Eusko Ikaskuntzako presidentea den Xabier Retegik eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Presidentea Pedro Luis Uriartek bi erakundeon arteko aliantza estrategiko garrantzitsua izenpetu dute gaur goizean.
Eusko Ikaskuntzako presidentea den Xabier Retegik eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Presidentea Pedro Luis Uriartek bi erakundeon arteko aliantza estrategiko garrantzitsua izenpetu dute gaur goizean. Aliantza honen helburua da lankidetza-esparru sakon eta estua ezartzea, gizarteari irudi egokia helarazteko, alegia, bi erakundeak ildo berean ari direla, elkarlan koordinatua eginez lankidetzan.
Zehatzago esanda, Eusko Ikaskuntzak funtsezko eragile izan nahi du Innobasquek gidatzen duen Gizarte Berrikuntzako proiektuan, eta horretan lagungarri izango dira Eusko Ikaskuntzaren esperientzia, ezagutza eta harreman sarea.
Gaur berretsitako agirian urteko ekintza-plana komuna egiteko konpromisoa agertzen da, eta abiapuntu gisa, ondorengo puntu zehatz hauek ezarri dira.
- Erakunde bakoitzaren ordezkariak bestearen gobernu-organoetan egotea.
- Garapen, kultura eta Gizarte Berrikuntzaren arloetan ikerkuntza eta berrikuntza bultzatuko dituzten metodologiak elkarrekin garatu eta jendarteratzea.
- Aipaturiko arlo horietan lanak, hitzaldiak, bitzarrak eta zabalkunde-programak elkarrekin antolatzea, baita beste hauetan ere: teknologia-berrikuntza, enpresa-eraldaketa, berrikuntzako euskal sistemaren nazioartekotzea, ekintzailetza eta sustapena eta komunikazioa eta, arentian esan den bezala, Gizarte Berrikuntzaren esparrua beren beregi.
- “2008 Berrikuntza Urtea Euskadin” dela-eta antolatzen diren ekintzetan aktiboki parte hartu eta kolaboratzeko konpromisoa.
Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, baita ekintzailetza-espiritua eta sormena sustatzeko ere. Agentziaren helburua Euskadiko ekonomian eta gizartean bigarren eraldaketa handia gidatzea, eta gure Herria Europan erreferente bihurtzea berrikuntza gaietan. Gaur egun Innobasquek 450 bazkide baino gehiago ditu.
EUSKO IKASKUNTZA zientzia eta kultura arloko elkarte rpibatua da, 1918an sortua, eta ordudanik euskal kulturaren oinarrizko gabeziak eta erronkak aztertu izan ditu, azterketa eta berrikuntzaren bidez gizarte-eztabaida eragin du, gizarte zibilaren integrazioa lagundu eta bultzatu du Euskal Herri osoan, Europa eta nazioarte mailako bokazioa erakutsi du ezagutza edo jakintza zabaldu eta jendarteratuz, eta azpiegituretako gabeziak hartu izan ditu kontuan.
Aliantza honen bidez, Eusko Ikaskuntza posizio nabarmenean kokatu da Innobasque garatzen ari den eraldaketa-palanketako baten: “Berrikuntzako Agentzia Birtuala” delakoaren sorreran, non 100 erakundetik gora arituko diren, beren borondatez, talde-lanean. Horretarako hainbat bide aurreikusi dira: integrazioa, federacioa, kolaborazioa, kooperazioa edota, Eusko Ikaskuntzak aukeratu duen aliantza estrategikoa.