Berrikuntzaren Euskal Agentziako 50 bazkidek baino gehiagok hartu dute parte Innobasque Exchange-ren zortzigarren edizioan; elkarlaneko berrikuntza-ekinbide hau Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideena eta bazkideentzat da, eta berrikuntzarako lankidetzaren erronkari aurre egiten laguntzen die.
- Innobasque sareko 9 proiektu berritzaile aurkeztu dira lankidetza bila, horretarako lantaldeak nahastu eta gaitasunak eta ezagupenak konbinatuz: Addimen, Aquila Electronic Boards, Cloud Acces Control, Bioservice, Cocouse, Kidy Bus Harness eta Hobbie Spot.
- Innobasque Exchangek 31 lankidetza-akordioa eragin ditu aurreko edizioetan parte hartu izan dutenen artean. Guztira, 8 edizioetan 78 proiektu aurkeztu dira eta ia 500 parte-hartzaile izan dira 300en bat enpresa eta erakundetakoak.
Prentsa-oharra (PDF, 544 Kb)Argazkia
Zamudio, 2015eko irailaren 24a. Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentziako 50 bazkidek baino gehixeagok hartu dute parte gaur goizean Innobasque Exchange lankidetzazko berrikuntza-jardunaldiaren zortzigarren edizioan. Bederatzi proiektu berritzaile aurkeztu dira, eta lankidetza bilatzen dute hazten jarraitzeko: Addimen, Aquila Electronic Boards, Cloud Acces Control, Bioservice, Cocouse, Kidy Bus Harness eta Hobbie Spot. Taldeka antolatuta, parte-hartzaileek bost orduz lan egin dute eta proiektuetan sakondu dute metodologia propioaren bidez; lau urrats ditu: proiektuak ezagutzea, erronka zehaztea, ideiak sortzea eta horiek partekatzea. Jardunaldiak balio izan du aurreko edizioetako lanaren ondoriozko emaitzak aurkezteko ere.
Innobasque Exchangeren zortzi edizio hauetan 78 proiektu aurkeztu dira, 300 enpresatako 500 lagunek aberastu dituztenak, aktiboki parte hartu dutelarik ekinbide honetan. Gainera, 31 akordio gauzatu dira guztira.
Adibide gisa, gaur eman da ezagutzera Erle Robotics-en kasua, hasieran etorri zena, esku baten tamainako drone bat sortua zuelako helburu hezigarriekin. Gaur egun ‘armiarma’ drone bat garatu dute, lekurik ezin iritsizkoenetara ailegatzeko gai dena. Gaur egun crowdfunding kanpainan daude murgilduta, munduan finantzaketa kolektiborako dagoen plataformarik garrantzitsuenetako batean: Indiegogo. Motion Box-ek, keinu-kontrola duen teknologiaz datuak 3D-n bistaratzeko sistemak, ere hobetu egin ditu bere funtzionalitateak, Binary Soul eta Hirudart artean sortuko lankidetzari esker.
Lankidetzak funtzionatu egiten du
Honako proiektu berritzaile hauek erakutsi dira:
- Addimen, 3D inprimaketaz egindako pieza metalikoen diseinua eta fabrikazioa (fabrikazio aditiboa), kalitate handikoa eta prezio lehiakorrean.
- Aquila Electronic Boards, surf egiteko motordun ohol baten egileak dira; ez du zaratarik egiten ez kutsadurarik sortzen.
- Cloud Acces Control, sarbide eta kontrol-sistema hodeian, urrutitik kontrolatzeko bai itxitura elektronikoak bai argiztapena.
- Bioservice, desgaitu edo ahalmen urrikoentzat kalitatezko enplegua sortzea bilatzen du, inprimagailuen hondakinak birziklatuz.
- Cocouse, merkataritza txikiko on line saltoki-gunea, guztion onaren ekonomian oinarritua.
- Kidy Bus Harness, autobuseko jarlekuetan haurrei eusteko sistema.
- Hobbie Spot, zaletasunen bidez jendea elkartzeko plataforma.
- Indie Totem, indie bideojokoak sustatzeko plataforma, finantza-baliabiderik gabe egindako azterketa txikien emaitza. Salneurria erabiltzaileak jartzen du.
- Nabari, arropa adimenduna jantziaren datuak ematen dituena (zerez konbinatu, nola garbitu behar den…)
Innobasque Exchangen lantaldeak nahastu egiten dira, gaitasuna eta ezagupenak konbinatzen dira, eta balioa sortu eta erakartzeko lankidetza-era berriak aztertzen dira. “Innobasque Exchangek berrikuntzarako elkarlanaren erronka estrategikoari aurre egiten laguntzen die enpresei”, ziurtatu du Mariana Ruiz-ek, Innobasqueko Bazkideekiko Harremanetarako arduradunak.
Innobasque Exchangek berrikuntza aktibatzen du, batez ere ETE eta mikroETEetan, berrikuntza egin eta itunak lortu ditzaten, berehalako emaitzetara zuzenduta. Ideia berriak aurkitzen laguntzen du, eta berrikuntzaren arriskua murrizten du guztien gaitasun edo ahalmenak erabiliz.
Ekinbide hau Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideena eta bazkideentzat da. Lan-metodologia egiaztatu baten bidez, enpresa eta sektore oso ezberdinetako parte-hartzaileen artean lankidetza sustatzen da, eta horregatik, azaldutako proiektuak sakon aztertu ondoren, giro egokia sortzen da aukera edo abagune berriak, ideiak, indar-gune ezkutuak edo aurreikusi gabeko emaitzak, iritzi-trukatzea eta networking sortzeko.