indizea-Berrikuntzaren Euskal Indizean jasotako zifra horiek eta beroriek duten zerga-erakarmena gorabehera, enpresa txiki eta ertain askok ez dute zerga-kenkarietara jotzen, ez dituztelako ezagutzen edota ekinbide hauek kudeatzea konplexua iruditzen zaielako.
Horietako bat Patent Box da: zerga-pizgarri honekin Elkarteen Gaineko Zergan murrizketa egiten da enpresak garaturiko ukiezin jakin batzuetatik datozen errenten gainean. Tresna honek berrikuntza saritu eta enpresek beren jabetza intelektuala identifikatzen laguntzen du, ez bakarrik patente edo teknologiak, baita ere diseinua, merkataritza- edo industria-esperientziak, hau da, erakundearentzat onura ekonomikoa ekar dezakeen edozein berrikuntza. Gainera, bateragarria da beste kenkari, mailegu edo diru-laguntza batzuekin.
Ikatz argazki-enpresak eta Ideable Solutions-ek, IKTen arlokoak, gai honetaz ikuspegi aplikatuagoa eman dute, bakoitzak zer-nolako pizgarriak erabili zituen azaldu du, zer zailtasuni aurre egin behar izan zioten eta trukean zer onura edo abantaila lortu zuten.
Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia, jardunaldiaz baliatu da jakinarazteko Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Euskal Agentzia herri-onurakotzat jo duela 2013ko azaroaren 19ko 446/2013 Errege Dekretuaren bidez, “bere jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen duelako”. Kalifikazio honek ere baditu bere alde onak zerga-ikuspegitik, eta, beraz, beste batzuek erakundeari egiten dizkioten emaitza eta ekarpenak mezenasgoari ematen zaizkion zerga-pizgarriez balia daitezke, betiere lurralde historiko bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.
Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki honetara, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.
“Innobasqueren Astearteak” ekinbidearekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.