- Gasteizko Divino Maestro ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek tenplua bisitatu eta haren historia ezagutu dute murgiltze-esperientzia baten bidez
- Ekintza hori Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak modu praktikoan eta dibertigarrian sustatzeko FLL Euskadi hezkuntza-programaren barruan kokatzen da, benetako arazoei erantzuna emate aldera
- Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du FLL Euskadi, Deustuko Unibertsitatearekin (Bilboko eta Donostiako campusak), Mondragon Unibertsitatearekin (Arrasateko campusa) eta aurten ekimenarekin bat egin duen Euskal Herriko Unibertsitatearekin (Arabako campusa) batera
2023ko abenduaren 14a, osteguna. Gasteizko Divino Maestro ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 30 ikasle inguruk hiriko katedrala bisitatu dute haren historia eta udalerrikoa ezagutzeko errealitate birtualeko betaurreko batzuen bidez. Ikastetxea FIRST LEGO League Euskadiren 15. edizioaren barruko prestakuntzan parte hartzen ari da. Lehen aldiz egin da euskal hiriburuan; eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean bokazio zientifiko‑teknologikoak modu praktikoan eta dibertigarrian sustatzea du helburu, benetako arazoei erantzuna emate aldera.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du bisita; bertan, ikasleek katedraleko gertaera garrantzitsu nagusiak ezagutu dituzte. Lehenengoan, katedralaren historiari buruzko sarrera bat egin eta sarrerako bideo bat ikusi dute. Ondoren, ikasleen murgiltze-esperientzia bizi dute errealitate birtualeko betaurrekoen bidez. Horien bidez, tenpluaren eta hiriko harresiaren historiaren berri izan dute. Errealitate Birtualaren teknologiari esker, bisitariak IX. mendetik XVI. mendera bitarteko hainbat unetan kokatuko dira, eta Gasteiz herrixkako lehen etxolak irudikatzen dituzten hainbat leku ikusiko dituzte.
Ostean pasabide eta eskailera panoramiko berrietan barrena ibili dira (arkupearen gaineko areto berreskuratuan daude horiek), eta dorrera igo dira igogailu beiraztatu moderno batean. Igogailu horrek kanpaietara iristeko irisgarritasuna bermatzen du eta Arabako Lautadako ikuspegi paregabeez gozatzeko aukera ematen du.
Bisita amaitzeko, bideo-mapping bat ikusi dute. Bideo-mapping horrek, argi artistikoen proiekzio baten bidez, ahalik eta modurik errealenean erakusten du arkupeak bere historiaren une bakoitzean izan zuen itxura. Honako hauek izan dira ibilbideko gidariak: Txus Pavón, bisita gidatuen taldeko arduraduna; Mirari Zabala, Maitane Jiménez eta Itziar Fernández, katedraleko bisita gidatuen programako ondare-gidariak.
FLL Euskadiren 15. edizioa
FIRST LEGO League Euskadi STEAM hezkuntza-programa bat da, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatzen du, Deustuko Unibertsitatearekin (Bilboko eta Donostiako campusak), Mondragon Unibertsitatearekin (Arrasateko campusa) eta aurten ekimenarekin bat egin duen Euskal Herriko Unibertsitatearekin (Arabako campusa) batera. FLLren helburua 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da. Parte hartzen duten taldeek berrikuntza-proiektu bat prestatzen dute, mundu errealeko arazo bat konpontzeko, urteko erronka tematikoaren inguruan (aurten artearekin eta teknologiarekin lotuta dago).
FLL Euskadiri amaiera emateko, egoitza anitzeko azken txapelketa egingo da. Martxoaren 2an (larunbata) egingo da aldi berean Bilbon, Donostian, Arrasaten eta, lehen aldiz, Gasteizen. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da. Hain zuzen, Hezkuntza Sailak hezkuntza-programa hori babeste dun, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru‑aldundiekin batera.